beldurgarri

iz. 1 adj. Beldurra eragiten duena. Ik. izugarri; ikaragarri. Begirada gaizto eta beldurgarria. Trumoi hots beldurgarria. Hitz andana luze eta beldurgarria. Atso hauek beldurgarriak izaten dituk. 2 iz. Beldurra sortzen duen gauza. Ez dela inor zorionekoa, bihotzean beldurgarriren bat dagoen bitartean. Zigorrada, agiraka eta beldurgarri guztiak alferrak dira. 3 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Laster, hemen geldituko nauk hankaz gora, handi eta txikien beldurgarri. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: izond.

    [izugarria]: beldurgarrizko, ikaragarri, izugarri, lotsagarrizko, larderiatsu Ipar., lazgarri Ipar., lotsagarri Ipar., ahalkeizun Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz./izond. terrible, temible, terrorífico, -a, aterrador, -a; espantoso, -a; atroz
fr iz./izond. redoutable, effrayant, -e, effroyable, terrible
en izond. terrifying, frightening; fearsome
port adj terrífico(a), adj aterrador(a)

Kanpora begiratu eta paraje beldurgarri hura ikustean, kantatzeko gogoa kendu zitzaion. [Postariak bi aldiz deitzen du beti, James M. Cain (Xabier Olarra), Igela, 2003] (Egungo Testuen Corpusa)