begi-orde

iz. g.er. Betaurrekoak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

BEGI-ORDE (L ap. A ; SP, Lar, Hb, H). “Lunettes, biserak (Ax)” SP. “Antojos, anteojos, begiordeak, beakaiak, miserak ” Lar. ” Begietakoak ou begiordeak (SP), lunettes” Dv. ” Begiordeak, lunettes; id. begi-orde thailluak (Ax)” H. Presuna hirosak, erreak eta haserrekorrak ez ohi du begiorde anhitz higatzen eta ez komunzki bere umen umerik ere bere ingurunean ikhusten. ‘No gasta muchos pares de gafas’ . Ax 280 (V 187). Badira bisera batzuk, begi-ordethaillu batzuk, zeiñek gauzak diren baiño handiago iduri arazitzen baitituzte. Ib. 143 (V 94). Ala nola bista laburra duena baliatzen den begiordez edo anteojoz, billatuz argi, ta begiratuz ongi. LE Urt 176. Eskribauaren jantziya izan biar du jaun batena, bañan arras antziñakua. […]. Begiordeak eta kapela gopa. Sor AKaik 110. Catalejo(s). “Antojo de puño, eskuko begiordea ” Lar. “Antojo de larga vista, de allende, begiorde luzea, misera urrutirakoa ” Ib. Fedea da errazoiarentzat, begiorde luzea begientzat dana legez, an, nun begiak ikusi ezin daben, begiorde luzeak agertu eragiten dau miragarrizko gauzen mundu bat. Itz Azald 15. Gauza bera urrutitik begiratzen baduzu, berriz, begitasunaren begi-ordeekin, orduan aunditu oi da, dizdiratsu ageri da. Vill Jaink 128.

Sinonimoak: iz. g.e.pl.

[betaurrekoak]: betaurreko pl., luneta Ipar. pl., antiojo Heg. beh. pl., antipar Heg. g.e. pl., begi-lagun Ipar. pl., begi-akuilu Zub. pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (herr.) (pl.) gafas, anteojos (2) (herr.) catalejo, anteojo
fr (1) (herr.) (pl.) lunettes (2) (herr.) longue-vue
en (1) (herr.) (pl.) glasses (2) (herr.) telescope, spyglass
port (1) (herr.) (pl.) óculos (2) (herr.) telescópio

Testuinguruan

Ozenki eta gogotik ari zen xurga eta xurga; eta sarritan sudur gaineko begi-ordeak kentzen zituen begiak xukatzeko, musuzapi zimur, gris eta mela-mela egindakoaz xukatu ere. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)]