Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:29 am on 2011/01/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    musuzapi 

    iz. Sudurretako mukiak kentzeko erabiltzen den zapi txiki aproposa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:02 am on 2011/01/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    senide 

    iz. 1. Norbaitentzat, bere gurasoen edo gurasoetako baten beste seme-alabetako bakoitza. 2. Ahaidea, hurbileko odol-erlazioa duen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [anai-arrebetako bakoitza]
    tarteko, haurride Ipar.
    [ahaidea]
    Bizk. ahaide, familiarteko, senitarteko, haurride Ipar., askazi Zub., bernaje g.e., hurko Ipar. g.e., egoki Ipar. zah. pl. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) hermano, -a (2) pariente cercano
    fr (1) frère, sœur (2) parent proche
    en (1) sibling (2) close relative

    Egin klik irudiaren gainean ariketa egiteko.

     
  • Maite 9:04 am on 2011/01/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    orbel 

    iz. 1. Zuhaitzetatik eroritako hosto ihartuen multzoa. 2. Abereentzako belar ez ihartua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: hosto, hostaila, azpigarri (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hojarasca
    fr feuilles mortes
    en fallen/dead leaves

    Ez zebilen haizerik, jada ez zen orbel-dantzarik. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    orbel (FlickrCC, txindoki)

 
  • Maite 11:03 am on 2011/01/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    txairo 

    iz. Dotorea edo apaina izanik arina edo baldartasunik gabe dena. Emakume txairo eta lirainak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [dotorea edo apaina izanik arina edo baldartasunik gabea dena]
    txanbelin g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es esbelto, -a; elegante; fino, -a
    fr gracieux, -euse ; élégant, -e ; svelte
    en svelte, slender; elegant, graceful

    Liraina eta txairoa zen, bera bezalako graziosa, saihestu ezin zuen zurruntasun nipondarrarengatik ere. [Durduzaz eta dardaraz, AMÉLIE NOTHOMB / JOXAN ELOSEGI (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:10 am on 2011/01/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    erlantz 

    iz. 1. Distira, zerbaitek berez ematen edo isladatzen duen argi bizia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [distira]
    bristada, dirdai, dirdira, distira, distirapen, diz-diz, ñirñir, izarniadura Ipar., distiradura Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es brillo; resplandor, rayo
    fr brillant, éclat
    en brightness; shine; gleam

    Estu-estu besarkatu ditu bai aita eta bai ama, eta negar-tanto baten distira ere antzematen zaio begi-ertzeko erlantz argitsuan. [Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:49 pm on 2011/01/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    oilo-ipurdi 

    Larruazaleko ilea, beldurra, hotza, etab.ek eraginda tente jartzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [oilo-larrua]
    oilo-larru (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es carne de gallina
    fr chair de poule
    en goose pimples

    Oilo-ipurdi jarri zitzaidan azala albistea irakurri nuenean: Kanariar Irletan kokatuta dagoen The Group enpresa holandarrak, afrikar ispazterreko arrain oro harrapatzen du bere sareez, xardinaren aitzakian. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oilo-ipurdi (FlickrCC, Calvin Cropley)

     
  • Maite 3:26 pm on 2011/01/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    barraskilo 

    1. ZOOL. Gastropodoen klaseko hainbat moluskuren izen arrunta. Maskor espirala dute eta burua eta oina ondo desberdinduta daude. Buruan bi tentakulu-pare dituzte, eta luzeenek begi sinple bana dute. Gehienetan fitofagoak dira eta arnasa hartzeko birika bat dute. Hermafroditak dira eta batzuk, marraskilo arrunta kasu, jangarriak dira. 2. ANAT. Koklea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • c
    Compose new post
    j
    Next post/Next comment
    k
    Previous post/Previous comment
    r
    Reply
    e
    Edit
    o
    Show/Hide comments
    t
    Go to top
    l
    Go to login
    h
    Show/Hide help
    shift + esc
    Cancel