entretenizio
Badira oso eremu geografiko murritzean erabiltzen diren hitzak: herri bakarrean, edo inguruko bizpahiru herritan. Halakoak hiztegietan ez sartzea normala da; hala ere, euskararen parte dira, guztion ondare, eta hitz horietako batzuk, gainera, politak dira elkarren artean konpartitzeko eta komentatzeko.
Hitz horietako bat entzun nuen atzo: “entretenizioaâ€. Esanahi argia du: entretenimendu edo entretenigarri hitzen sinonimoa da. Erabili, berriz, Amezketan egiten omen da.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es entretenimiento
fr amusement
en entertainment
Orain izango duzu zuk entretenizioa, biloba jaiotzen zaizunean.
Xabier Mendiguren Elizegi
Idazlea
@xme64
Reply