Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:57 pm on 2010/12/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    ekin 

    dio ad. 1. Halako lehiaz hasi; egiteko bati lehiaz lotu, lehiatsu jardun edo saiatu. Ekin diezaiogun aurrean daukagun honi. Lanari ekin. 2. (B) Marmarka aritu. Ez daki ekiten baino. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    1. iz. Ekiteko ekintza eta horren ondorioa. Etengabeko ekina. Horrek dauka ekina! 2. izond. Saiatua. Langile suharra eta ekina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad.
    [egiteko bati leihaz lotu]
    eman, lotu
    [esan]
    esan, erran Sort.

    iz.
    [egintza]
    egikune, egin, eginkari, egintza, ekintza, egitate Ipar., egikera Bizk., egitada Bizk., egikai g.e., egikari g.e., eginbide g.e., egikunde Ipar. g.e., egipen Bizk. g.e., akto zah., akzio zah., egitura zah., egite Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es
    Ad. (1) [zerbait egiteari] acometer, ponerse; [gai bati] abordar; dedicarse, insistir, continuar (2) enfrentarse, atacar, enzarzarse (3) decir, dirigirse [oralmente]; murmurar
    Iz. (1) actividad, acción; batalla (2) charla; murmuración
    Izond. (1) esforzado, -a; tenaz
    fr
    Ad. (1) entamer, commencer (2) dire, murmurer
    Iz. (1) activité, action (2) conversation, murmure (3)
    Izond. (1) opiniâtre, tenace
    en
    Ad. (1) to undertake; to set/start out, to begin; to devote oneself to, to get down to (2) to say
    Iz. (1) activity, action
    Izond. (1) hard-working

    Elkar ikuste hori gibelatu beharrean naiz ordea, eragin handiagoa izan dezan, eta oraino ez dakit pazientziarik izanen dudan: egun osoan hogei aldiz ireki dut ahoa neure zaldien galdea egiteko. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Egin klik irudiaren gainean abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko:


     
  • Maite 4:40 pm on 2010/12/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    hurrupa 

    iz. (batez ere Ipar.) Batean ahoratzen edo irensten den edari-kopurua; hurrupatzea. Bi hurrupaz hustu zuen kopa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [hurrupatzea]
    zurrupa, zurrupada, zurrupaketa, zurrut, hurrupaketa Ipar., dangada Bizk., zurrustada Bizk., zurrutada Bizk., trago beh., xurrupa adkor., klinkada g.e., zirrista Ipar. g.e., kurka zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sorbo, trago
    fr gorgée, trait
    en sip, gulp

    Hori guztia oroitzeak sorrarazi dion ongieza arintzeko, beste hurrupa bat egin du idazle gazteak. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:06 am on 2010/12/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    mitxa 

    Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak ontzat ematen ez duen hitza da, berez:  mitxa* e. metxa. Eta pena da, metxa eta mitxa ez baitira gauza bera. Eta mitxa idatzi nahi denean metxa idaztea, hitza eta hitzaren izpiritua ez errespetatzea da.

    Ipar Euskal Herrian “mitxa” ez zaio metxari erraten, baizik eta pospoloari. Baina beste adiera bat ere badu, are garrantzitsuagoa, Orotariko Euskal Hiztegian ageri den antzera:

    mitxa (BN ap. Lh; H). “Il se dit de matières inflammables et à moitié brulées, préparées pour le briquet. Zure dunda mitxarik gabe da, votre étui à mèche est sans mèche” H. “Allumette” Lh. Mutilak zigarreta bat piztu nahi izan zuen […]; bi mitxa erabili behar izan zituen heltzekotz. Mde Pr 153. (Fig.). Ba, egiazki, arno gaitza da hau! Zer mitxa duen!!! Larz GH 1934, 487.

    Mitxa da norbaitek bere baitan daukan energia, indarra, bizitasuna. Eta energia, indar edo bizitasun hori ez da “metxa”, eta ez da zuzen “mitxa”-ren ordez “metxa” zuzentzea, indar edo energia hori adierazteko.

    Eneko Bidegain

     
  • Maite 12:02 pm on 2010/12/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurrunga 

    iz. Lo egonik, arnasa hartzean egiten den hotsa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lo egitean, hots berezia]
    korroka Ipar., kurrunka Zub., marranga g.e., zurru g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ronquido
    fr ronflement
    en snore

    Handik gutxira, zurrunga bat entzutea iruditu zitzaidan, baina ametsa zela pentsatu nuen. [Korapiloak, Jasone Osoro (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:35 pm on 2010/12/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    oroitu 

    da/du ad. Gogora etorri, gogora ekarri. Oroit gaitezen euskalkiak gero eta gehiago bereizten ari zaigun mugaz. Oroit dezadan hainbeste argitaraldi izan dituen liburu hura. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [gogoratu]
    burura ekarri, burura etorri, bururatu, gogora ekarri, gogora etorri, gogoratu, gomutara ekarri, gomutatu, akordatu Heg. beh., oroit Ipar., gomuta izan Bizk., gomutaratu Bizk., ohartu Zub. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es recordar, memorar
    fr (se) rappeler, se souvenir
    en to remember

    Ez nuen deus oroitu nahi, ez nuen deusez gogoetatu nahi, ez nuen deus desiratu nahi. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:23 pm on 2010/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    malur 

    iz. (batez ere Ipar.) Ondikoa, zorigaitza. Aurten gertatu zaigun malurak erdiratu dit bihotza. Malur egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [ondikoa, zorigaitza]
    ezbehar, koaita, miseria, zorigaitz, zorigaizto, zoritxar, dohakabetasun Ipar., dohakaitz Ipar., lazeria Ipar., makur Ipar., ondiko Ipar., desditxa beh., desgrazia beh., alditxar g.e., gaitzegoki g.e., helkaitz g.e., lankerio g.e., behargabe Ipar. g.e., destorbu Zub. g.e., asturugaitz zah., dohaingaitz zah.UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desdicha, desgracia
    fr malheur, disgrâce
    en bad luck, misfortune

    Hala eta guztiz ere, inoiz ere ez malur handiagorik, maitasun ziztadak jaso nituenean baino. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:57 pm on 2010/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    abrikot 

    iz. BOT. ABRIKOTONDOaren fruitua, hori edo laranja kolorekoa, oso mamitsua eta jaki ona dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel