azpijale

adj.  Pertsonez mintzatuz, azpijanean aritzen dena. Zurikerietan ari den azpijalea. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

azpijale, azpijantzaile (V-gip). Falso, engañador, traidor. “Azpijantzallia, conspirador, intrigante, traidor. Diktadoriak, nausi jarri baño len, azpijantzallerik aundiñak” Etxba Eib. Matxin Koipe ostera, nok eztaki andikien morroi, zuriko, azpijantzalle, dollor, guzurti andi bat dala?  Ag Kr 174. Zuk ez egin itzik onen alde; au azpiyale da. Larrak EG 1959 (3-4), 193.

Sinonimoak: adj.

[azpijale] azpikari, faltsu  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. falso, -a; engañador, -a; traidor, -a
fr faux; traître, traîtresse
en false, insincere
port falso, -a; traidor, -a

Beraz, esaten du bere artean gazte hasiberriak, bulego beiraztatu horietan eman beharko ditut egunak, zelai loretsuetan barna pasieran ibili beharrean, eta neure kolkoa itxaropenez bete beharko dut igoerak aipatzen dituztenean, kalkulatzaile, azpijale bat bihurtu beharko dut, nire grinak bridatu beharko ditut nork eta nik, poesia, gaueko trenak, hondartza beroak amesten nituen honek?   [Gauzak, George Perec / Itziar Diez de Ultzurrun (Igela, 2014)] (Ereduzko Prosa Gaur)

azpijale (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)