burkide

iz. 1 iz. Lagunkidea, batez ere politika ingurukoa. Oso gogoan ditugu gure burkideen heriotzak. Zure burkideek ez diote jaramon egin aldarrikapen horri, inork ez dizu elkartasunik ageri. Lagunak ginen, ez burkideak bakarrik. 2 iz. Lehiakide. Burkideak azpiratu eta zapaltzeko.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

burkide (A (que cita RS), Lar Sup).

1. “Igual, burkidea” Lar Sup (que lo toma de RS). “Camarada, compañero de igual categoría” A. Iauna burkide gaxto. “El señor, malo para igualarse con él”. RS 295. Zuen Alderdiak aspaldi honetan eman duen gizonik ospetsuena […], gizon eta burkide gisa merezi zuen hitzik ere esan gabe, hiltzen utzi duzuelako. Txill Egin 7-3-1979, 13. En DFrec hay 4 ejs., con el sdo. especializado de ‘camarada, correligionario político’.

2. (Sal, R; -kh- S ap. A; Foix ap. Lh). Contrincante, adversario, competidor. “Contrincante. […] Burkhide hun bat badik pelotari horrek; oraiko huntan horrek deabria dantzan ikusi behar dik (Sc), ese pelotari tiene un buen contrincante” A. “Compétiteur, adversaire” Lh. Bena nahi ükheitia Eliza nahas dadin partiden güdüka hoien artian, eta hartan bermatzia bürkhiden ehikiago garhaitziagatik, hori da Errelijione saintiaren gaixki erabiltia. ArmUs 1896, 98. Trusts eta Kartelsok zein geiaoka ibilli bear eta batzuk besteen burkide ta arerio egin ziran. Eguzk GizAuz 24. Guztiak ortxe alkartu ta gizabatzaren onerako, burkide barik, lankide egin bear ditu. Ib. 101. Onena dirudiana, onaren burkide izaten da bein baño sarriago. Ib. 181. Alkargo orreitan sartu nai izan ez eben burkideak, beste ola ta lantegi-jabeak, indarrez azpiratu ta zapaltzeko egin eben lenengo burrukaldia. Ib. 23.

Sinonimoak: iz. g.e.

    [lehiakidea]: lehiakide, nahikide zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. contrincante, competidor, -a (2) iz. camarada
fr (1) iz. adversaire, concurrent  (2) iz. camarade
en (1) iz. opponent, competitor, rival  (2) iz.  (informal) pal
port (1)  iz. adversário, -a,  competidor, -a (2) iz. camarada

Pozik zegoen burkideek elkartasuna adierazi ziotelako.

burkide (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

Burkidea azpiratzea zen haren helburu bakarra.

burkide (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)