Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:50 am on 2010/12/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    aintzatu 

    du ad. Aintza eman, goratu, goretsi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. neol.
    [aintza eman]
    aipatu, aupatu, bedeinkatu, famatu, goragotu, goraipatu, goratu, laudorio(ak) eman, laudorioztatu, alabatu Heg. g.e., goraltxatu Ipar., goretsi Ipar., handietsi Ipar., laudatu Ipar., loriatu Ipar., goietsi jas., gorendu jas., gorabideratu g.e., lorifikatu Ipar. g.e., handizkatu zah., bantatu Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es glorificar, ensalzar
    fr glorifier
    en to glorify; to praise

    Baina Herder -“izar bat gabe, konstelazio bat da” Jean Paul-en esanean- egiaz bidegurutze bat da pentsamenduaren his torian, eta, ondorengoen artean, zapuztu bezalaxe, beretakotu ere eskuinek na hiz ezkerrek -hauek maizago- egin izan dute XIX. eta XX. mendeetan behin eta berriro. Renanek adoratu du, eskuindarra da hori. K. Eisner Batzar Errepubliken iraultzaile erradikal juduak “humanitatearen ideal iraultzailearen profeta” gisa aintzatu du. [Volksgeist – Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi (Elkar, 2007) Orr.: 90] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:17 pm on 2010/12/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezbai 

    iz. Zalantza, duda. Ito ote den ezbaia. Ezbairik gabe. • EZBAIAN EGON. Zalantzan egon. || EZBAIKA. Ezbaian. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zalantza, duda]
    duda, duda-muda, ezmez, zalantza, durduza Ipar., aiko-maiko Bizk., aiher g.e., alote g.e., badaezpada g.e., baiez g.e., enura g.e., ezpa g.e., eztabai g.e., eztabaida g.e., entrabal Ipar. g.e.
    [eztabaida]
    debate, eztabaida, xextra, hizka-mizka Ipar., elea jas., argudio g.e., baiez g.e., eztabai g.e., iharduki g.e., eleka Ipar. g.e., ihardukitza Ipar. g.e., ihardukimendu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) duda, indecisión (2) decisión, disputa
    fr doute, hésitation, indétermination
    en doubt, hesitation, uncertainty

    Eta, itzarri orduko, ezbai hura iltzatu zitzaidan gogoan. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:49 am on 2010/12/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    belutu 

    da ad. (B) Berandutu. Belutu egin zitzaidan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [berandutu]
    atzeratu, berandutu, geroratu, luzatu, berandu Ipar., gibelatu Ipar., tardatu beh. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es retardar(se), demorar(se), atrasar(se); tardar
    fr s’attarder, se mettre en retard, tarder
    en to be late; to take a long time; to delay

    Beno, neurea ez da presazkoa, belutu egin zait eta badauzkat gaur derrigor egin beharreko beste erosketa bi. [Odolbildua, Josu Landa (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:48 pm on 2010/12/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    jela 

    iz. (G) Izotza, horma.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.
    [izotza, horma]
    horma, izotz, karroin Ipar., lei Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hielo; helada
    fr gel, glace
    en ice; frost

    Eta beti esaten du, gero, jela eta epela bertsotarako bakarrik direla lagun, bestela gizonarentzat alde ederrik badagoela bata edo bestea izan. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:40 pm on 2010/11/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    izerdi(-)patsetan 

    Izerdi asko dariola. Izerdi patsetan iritsi nintzen etxera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [izerdi-bitsetan]
    izerdi-bitsetan Bizk., izerdi-lapetan Bizk., izerdi-uharretan Bizk., izertzan Bizk. g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es empapado de sudor, sudando a chorros, sudando a mares
    fr suant à grosses gouttes
    en dripping with sweat; sweating buckets

    Ohean agondu nintzen, izerdi patsetan. [Xake mate, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:27 pm on 2010/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    karroindatu 

    da/du ad. (Ipar.) Hormatu, izoztu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [izoztu]
    izotza egin, izoztu, hormatu Ipar., leia egin Bizk., leitu Bizk., jelatu Gip. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es helar(se), congelar(se)
    fr (se) glacer, (se) geler
    en to freeze

    Bizkitartean, Donapaleuko goizalde karroindatu haietan, aita bildotsak pisatzen zegoela, eta gu lekuaren atxikitzen zutik daldaraka merkatu irekiaren erdian, pairatzen genituen haize mehe labankadez gogoratzen gara. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:51 pm on 2010/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    okaran 

    iz. BOT. 1. Aranondoaren fruitua. Kolore eta tamaina desberdineko drupa da, azala leuna eta perikarpoa mamitsua eta gozoa duena. Freskoa, sikatua, konfitatua edo marmeladan kontsumitzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel