Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:08 am on 2010/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    patu 

    [1] iz. 1. Gizon-emakumeen etorkizuna eta azken helburua xedatzen duen indar naturaz gaindikoa eta inpertsonala. 2. Antzinako Erroman, jainkoengan, gizakiengan eta gertakizunetan eragina zuen indar jarkiezina. 3. Ik. mamur. [2] iz. (Ipar.) Hitzarmena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: iz.
      [zoria, zortea, halabeharra]
      Heg. ezinbeste, halabehar, zori, adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub., asturu zah., fortuna Ipar. zah.
      [hitzarmena]
      Ipar. g.e. egiune, elkar-hartze, elkartasun, hitzarmen, itun, ituntze, kontratu, akordio Ipar., paktu Ipar., itunpen g.e., ongunde g.e., elkargo zah., abeniko Ipar. zah., aliantza Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

      es (1) hado, destino, fatalidad (2) alianza, pacto
      fr (1) destin, fatalitè (2) pacte, trailtè, alliance
      en (1) fate (2) agreement, pact

      Agian norberak bere bidea jorratzen dik, edo agian patu mugatu bat zaukak gutako bakoitzak, eta, orduan, egiten dugun edozein gauza ondo zagok. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

       
    • Maite 7:40 am on 2010/06/17 Permalink | Reply
      Tags:   

      indriska 

      iz. Prezipitazio zakar eta sarritan laburra, tanta edo zatiki solidoak beste prezipitazioenak baino handiagoak izaten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.
      [euri-jasa]
      euri-erauntsi, euri-jasa, jasa, uhar Ipar., euri-truxu Bizk., truxu Bizk., idola g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

      Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

      es chaparrón, chubasco
      fr averse
      en heavy shower, downpour

      Jatsiko dira meza enzutera jai egunetan indriska, ta eurra bada bere. [Peru Abarka, Juan antonio Mogel (Klasikoen gordailua, armiarma.com)]

       
    • Maite 12:32 pm on 2010/06/16 Permalink | Reply
      Tags:   

      kolokan 

      adb. Irmo finkatu gabe.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: aiko-maiko, kili-kolo, kordokan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

      es (1) tambaleando(se), balanceando(se) (2) dudando, titubeando, vacilando; sin certeza, sin precisión
      fr (1) branlant, -e ; chancelant, -e (2) hésitant, -e ; titubant, -e
      en (1) staggering, tottering; swinging (2) hesitating

      Kolokan baino gehiago, esan dezaket geratu nintzela luma bat haizetan bezala, non erori asmatu ezinda eta gainera larrituta, aztoratuta eta guztiz izututa. [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

       
    • Maite 8:10 am on 2010/06/15 Permalink | Reply
      Tags:   

      lantzean-lantzean 

      (B) Noizean behin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: adlag.
      [noizean behin]
      aldarteka, aldian aldian, aldian behin, aldika, aldiz, aldiz-aldiz,aldizka, arteka, arteka-marteka, bakanka, batzuetan, behin edo berriz, behin edo beste, behingotik behingora, inoiz edo behin, inoizka, noiz edo behin, noizbehinka, noizean behin, noizean behinka, noizetik noizera, noizik behin,tarteka, tarteka-marteka, artetan Ipar., bultaka Ipar., noiztenka Ipar., lantzean behin Bizk., noizean noiz Naf., noiz edo berriz g.e., noizbehin g.e., noizik behinean g.e., noizik behinka g.e., noizik noizera Bizk. g.e., aldartez zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

      Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

      es de vez en cuando
      fr de temps en temps, parfois
      en from time to time, (every) once in a while

      Zalantza egun batzuk izaten zituen lantzean-lantzean komedianteak. [Belarraren ahoa, Harkaitz Cano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

       
    • Maite 7:25 pm on 2010/06/14 Permalink | Reply
      Tags:   

      plantak egin 

      ad. Itxura egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: itxurak egin, disimulatu, simulatu, inkariotu, itxura egin, nolakoa egin, legea egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

      es simular, hacer comedia, hacer(se) el + adj.
      fr simuler, faire semblant
      en to pretend, to simulate, to fake, to feign

      Ziurtasun handiz mintzatzeko plantak egin arren, gehiegi igartzen zitzaion ahotseko dardara. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

       
    • Maite 11:18 am on 2010/06/13 Permalink | Reply
      Tags:   

      txuri-urdin 

      Txuri urdin Donostiako Erreala futbol taldearen ereserkia ofiziala da. 1970. urtean Ricardo Sabadiek sortu zuen. (Wikipedia)

       
      • Pernan 2:15 pm on 2010/06/13 Permalink

        Beti beti maite, maite maitia….

      • Maite 7:08 pm on 2010/06/14 Permalink

        …Donostia, donostiarraaaaa
        Portzierto, aldatu dute Wikipedian sarrera: 😉
        “Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da. Gaur egun Espainiako futbol ligako lehen mailako taldea da. 2010 urtean bere mendeurrena ospatu zuen eta urte berean, lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren.” (Wikipedia)

    • Maite 6:57 pm on 2010/06/11 Permalink | Reply
      Tags:   

      adiskide 

      iz. 1. Norbaiti adiskidetasunez lotua dagoen pertsona. 2. Zaletua, zaletasun berekoekin elkarte batean dagoena bereziki. Animalien Adiskideen Elkartea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: gogaide, lagun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

      es amigo, -a; aficionado, -a; novio, -a
      fr ami, -e
      en friend

      Gero, bere ondoan eseri nintzen eta, egunari egun, adiskide egin nuen. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

       
    c
    Compose new post
    j
    Next post/Next comment
    k
    Previous post/Previous comment
    r
    Reply
    e
    Edit
    o
    Show/Hide comments
    t
    Go to top
    l
    Go to login
    h
    Show/Hide help
    shift + esc
    Cancel