basur
Askotan uste dugu ‘basura’ erdara dela eta euskaraz ‘zaborra’ dela. Baina basura euskarazko hitz bat ere bada, eta beste zerbait erran nahi du, antzekotasuna aurki dezakegun arren. Nik pluralean entzun dut beti: ‘basurak’. Azken egunetan anitz ikusi ditut inguruko bide bazter eta mendi aldeetan. Basurak dira ur zikinak, euri erauntsi handien ondotik ateratzen diren ur handi horiek, errekak ur marroiez beterik, edo bide bazterretako arroilak urez gainezka.
Eta gaztelerako “basura” euskarazko “basur”-etik baletor?
Hauxe dio Orotariko Euskal Hiztegiak:
1. “[Aqua] palustris, ur lizuna vel likhitsa, basura” Urt II 226. “Eau pluviale qui déborde sur les chemins ou dans les champs” Dv. “Agua torrencial que baja de los montes” A. “Basúre, el agua de la lluvia torrencial. Basure gúziek” Iz Ulz.
Eta hauxe Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak:
iz. 1. (Ipar.) Euri asko egiten duenean, mendietatik uharrak eratuz jaisten den ur lohitsua. Basurek gizentzen dute pentzea. 2. (G) Ihintza
Beste hizkuntza batzuetan:
es (1) aguas torrenciales embarradas que bajan de los montes (2) rocÃo
fr eau boueuse
Badu iturrixka hunek gero ere zonbait basur botarik, ur garbi ixurtzen hasi artean. Xa Odol 37. (Orotariko Euskal Hiztegia)
Menditik, oihanetarik eta othardietarik heldu diren urak, ur aberatsak dira. Basurek gizentzen dute phentzea. Dv Lab 106. (Orotariko Euskal Hiztegia)
Eneko Bidegain
Mondragon Unibertsitateko irakasle eta idazle
neregauzak 7:53 am on 2011/03/02 Permalink
Antza ez (http://buscon.rae.es/draeI/SrvltConsulta?TIPO_BUS=3&LEMA=basura), baina Larramendiren oso modukoa da ;o)
Maite 8:20 pm on 2011/03/06 Permalink
Niri ere Enekok pentsatu duena etorri zait burura, baina badirudi ezetz… 😉