bizitza

iz. 1. Izaki bizidun baten jaiotzetik heriotzera doan denbora-bitartea. Bizitza heriotzan amaitzen da. 2. Bizitzeko beharrezko diren gauzen multzoa (bereziki elikagaiak, arropa, etab.). Bizitza oso garesti dago. 3. Bizitzeko era, bizimodua. Kartujo batek baino bizitza gogorragoa. 4. Eraikin bateko pisu edo solairu bakoitza; bereziki etxebizitza. • betiko bizitza. ERL. Kristau-erlijioan, heriotza ondoko salbatuen biziera dohatsua. || bizitza util. Erabilpen beteko bizitza. || erabilpen beteko bizitza. Eraikuntza, makina edo kontsumo iraunkorreko ondasun bat erabiltzeko moduan egongo dela kalkulatzen den denbora.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[bizia]
bizi, bizialdi, bizitzaldi, mundualdi
[etxebizitza]
etxebizitza, pisu Heg.
[bizimodua]
bizibide, biziera, bizilege, bizimodu, bizimolde Ipar., burubide zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) vida (2) vida, modo de vida (3) vivienda; piso, planta; cada una de las viviendas de una casa
fr (1) vie (2) manière de vivre (3) appartement
en (1) lifetime, life (2) lifestyle, life (3) house; flat; apartment

Batek bizitzarekin zer egin ez jakitearen, plan bat ez izatearen, galdurik, brujularik gabe, norarik gabe aurkitzearen larritasuna, etsimena du. Zer egin bizitzaz? [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)