Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:24 pm on 2010/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    herdoil 

    iz. 1. Burdina eta altzairuaren gainazalean ur likidoarekiko zein aireko ur-lurrinarekiko ukipenaren eraginez hauei sortzen zaien burdin oxidozko geruza gorri edo horia. 2. Landareei zurtoin eta hostoetan ateratzen zaien herdoilaren antzeko orbana, onddo parasitoen ondoriozko gaixotasunek eragindakoa. 3. (hed.) Gauzetan itsasten den zikina. 4. Herdoil-orbana.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) herdoildura, uger, sarra, oxido (2) zikinkeria, uger, kraka, zolda, tortika (3) gorrina (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) roña, herrumbre, óxido (2) añublo, roña (3) (capa de) suciedad (4) sarna, tiña
    fr rouille
    en rust

    Egin klik irudiaren gainean abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko:

     
    • Iñaki Murua 10:40 pm on 2010/12/25 Permalink

      Eta zein da aipatzen duen ziutatea ba? karkar, dexente aldatua dagoen arren, hurrengo batean erakutsiko dizkizut zubi horiek, Maite 😉

    • Maite 12:44 pm on 2010/12/26 Permalink

      Aipatzen duen ziutatea botxolandia dela garbi dago, baina zubiak? Zeintzuk dira zubi horiek? Hurrengo tertulian tabernak zubiekin tarteka ditzakegu… 😉 😉

  • Maite 7:55 pm on 2010/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    Olentzero 

    Euskal Herriko pertsonaia, Gabon-gaua eta neguko solstizioa irudikatzen duena. Kristautasunaren aurreko pertsonaia da. “Onentzaro”, “Onontzaro” edo “Orentzaro” izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; “gauza onen garaia” edo “eskean ibiltzeko garaia” (oles egitea euskal kopla zaharretan agertzen da eta eskean ibiltzea da; hortik oles-aroa) esan nahi omen du. Jesusen jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren arabera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hobe bai, inozentzia galdu ez banu aspaldi eta oraindik ere Olentzero zernahitarako gauza dela sinetsiko banu. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Olentzero (FlickrCC, caravinagre)

     
  • Maite 10:44 pm on 2010/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    dedu 

    iz. Ohorea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [ohorea]
    ohore, ondra Heg. beh., handizuren g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es honor
    fr honneur
    en honour (Br); honor (Am)

    Deduzko euskaltzaina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 3:46 pm on 2010/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    anu 

    iz. g.er. ‘nekea’ (Batez ere anu egin esapidean erabilia) anu egin g.er. ‘nekatu, unatu’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ahuleria, ahultze, makalaldi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es cansancio, fatiga
    fr fatigue, lassitude
    en tiredness, weariness, fatigue

    Ez dizut kontatuko zenbat neke eta trabailu, eta zenbat pena eta sufrimendu pairatu behar izan genuen, ezta zenbatetan sentitu izan nintzen ahiturik eta anu eginik ere, zeren zuhaurk ere imajina baitezakezu… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:11 pm on 2010/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    txistor 

    iz. Lukainka edo txorizoa baino meheagoa den hestebetemota.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: txorizo, lukainka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chistorra
    fr saucisse

    Baserri barruan errezebitzen genituen; eta ardoa eta txistor frijitua denon artean jaten. [Labartzari agur, Txillardegi  (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txistor (FlickrCC, jlastras)

     
  • Maite 6:44 am on 2010/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    aharrausi 

    iz. Logurearen, gosearen zein gorputzeko ondoezen baten ezaugarri den aho-zabaltzea. • AHARRAUSI EGIN. Esnatu da gure azeria eta aharrausi luzea egin du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aho-zabal (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bostezo
    fr bâillement
    en yawn

    Abiatu aurretik, ordea, giharrak mindu arte besoak luzatu, eta aharrausi egin zuen. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aharrausi (FlickrCC by i-nacho)

     
  • Maite 8:26 am on 2010/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    lisaburdina 

    Lisatzeko erabiltzen den burdinazko tresna, berotzen den azpialde leuna eta gainaldean eskutokia duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel