Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:01 am on 2012/05/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezpabere 

    1 lok. Bizk. ‘ezperen, bestela’ 2 lok. Bizk. ‘ezpada, baizik eta’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: lok. Bizk.
    [bestela]
    bestela, ezperen, bestenaz Ipar./Naf., bestainez Zub., ezpere zah.
    [ezpada]
    baizik ere, ezpada, baizik eta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia, ikus ezperen):

    es (1) de lo contrario, si no, de no ser así (2) siquiera, por lo menos
    en (1) otherwise (2) at least

    Eta etxe hartan bakearen umerik baldin bada, zuen bakea haren gainera jaitsiko da; ezperen, zuengana itzuliko da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 5:53 am on 2012/05/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    grisola 

    iz. (B) (pl.) Barrabilak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [koskabiloa]
    barrabil, koskoil Ipar., koskabilo beh., potro beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru ikastegia eta Word Reference):

    es turma, criadilla, testículo
    fr testicule
    en testicle

    Txitak, grisolak eta urdaia, maiatzeko maira. (RS 39) (Itzulp. Pollitos, turmas y tocino, para la mesa de mayo) (Labayru Ikastegia)

    grisola (FlickrCC, peretzp)

     
    • xme 8:46 am on 2012/05/22 Permalink

      grisola hitza sekula entzun gabe; adibidea RS izateak pentsarazten dit aspaldi galdutako berba dela; inork badaki oraindik erabiltzen den inon?

    • xme 8:51 am on 2012/05/22 Permalink

      hitz egokia dirudi, ez barrabil-en enegarren sinonimoa izateko, ezpada harategi eta jatetxeetako terminologiarako, abere arren zintzilikario horiek izendatzeko.

    • Maite 11:50 am on 2012/05/22 Permalink

      Aupa, Xabier! Nik, behintzat, ez dut sekula entzun. Orotarikoak hauxe dio:

      grisola (det.; V-arc ap. A; Lar Sup, Aizk, Lcq 182, H).

      “Turmas, grisolak” Lar Sup. “Grisolak (Cb), turmas, criadillas” Aizk (que cuando cita a Cardaberaz como ref. parece tratarse en realidad del suplemento de Larramendi). “Sorte de truffe” H. “1.º turma, testículo o criadilla. 2.º (Cb), turma de las landas (Bot.)” A. Arien grisolak maiatzean dira onak. RS 115. Txitak, grisolak ta urdaia maiatzeko maira. Ib. 39.

      Jozulinek proposatu zituen bai hitza eta baita atsotitza ere. Ea berak zerbait argitzen digun! 🙂

      Bestalde, ez zait garbi geratu gizonezkoen barrabilak izendatzeko erabiliko ote den/zen…

  • Maite 7:24 pm on 2012/05/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    kopeta 

    iz. Aurpegiaren goiko zatia, bekainen gainean eta bi lokien artean dagoena eta ilearen hasieraraino iristen dena. • kopetahezur. ANAT. Frontala. • KOPETA ILUN (edo BELTZ) IPINI. Aurpegiak triste– edo haserreitxura hartu. || KOPETA IZAN. (Ipar.) Aurpegia izan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bekokia]
    bekoki, betondo, boronde, belar zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) frente (2) valor, audacia
    fr (1) front (2) audace, courage
    en forehead, brow

    Besoak antxumatu eta begiak bilduta eguzkiaren berotasuna jaso du bete-betean, kopetatik belaunetaraino. [Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde (Erein, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    kopeta (FlickrCC, John Carleton)

     
    • Luistxo Fernandez 9:14 am on 2012/05/23 Permalink

      Eibarren bekokia esaten diogu horri. Eta aldiz, kopeta zera da, ileetako txirikorda, gaztelaniaz ‘coleta’ esaten dena.

  • Maite 10:01 am on 2012/05/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuku 

    iz. 1. ZOOL. Kukulidoen familiako hegazti kukuliformea, usapalaren tamainakoa eta hego eta isats luzeak dituena. Lumajea grisa da buru, bizkarralde eta hegoetan. Sabelean zuria da eta marra grisez apainduta dago. Arrautzak txori txikien habietan erruten ditu hauek zain ditzaten. Arrunta da basoak dauden lekuetan (Cuculus canorus). 2. Kukuaren oihua. Kukuak kuku eta dirua sakelean, aberatsa urte guztian. 3. (Ipar.) Norbait edo zerbait gaitzesteko oihua. Biba azeriak, kuku zakurrak! (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
    • leire narbaiza 11:13 am on 2012/05/20 Permalink

      “Kuku” hitzak esamolde asko sortu ditu, denok ezagutzen dituguna, eta beti txoriari erreferentzia eginez. Baina badaude pare bat berba eta esamolde komentatu nahi nituzkeenak.
      alde batetik “kukuka” ibili aipatu nahi nuke. Ume txikiekin erabiltzen den jolasa. Txikitxoiekin ibiltzen gara kukuka. Burua ezkutatu, atera eta “kuku” esaten diegu. Oso polita.
      Eta bestetik “kuku bat egin”. Ezdut hiztegietan topatu, baina guk bisita labur bat egingo dugunean esaten dugu. Adibidez, herriko jaietako txosnan txanda bete behar dugula dakiten lagunek: “egingo dizuegu kuku bat”. ez da luzaroan hgeratzeko, agurtzeko besterik ez da izaten, elkar ikusi eta saludatu.

  • Maite 8:54 am on 2012/05/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    esan 

    du ad. Hitzen bidez, bereziki ahoz, gogoan dena adierazi. Norbaiti zerbait esan. iz. Norbaitek esan duena; agindua. Haren esanak betetzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    ad. [erran] ekin, erran Ipar./Naf.
    iz. [norbaitek esan duena] erran Ipar./Naf. [esaera] errakuntza, esaera, esakune Bizk., erran Ipar./Naf., erranairu Naf., erasia g.e., esakuntza g.e., esangi zah. [agindua] agindu, aginte, manakuntza Ipar., manamendu Ipar., mandamentu Heg., manu Ipar./Naf., aginde g.e., ordenantza zah., arrasta Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es
    ad. (1) decir; contar, relatar (2) dar el nombre de, decir, llamar (3) [otoitza, errosarioa] decir, rezar; [meza] celebrar/decir misa
    iz. (1) dicho, frase, sentencia; refrán, proverbio (2) mandato, orden
    fr
    ad. (1) dire, raconter, relater (2) appeler, dire
    iz. (1) dicton, phrase, refrain, proverbe (2) mandat, ordre
    en
    iz. (1) to say; to tell; to utter (2) to call (sb a specific name)
    ad. (1) saying, proverb (2) order, command

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 5:59 am on 2012/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    iraizean 

    adb. Azaletik, gaingiroki. Iraizean begiratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    iraizean* e. iragaitzaz (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: azaletik, gainetik, gaingiroki, iragaitzaz (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es superficialmente, incidentalmente
    fr superficiellement
    en superficiellement

    Gurean ere, jakina, bi jarrerok ari dira lehian, ezin sinetsizko istiluak sortzeraino (horren lekuko naiz). Itzul posta-zerrendari iraizean begiratzea besterik ez dago horretaz ohartzeko, edo lengoaia/hizkuntza afera dela-eta izandako kalapitari. [Arauemaileak vs deskribatzaileak, Idazkola]

     
    • xme 9:15 am on 2012/05/18 Permalink

      beharbada kontuan hartu behar litzateke (edo aipatu bederen) Hiztegi Batuan baztertu egiten dela “iraizean” hitza, eta horren ordez “iragaitzaz” erabiltzeko gomendatzen.

    • Maite 8:08 am on 2012/05/19 Permalink

      Arrazoi osoa, Xabier! Eta ez bakarrik Hiztegi Batuak, Elhuyarrek ere ‘iragaitzaz’ hitzera eramaten zaitu. Kontuan hartuta eta aldatuta. Mila esker! 🙂

  • Maite 7:47 am on 2012/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    tripus-trapus 

    adb. Zerbait nolanahi egitea.

    “Dícese del trabajo hecho sin orden y apresuradamente. (Orotariko Euskal  Hiztegia)

    Sinonimoak: tiripilun-tarapilun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hecho sin orden y apresuradamente
    en done hurriedly

    Lan au tripus-trapus ine. [Izeta BHizt2. Orotariko Euskal  Hiztegia]

     
    • Asier Sarasua 7:59 am on 2012/05/17 Permalink

      Eibarren “jo-ta-pasa” esaten dioguna, gutxi gorabehera 😉 (ez da berdin-berdina): http://www.eibarko-euskara.com/node/8995

    • Patxi 10:12 pm on 2012/05/17 Permalink

      UZEIrenak badakar hori, Maite? Nik ez dut inon ikusi…

    • Maite 6:05 am on 2012/05/18 Permalink

      Ez, ez, UZEIk ez dakar ezer, zuk esan bezala ipini dut, baina ‘itsatsi eta kopiatu’ egiten dudanez eredua, bada, kentzea ahaztu!!! Eskerrak esan didazunik. Konponduta! 🙂

      ‘Jo-ta-pasa’ hori oso polita! Mila esker, Asier. 🙂

    • Patxi 10:12 am on 2012/05/20 Permalink

      Ongi, argitua! 😉

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel