Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:25 pm on 2021/03/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    zubiadar 

    iz. Zeruan, euria ari duenean edo egin ondoren eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri-tantetan errefraktatzen denean agertzen dena.  (ostadar, Harluxet Hiztegi entziklopedikoan)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ZUBI-ADAR. “(R-uzt), arco iris. Zubiadarraren petik igareta neskatxak mitil eta mitilak neskatxa egitan drala erraiten daioei aurrer” A.

    Sinonimoak: iz. Zub.

    [ostadarra]: ostadar, uztargi, ortzadar Ipar./Naf., ostarku Bizk., ostilika g.e., Erromako zubi, Jaungoikoaren gerriko G-N , Jainkoaren paxa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (E) arco iris
    fr iz. arc-en-ciel
    en iz. rainbow
    port iz. arco-íris

    Testuinguruan

    Zubiadarra sartu dela dirudi, kolore guztiak harro erakutsiz. #gaurkohitza

    Jatorrizkoa: Zubiadarra sartu dela dirudi, kolore guztiak harro erakutsiz. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007)]

     
  • Maite 9:56 pm on 2021/03/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    zinkurinka 

    adb. Intzirika. Ez dezazula denborarik gal, zinkurinka arituz. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zinkurinka. zinkurinaka (BN-arb ap. Gte Erd 194 ), zinkuriaka (-kh- H), xinkulinaka, zinkurizka (AN-gip ap. BU Arano ), zinkuruka, zingulinka.
    Quejándose, lamentándose. “Zinkhuriaka haritzea, être à se plaindre fréquemment” H. “Zinkurizka doo, está quejándose” BU Arano. .
    Ezten-agaz yo gazte gizagajoa ta zinkurinka erori zen lurrera. Or Mi 61. Nere neretto maitea, Xo! xo! […] Xo! xo! Jainkoa zurekin / Xinkulin kuli xinkulin / Xo! xo! Xinkuli kuli xinkulin Nere maiteño xoxolin Xo! xo! / Aitatto kantuz dagozu; Xo! xo! / Xinkulinaka zer duzu? / Zure ondoan bainago Xo! xo! Iratz 140. Betik dago zinkuruka eta ez dakigu erran zer dion . (R-vid) A EY III 329. Artu betza, artu, itzik mordolloenak eta itsusienak. Zergatik etorri guri zingulinka, ez dugula ori egiten? Or EG 1950 (11-12), 50. Aietako geienak, ordea, ba-dabiltz beti zinkurinka ala iroika, batez ere, adiskidearen alde nekeren bat artu ta zerbait egin dutela uste dutenean. EG 1952 (7-8), 17. Erri osoa zinkuriñaka ari da. Amez Hamlet 109. Iguzki aldeko Alemanian jendeak zinkur]r[inka zauziza-zizterra dutelakotz laburregi. SoEg Herr 18-10-1956, 1. Erregeren muthilek egin galdea entzun orduko, jende guziak, handi ala ttipi, jende guziak errenkuraka, zinkurinaka. Othoizlari 1959, 218. Etzazula denborarik gal, zinkurinaka ariz. Egunaria 25-6-1974 (ap. DRA).

    Sinonimoak: adond.

    [intzirika]: adiaka, aieika, aieneka, aika, antsika, erostaka, espaka, intzirika, kexuka, auhenka Ipar., inkesaka Bizk., aiezka g.e., alaka g.e., aiez zah., arkumaka Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. lamentándose; quejándose; gimiendo, gimoteando, sollozando
    fr adb. se lamenter; se plaindre; gémissant, sanglotant
    en adb. lamenting; complaining; moaning, whimpering, sobbing
    port adb. lamentando; reclamando; gemendo, choramingando, soluçando

    Testuinguruan

    Negar zinkurinka ari zen eta koherentziarik gabeko hitz batzuk ere esan zizkidan. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)]

     
  • Maite 9:02 pm on 2021/03/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    zazt 

    onomat. Sastadaren onomatopeia. Ik. sast. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zazt. zazt v. sast.

    sast. (V, G, AN; Hb, H), zast (Lh), zaxt, zazt (Hb), dzast (V-m-gip, L-ain, BN, S), dsast (L-sar), dxast, xaxt (H), xast. Ref.: A (sast, dzast, dsast); Iz ArOñ (dzast); Elexp Berg (zast). (Onomat. de acción rápida y repentina; de un golpe; de un pinchazo; de un disparo). “action d’enfoncer une pointe, coup imprévu, coup de traitre” Hb. “Sartu zioen nabala sast sabelean, […]. Ustekabean sarthu dut oina sast lohian, […]. Sarthu zitzaikun sast guzien artean, […]” H. “Ruido de meter con fuerza de arrojo un objeto en alguna abertura o algún ángulo” A. “Dzast (V-m), ademán de prolongar de repente el brazo en el juego infantil de las canicas” Ib. “Dzast sartu, meter el aguijón” Iz ArOñ. .
    Pistola bat tiratzea zast . (161) LE-Ir. Gabaz Akhelarretik / mainguka jinak, / hasten dire goizetik / gure sorginak, / debruz eginak, / sist handik, sast hemendik. / Zer listafinak, / laphar, ausinak! Zby RIEV 1909, 106. Buruko orratz bategaz, sast! sast! odoldu eban eskerra. A BGuzur 118. “Dxast” sartu eizan barriro itxasoan Aitaren bila. Ag Ezale 1897, 75a. Aserratzen dituk bi, . zast, labaiña ta… gizona panpa, illa lurrera. M.A. Iñarra ib. 301a. Ta an, zazt! astoa non sartzen dan Juanen etxeko atian barrena. Baserritarra 11-9-1909, 3. Arek keñadea, eta besteak, pottorrua bezela, xaxt! barrena. EEs 1930, 205. Xast! moxtu diot xortena. EEs 1931, 51. Asi ziran [egaztijak] mokoka-mokoka askakuari, sist, atzekatxu lenengotan; sast, urrengotan ez ain kezkatsu. Otx 155. Aizto zorrotz bat artu ta, sast! emazteari […] maskuritik sartu eutsan . (V-m) A EY II 284. Alako batean dzast! sartuta badoa gaztara. Anab Poli 8. Artu keriza bat, eta zast! boltzikotik jausten itxi eutson. Bilbao IpuiB 113. Artu sutan egoan burduntzia, eta zast! begi-begitik sartu eutson lo-zorroan egoala. Ib. 176. Orratz zorrotzak arturik, siki ta dzast, erraminta mutur aen sastakadetan aurkitzen eben euren amaia [euliak] . Erkiag BatB 40. Erle bat… bere belarri gaiñean jarri yakon, ta dzast, bere eztena sartu eutson. EgutAr 22-1-1962 (ap. DRA). Dsat berak, baita nik zast. (V-m). EZBB I 81. Ori entzunik, zast!, ostikoa ipurtxulo inguruan eman nion. Alkain 111. Makurtzen asi zan orduko, zast!, ari bular erdian balazoa. Ib. 130. Armiarmak ere, zazt!, / zuloen barruan. Zendoia 89.

    Sinonimoak: onom.

    [zazt]: sast (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es onom. ¡zas!
    fr onom. ¡zas!
    en onom. ¡zas!
    port onom. ¡zas!

    Testuinguruan

    (Irribarre) Kupidoren geziak, zazt, bihotzaren erdi-erdian. [Zaurien hausnarrean, Goenkale, 2001]

     
  • Maite 10:51 pm on 2021/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    txorten 

    iz. Hostoak eta fruituak adarrera lotzen diren kirten modukoa. Ik. aila 2; kandu; pedizelo 2. Sagarraren txortena. Hosto txorten-luzeak dituen zuhaitza. Orain bat gara biok: adarra eta txortena. || Irud. Txapelaren txortena. || txorten hosto, txorten-hosto iz. Bot. Estipula. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txorten. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos de los s. XIX y XX. Las formas más empleadas son txorten y zorten. Hay además txurten en Orixe, Zaitegi y Munita, y zurten en M. A. Iñarra, Orixe y Oñatibia. 1. (V-gip, G-bet; Lar, Añ (G), A Apend ; <ch-> Hb, Dv (G), H), zorten (Lar, Añ (G), H), xorten (G-to), txurten (G, AN-5vill), surten (G), zurten (G). Ref.: A (surten, xorten, txurten, zurten); Garate Cont RIEV 1933, 102; Iz ArOñ, To (txurtena).
    Pedúnculo, peciolo, rabillo. “Palo, palito, el pezoncillo de cualquiera fruta” Lar. “Pezón, de la fruta” , “tallo, pezón” Añ. “Tallo del fruto” Garate Cont RIEV 1933, 102. Txurtenak orobat sartu dioke bildurra, / ‘izugarriak’ an gorde oi, bait da susmurra. Or Eus 60. Baratzeko pikuak iru txorten ditu, / neska mutiltzaliak ankak arin ditu. Canc. pop. in TAg Uzt 204. Orain bat gara biok: / adarra ta txortena. Arti MaldanB 232. Ezkurra ere txikiagoa du [zingira-aritzak] baxakan antzera, ta txurten-gabea, esate baterako. Munita 40. Irureun gramo gerezi-txortenak […] litro bat uretan egosi. Ostolaiz 46.
    v. tbn. Or Mi 55. Irugarren Aita gureak, aurretik txorten au zuen: Aita San Antonio bedeinkatua! Jaungoikoaren aurrean balia zakizkit!.NEtx LBB 142.

    2. (Lar→H (<ch->)), zorten (Gc ap. A; Lar, Añ (G), H), zurten (Lar). Tallo; brote. “Tallo, zortena, txortena, zurtena” Lar. “Troncho” Lar, Añ. “Tallo de maíz” A. Cf. zurtoin. Ikusi al dezu beñere baratza batian, bere txortenaren puntta-punttan, graziyazko patxaran koloka dabillen lore bati aize goxozko baga batek nola eragiten diyon balantz? Bil 160. Kupidagabeko esku bat dijoa zortenetik ateratzera larrosarik ederrena eta usaigozoena. EE 1881b, 63. Lagundikako baratzan beiñ ta, / Ai ura onen zurtena! / Lirain ta leun, adabagea, / Luze, mardul ta zuzena. M. A. Iñarra Ezale 1898, 201a. [Txertua] itsatsi baldin bada, berari utzi genion osto-txortena ikutu utsez eroriko zaio, baña itsatsi gabe bertan beztu ta zimelduta geratu bada txorten ori, oso zail izango da kentzea. EEs 1917, 34. Ni aza-zurten batzuk yaten niarduen gosaritako. “Ciertos tronchos de berzas” . Or Tormes 75. Ariaz lorearen zortenak lotu oi diran bezela sorta egiteko. Aitzol in Ldi UO 5. [Orrillua edo ikatz-miña] Artaburuan edo zortenetan sortzen da gaitz au. ArgEgut 1934, 97. Amets egin zun, ordea: eta, ara! zorten ber-beretik zazpi galburu aletsu eta eder garai. ‘Culmo’ . Ol Gen 41, 5 (Urt pipa, Ur lasto, Dv ondo, Ker galgerri, Bibl zango, BiblE gerri). [Belar] berdaska izaten da, zurten bigunekoa. Oñatibia Baserria 43. Besteak [zuaitzak sortzeko] txortenak sartu zituen lurrean, lau epaidun arbastak edota egurrezko ziri punta-zorrotzak. “Stirpes” . Ibiñ Virgil 83. Malkar artan etzan nintzan, ankartean ote zorten baten laguntza nuala. AZink 80. Lore oria, ez oso zabala, txorten luzea, eskamaren antzera dauzka txortenaren jiran. Ostolaiz 145. Aukeratutako puja oietatik, erdialdeko ondo azitako begiak bakarrik artuko ditugu, ta begi oei inguruko ostoak kenduko dizkiegu txorten-ondoak bertan utziaz.EEs 1917, 34.

    3. zorten (Aq 627 (G) A). “Raja o tallo que se mete entre uña y carne y otras partes” Aq 627. “Rajita de leña que se mete, por ej., bajo la uña” A.

    4. zorten (A, que cita a Ur). Mango. Egingo ere dituzu urre garbienez kandelero bat malluz landua, bere zortena eta adarrak. “Hastile” . Ur Ex 25, 31 (Dv girthain, Bibl zangoa). Ez zala askatuko / praka-kremaillera. / Txortena autsia ta / ezin jetxi beera. Zendoia 87.

    5.Il s’emploie pour éteule, chaume” H (s.v. zurthina).

    6. (G ap. A, s.v. sagar ). Nombre de una variedad de manzana.

    7. Raíz de diente. [Juizioko agiña] gora atera bearrean, zortena matraill-ezurra zulatu ta azpira aterata zegoala. JAzpiroz 179.

    Sinonimoak: iz.

    [aila]: mutxikin, zuztar, girtain Ipar., aila Bizk., kondotx g.e., muskil Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) peciolo; pedículo, pedúnculo; [mahatsarena] raspa (2) iz. [txapelarena] rabillo, rabito, rabo
    fr (1) iz. (Bot.) pédoncule (2) iz. petite queue [du béret]
    en iz. stalk
    port iz.

    Testuinguruan

    Baina akordatzen goiz seko haietan botatako izotzak? Haiek dira bilauak hosto bakoitzaren txorten ttiki extu horrentzat. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)]

     
  • Maite 10:13 pm on 2021/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahuntz-praka 

    iz. Belar landare bizikor eta apaingarria, multzoetan bilduak dauden lore kolore-biziak ematen dituena (Cheiranthus sp.). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    AHUNTZ-PRAKA. “Auntzpraka (V-m), alelí” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Bot.) alhelí, alelí
    fr iz. (Bot.) giroflée
    en iz. (Bot.) wallflower
    port iz. (Bot.) aleli, goiveiro

    Testuinguruan

    Loreen artean bizi zen; arrosek, amañi liliek, ahuntz prakek, mugetek inguratzen zuten. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)]

     
  • Maite 10:17 pm on 2021/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    bioleta 

    iz. Belar landare txikia, bost hostoko lore more edo gorriak ematen dituena; landare horren lorea (Viola sp.). Koroa dezagun bioletaz, jakintsua baitzen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bioleta. (V-gip, AN-ilzarb-olza-egüés, Ae, Sal; Urt, A), biolet (Urt), biboleta. Ref.: VocPir 696; Bon-Ond 150; Iz ArOñ. Violeta (flor). “Calathiana, bioléta, bidelórea, neguhaste bioléta, bioletusaingábea” Urt IV 45. v. 2 biola.
    Egiazko alharguna da Elizan marxoko bioleta daritzon lore xumea, paregabeko eztitasunik banatzen duena bere debozionearen usainaz. SP Phil 421s. Alhargunak behar du izan emasten eta neskatxen artean bioleta bertze loren artean ohi dena. He Phil 425. Bakoitzak bere floka dioke ekarri; / dulufrai xuri, gorri, biolet, arrosa. BertsZB 150. Bioleta, liriyo, / aleli, jazmiña. Echag 173. Amarantoz eta bioletez estali pentze batzu. “Violettes” . Dv Telem 15. Onako urdiñ au bioleta; onek ere usai txit gozoa du. Arr GB 55. Bioletea izanik berez / Be-zale umill benetan, / Bedar artean lotsaz legetxe / Dana, albadau gordetan. AB AmaE 422. Zelaiak […] biboletaz […] eta et’ aneika lore pollitaz apaindurik. J.M. Tolosa EEs 1913, 113. Bioletak, tantonka, / bide baztarrean. Azurm HitzB 41.

    BIOLETA-LORE. “Bioleta-lora (msLond), violeta” A.

    BIOLETA-KOLORE (Urt). “Toga amictus purpurea, biolet koloretako arropaz beztitua” Urt II 41.

    KOLORE BIOLETA. Color violeta. Eta kolore bioleta elizak hartzen diala. Bp II 38.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [biola]: biola, briolet Ipar., gordetxa Ipar.    

    [kolorea]: zah. briolet Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) violeta (Viola sp.) (2)  iz./izond. [kolorea] violeta
    fr (1) iz. (Bot.) violette, pensée (2)  iz./izond. [kolorea] violet, -ette
    en  iz./izond. violet
    port iz. violeta

    Testuinguruan

    Zapi bioletaz apaindu zuten aretoa. Leire Narbaiza, @txargain

     
  • Maite 10:29 pm on 2021/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    tainki 

    adb. (1) oso, erabat (2) asko 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tainki.

    1. (BN-lab ap. A ; Dv). “Très. Tainki précède l’adjetif” Dv. “Muy. Tainki handia, muy grande” A. Egun batez soldado gutirekin guduari lothu zen armada tainki handiago baten kontra. Etcheberry 179. Zeina baitzen tainki haur ederra. Ib. 59.

    2. “Beaucoup, en quantité considérable. Bazen hainitz, bazen tainki, y en avait-il beaucoup, il y en avait en grande quantité” H. Hau Baionako Aphezpiku zelarik, bere zuhurtzia tainki zuen erakutsi. GH 1930, 336.

    3.Fortement, taiñki, bortizki” Ht VocGr 363. Solas-molde arrunta gizakien eta mendetako gora-behereri tainki datxikote eta berenaz emeki-emeki galtzerat doa. Lf GH 1923, 187. Fededun kartsua zen eta eskola girixtinoari tainki atxikia. Herr 31-10-1963 3.

    Sinonimoak: iz.

    [oso] : oso, biziki, txit, arras, anitz, aunitz

    [asko]: anitz, aunitz; franko, ugari, hamaika, makina bat, pila bat

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. muy, completamente; mucho
    fr adb. très; beaucoup
    en adb. very; very much, lots
    port adb. muito

    Testuinguruan

    Zeina baitzen tainki haur ederra. Ib. 59. (Orotariko Euskal hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel