Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:53 am on 2010/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    laztandu 

    du ad. 1. Besarkatu. Zatoz ona eta laztan nazazu. 2. Musu eman, ferekatu, maitasun-erakutsiak egin. Bere umea besoetan laztantzen. 3. Maitatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [besarkatu]
    besarkatu, laztan egin, laztan eman, maite egin, besartetu g.e.
    [ferekatu]
    gozaratu, ferekatu Ipar., karesatu Ipar. beh., kariziatu g.e.
    [maitatu]
    g.e. maitatu, maite izan, laztan izan Bizk., onetsi zah., amatu Heg. zah.
    [musu eman]
    musu eman, musukatu, pot egin Ipar., pot eman Ipar., pa eman haur., musuztatu Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) abrazar (2) acariciar, hacer carantoñas, hacer mimos; besar (3) amar, querer (4) besar, acariciar
    fr (1) embrasser (2) caresser, donner un baiser (3) aimer
    en (1) to caress, to stroke; to kiss (2) to hug, to embrace (3) to love

    Egin klik irudiaren gainean abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko:


     
  • Maite 6:55 pm on 2010/12/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    logura 

    iz. Logalea, lo egiteko gogoa. Ibiltari gauean, logura goizean. Logurak erretzen nago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lo egiteko gogoa]
    logale, loeri Ipar., lohasma Ipar., lokuma Ipar., bekaineko Bizk. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sueño, ganas de dormir, somnolencia
    fr envie de dormir, sommeil
    en sleepiness; sleepy, drowsy

    Logura nauk, segi zuek. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:51 pm on 2010/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    zeharo 

    adb. 1. Izenondo edo adberbioari dagokiola, haren maila altuenaren adierazlea. Ergela zara zu, zeharo gainera. 2. Aditzari dagokiola, adierazten duen ekintza izan daitekeen neurri handienean gertatu dela edo azken mailaraino burutu dela adierazten duen hitza. Zeharo erotu zen. 3. (zah.) Zehaztasunez. Egia honen argibidea zeharo ikusi nahi duenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [xeheki, xehetasunez]
    zah. doi-doi(a), ipi-apa, xehe-xehe, zehatz, zehatz-mehatz, zehazki, zehazki-mehazki, zehazkiro, xeheki Ipar. jas., xeheroki Ipar. g.e., xehero Ipar. zah.
    [osoki, guztiz]
    alde batera, bete-betean, betean, ederki, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, oso-osorik, osoki, osorik, osoro, txit, alde bat Ipar., anitz Ipar., arras Ipar., arrunt Ipar., biziki Ipar., net Ipar., tinketz Ipar., osotoro Gip., txoil Naf., osotara jas., guztiro g.e., soberanoki Ipar. g.e., tint Bizk. g.e., betero zah., alde guztiz Ipar. zah., beteki Ipar. zah., konplituki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) totalmente, absolutamente, del todo, completamente, enteramente (2) (zah.) exactamente, claramente
    fr totalement, complètement, absolument
    en entirely, totally, completely

    Batzuetan iruditzen zait lerro hauetan aurkitzen dudala nire bidea eta, bestetan, hementxe galtzen naizela zeharo, hitz alfer hauen artean. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:26 am on 2010/12/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    hitzartu 

    du ad. Zerbait egiteko ados etorri, elkar aditu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:ad.
    [abenitu]
    elkar aditu, elkar hartu, hitz-batu, hizketatu, itundu, paktatu, berbatu Bizk., abenitu g.e., akordatu zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es apalabrar, convenir, comprometerse de palabra
    fr décider ou convenir verbalement, accorder
    en to come to an arrangement, to reach an agreement, to agree

    Ohera baino lehen, biharamunean elkarrekin ikusiko genuela Paris hitzartu genuen eta primeran iruditu zitzaidan niri, hiru egun barrura arte ez baineukan beste zereginik. [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:52 pm on 2010/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    atalase 

    iz. 1. Sarrerako ate edo bao baten behealdeko eskaileramaila edo azala. 2. Atea, ate-ingurua. • atalase-maila. HEZK. Hizkuntza batean oinarrizko komunikazio-gaitasuna erdiesteko edukiak zehazten dituen maila.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ateburu, atalburu, atalarri (2) atari, atarte, borta-aitzin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) umbral, tranco (2) umbral
    fr seuil
    en threshold

    Halako bihotz estuasun batez atalase bat igaro eta handik aurrera bat-batean gizon zarenak. [Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:32 am on 2010/12/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    egarri 

    iz. 1. Edateko beharra edo gogoa. Landare horrek egarria du, ur-premia du. 2. (hed.) Desio bizia, grinatsua. Aberastasun-egarriak eraginda. • EGARRI IZAN. Edateko beharra edo gogoa izan; nahi bizia izan. Zuzentasunaren gose eta egarri direnak. || EGARRIAK EGON. (Heg.) Egarri izan. Egarriak nago arratsalde osoan. || EGARRIZ EGON. Egarri izan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) edagale, edangura (2) desira bizi, aiher, irrika, irrikitasun, tintin (3) egarbera, egardun, egarti, egartsu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) sed (2) sed, ansia, deseo apetencia
    fr (1) soif (2) envie, appétence
    en (1) thirst (2) longing; thirst, thirsty; hunger; avid

    Egarri denari ura eskaini, ogia gose denari. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Denak protagonismo gose, botere egarri. [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:47 am on 2010/12/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrega 

    iz. BOT. Errosazeoen familiako eta Fragaria generoko hainbat landare belarkararen fruitu konplexu, gorri eta gozoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel