burrunbari

adj. Burrunba egiten duena. Erle burrunbariak. Haien mintzoa, tupiki ozen eta txilin burrunbaria bezala, iraupen laburrekoa izango da. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

burrunbari.

1. (Dv, A). Retumbante, (lo) que hace un ruido continuado. “Tinniens, retentissant, qui fait du bruit par ostentation” Dv (→) A. v. burrunbatsu. Gizonen eta aingeruen mintzaia oroz mintza banintz ere, bainan karitaterik ez badut, soinu egiten duen kobre bat edo zinbala burrunbari bat iduri dut. Dv 1 Cor 13, 1 (Bibl zinbal burrunbaria; TB dunduritzen duen atabala, Ker arran-otsa, IBk ezkila tintilari, IBe ezkila tilintilari). Gizonen ta aingeruen izketa orotaz egiñarren, maitasunik ez banu, tupiki ozen ta txilin burrunbaria bezela nintzake. Ol ib. Yainko izentsu, Kadmeitar neskatxaren aintza ta Tzeu burrunbariaren kimu ori! Zait Sof 192. Haien mintzoa “tupiki ozen eta txilin burrunbaria bezala” iraupen laburrekoa izango da. MIH 41.

2. (A). Alborotador, bullanguero. Beren solasetan burrunbari horiek egia eta gezurra nahastekatzen dituzte, jendea enganatuz. Herr 28-6-1962 (ap. DRA ).

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. retumbante, zumbador, -a, que hace ruido continuado
fr izond. retentissant(e), bourdonnant(e)
en izond. resounding, buzzing, humming
port izond. retumbante, zumbidor, -a

Testuinguruan

Hondartzako moto burrunbari baten gainean, herriko mutiko gazte bat sekulako frustetan heldu zen. [Septentrio, Aurelia Arkotxa (Alberdania, 2001)]