behin eta berriz

adlag. Maiz (errepikapen-zentzuaz). Behin eta berriz esan duenez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: adlag.
[maiz]
anitzetan, askitan, asko aldiz, askotan, behin eta berriro, behin eta birritan, berriz eta askotan, berriz eta berriz, frankotan, maiz, pitean-pitean, sarri, sarri askotan, sarriro, sarritan, txitean-pitean, ardura Ipar., arduran Ipar., behin eta behin Ipar., bostetan Ipar., usu Sort., pitean Bizk., maizki g.e., usuki Ipar. g.e., arduraki Ipar. zah., usuan Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es una y otra vez, muchas veces
fr maintes et maintes fois
en over and over

Behin eta berriz errepikatu zuen, gero eta apalago, gero eta ilunago, azkenean ezpain artetik erortzen zitzaion listuarekin nahasturiko marmar ulergaitza bihurtu zitzaion arte. [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi  (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)