Updates from ekaina, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:03 am on 2015/06/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    aztore 

    iz. ZOOL. Akzipitridoen familiako hegazti falkoniforme harraparia, hegoak zabalak eta isatsa luzea dituena. Lumajea arre-grisaxka bizkarrean, sabelaldean zuria eta lerro beltzez hornitua. Basoetan bizi da eta hegazti eta animalia txikiz elikatzen da (Accipiter gentilis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian: 

    aztore (S; O-SPAd 878 > SP; Deen I 281 <astoria>, Lar, Dv, H), haztore (H), aztor, azore (V-gip; Lar, H) azor (Lar, Añ, H), auztore (H), aiztore (S), axtora (S ap. Lh). Ref.: A (aztore, aiztore); SM EiPáj.

    Etim. Préstamo románico. Para la forma con diptongo auztore, cf. occit. ant. austor, etc. v. DCECH s.v. azor.

    Azor. “Autour. Busokaz edo beleaz aztore egitea gaitz” SP. “Astore (Hb), épervier” Lh. “Autour, oiseau rapace diurne, du genre des oiseaux de poing” H. “Aztorea, Azorea, Azor” Izt C 197 (en una lista de aves). “Haztorea” Dass-Eliss GH 1923 379. “Arrano txiki, azoria, azor (Accipiter gentilis)” SM EiPáj. Azkue da “buitre”, tomado de Tartas Arima (s.v. aiztore) y de un refrán de Oihenart (s.v. aztore); éste traduce “autour”, posiblemente confundido por Azkue con “vautour”; en otra acepción da “halcón, ave de rapiña”, y cita un ej. de Ax.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Zool.) azor (Accipiter gentilis)
    fr iz. autour [oiseau]
    en  iz. (Zool.) goshawk
    port (ave) açor

    Pellok azaltzen zuen aztoratu-ren jatorria egon daitekeela, aztorea hegan azaltzen denean txita txikiek duten erreakzio berezkoarekin. Aztoratu egiten dira txitak eta babes bila hasi sosegua galduta, hara eta hona, amaren estalpea non aurkituko. [Aztoraturik, Andoni Egaña (Plazatik, 2015-06-07)] (Berria.eus)

    aztore (Frankzed, FlickrCC)

     
  • Maite 12:41 pm on 2015/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    akordio 

    iz. Hitzarmena, abenikoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [hitzarmena]: egiune, elkar-hartze, elkartasun, hitzarmen, itun, itunpen, ituntze, kontratu, paktu Ipar., akordu g.e., bakuntza g.e., ongunde g.e., abeniko zah., elkargo zah., itunben zah., patu Ipar. g.e., aliantza Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es acuerdo, convenio
    fr accord, compromis
    en agreement, compromise
    port acordo

    Entzun:

    Alkate abertzalea izango du datozen lau urteetan Nafarroako hiriburuak, EH Bilduko hautagaiak alkatetza lortzeko gehiengo osoa lortuta.  (…) Udalbatza osatu baino une batzuk lehenago sinatu dute akordioa Ezkerrak, Aranzadik, Geroa Baik eta EH Bilduk. Aranzadiko kideek bozketa egin zuten Joseba Asiron alkate izateko zein alderdiak Iruñeko udal gobernuan parte hartzeko proposamenari buruz. Parte hartu duten Arazandiko kide gehienek babestu egin zituzten bi proposamenak. [Aldaketa historikoa Iruñeko Udalean, Joseba Asiron alkate izendatuta (Berria.eus, 2015-06-13)]

    akordio (CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:01 pm on 2015/05/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldaro 

    iz. 1. Jantziaren beheko ertzean gertatzen diren altuera-desberdintasunak. 2. Zutik ezin egon denak aldamenka egiten dituen pauso eragabeak, balantzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [balantza]: balantza, kulunka, zabu, zealdo, andar Ipar., ukur Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
    es (1) iz. (zah.) calandrajo, pingajo (2) iz. [balantza] vaivén, balanceo
    fr   iz. balancement, oscillation
    en iz. swinging, rocking, swaying, oscillation
    port iz. balanço, oscilação
    Inork aurreikusi gabeko arrakalaren batek pitza gaitzake erdi-erditik, inork imajinatzen ez zuen auskalozuloren batetik ager daiteke gure hondamendirako aldaroa. [Giza faktoreak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-04-11 )

    aldaro (Colin Harris  ADE, FlickrCC)

     
  • Maite 8:56 pm on 2015/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    agondu 

    da ad. 1. Etzanda dagoenak gorputzaren goi-erdia jaso, eserita gelditzeko. 2. Zutitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [altxatu] : altxatu, eseri (ohean) (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. [etzanda dagoena] incorporarse (2) da ad. ponerse en pie, levantarse
    fr (1) (levantarse) se redresser (2) se lever
    en (1) sit [sb] up (2) (from seat) get up, stand up vi phrasal
    port (1) parte recostada) erguer-se (2) ficar de pé; levantar-se

    Entzun:

    Beso bat atera zuen tapaki azpitik, apur bat agondu, gelari begiratu zion. Erretilu bat ikusi zuen alfonbran, ohearen ondoan, ogi zatiak, ura, pernil apur bat, fruitu lehorrak, gazta. Irenek ez zion sabelari erreparatu aspaldi, gose hondakin bat erne zitzaion orain.  [Iazko hezurrak, Unai Elorriaga (Susa, 2014)]

    agondu (Argazkia: Josu Lezameta, @jozulin)

     
  • Maite 8:34 pm on 2015/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    aingerukeria 

    iz. Tolesgabetasun handiegia, ia inozokeria agertzen duen egitea.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. inocencia en exceso, candidez excesiva
    fr iz. angélisme, naïveté
    en ingenuity, innocence
    port ingenuidade, candidez, candura

    Printzipioak eta errealitatea: biak nola uztartu, errealitate egoskorraren aitzakian printzipioak albo batera utzi gabe. Politikagintzaren tentsioa da: printzipioen araztasunarengatik errealitatea deskuidatzeak utopismoa du arrisku, aingerukeria. Errealitatearen izenean printzipioak baztertzeak, aldiz, posibilismo oportunistatik ustelkeria zinikorainoko abanikoa zabaltzen du. [Printzipioak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-05-02)] (Berria.eus)

    aingerukeria (Gaurko hitza, CC)

     

     
  • Maite 5:07 pm on 2015/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahi 

    iz. Edozein irin egosiz (bereziki esnetan) egiten den jateko orea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [broia]: broia Zub.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es papilla, gacha [generalmente hecha con harina y leche]
    fr crème, bouillie
    en a type of gruel made by boiling flour with water
    port mingau

    Entzun:

    Atzetik bi ume zetozen lapiko bat ahi hartuta, euritan freskatzen eta mehetzen ari zena.  [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Kleiman ohean dago oraindik, eta hiru aste daramatza esnea eta ahi mehea besterik hartu gabe. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ahi (Argazkia: turmix.es)

     
  • Maite 7:02 pm on 2015/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    audioblog 

    iz. Audio-fitxategiak argitaratzeko eta partekatzeko helburu nagusia duen bloga. Sarrera bakoitzean audio-fitxategi bat gehitu ohi da; gehinetan, etiketatuta. (Euskalterm)

    Wikipedia:

    Audioblog is a blog with vocal recordings as its central part. For example:

    • Podcast, a type of digital media consisting of an episodic series of files (either audio or video) subscribed to and downloaded through web syndication.
    • MP3 blog or musicblog, through which music files are made available for download.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es audioblog
    fr audioblog
    en audioblog
    port audioblog

    Entzun:

    Gelako audioblogean argitaratzen ditugu gure grabazio guztiak.

    audioblog (egoist.blogspot.com.es)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel