Updates from uztaila, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:52 pm on 2018/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaldar 

    adj. g.er. Doilorra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaldar (V-gip ap. A), kalddar (G-to-bet-nav, AN-gip ap. A), kalder (G-goi-azp ap. A), kaldor (V-gip ap. Iz ArOñ).

    Persona ruín, innoble” A. “Kaldar, arrazoia emoten eztakiena, egia ikusi ta ala ere ukatu egiten dabena, ori da kaldarra” And Egun 85 nota. “Kaldor, kaldórra, es una palabra insultante. Que hace acciones malas” Iz ArOñ. Gatzik gabeko amaika kaldar / bazegok lurren gañian. And Egun 82. Petral, ergel, zikin, txaplata, kaxkar, kalder, zorritsu orrek. Urruz Auspoa 47, 76. Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, ain kalderra (ruín, egoista) ez izanarren, […] leun-leun luzetu zetsan […]. SM Zirik 142. “Kaldar, pequeño, defectuoso” Asp Gehi. Mala (suerte). Zuaitz bakarra ta alaba bakarra, / izan oi dute adur kaldarra. Ayerb EEs 1916, 145.

    Sinonimoak: izond. g.e.

        [doilorra]: bilau, doilor, gizatxar, gizatzar, zital, kiskil Ipar., mandil Ipar., andur g.e., bekaizti Ipar. g.e., brigant Ipar. g.e., miserable Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. ruin, innoble
    fr vil, misérable
    en contemptible, despicable, mean
    port ruim, desleal

    Kaldar horrek ihes egin du.

    kaldar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2018/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    katebegi 

    iz.  1 iz. Katearen maila. Ik. gartza. Kateak mutur bakoitzean katebegi bana du. 2 iz. Irud. Bertsolaritzan katebegirik ahulena da gai-jartzaileena, esker onaren aldetik. Etorkinak dira lan merkatuaren eta langabeziaren azken katebegia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    katebegi (V-ger-oroz-m, Gc, B ap. A), katenbegi (V ap. A), katanbegi (V-ger ap. A), gatebegi (L-ain ap. A; T-L).

    Eslabón. “Ojete a que se ata la cadena, sirve de último eslabón” A. “Katenbegi, anillo de cadena” Ib. “Chaînon, gathebegi” T-L. Kate-begi batugabeak, elkarbidetuta dauden hutsarteak. “Eslabones desunidos”. MEIG IX 123 (en colab. con NEtx).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es último eslabón de la cadena, ojete al que se ata la cadena
    fr anneau de chaîne
    en last link in a chain
    port último elo de a cadeia

    Entzun:

    Katearen katebegiak gara.

    katebegi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2018/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakaranzulo 

    iz. Airean, burua behera eta zangoak gora, egiten den itzulia.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kakaranzulo (V-m ap. A).

    1. “Voltereta. Kakaranzulo egin (V-m), dar una voltereta” A. v. kakazulo.

    2. “(V-m), echar a perder una cosa” A (que no señala cual es la expr. verbal completa).

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.

        [itzulipurdia]: aztalka, buruzgain, itzul-amilka, itzulipurdi, txilipurdi, zilipurdi, zintzilipurdi Bizk., pinpoil Lap., irabio g.e., kikimera Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) voltereta, vuelta de campana
    fr iz. culbute, cabriole, pirouette
    en iz. somersault
    port iz. pirueta Æ’, cambalhota Æ’.

    Abiada aldatuz, biraketa bizkortuan, bat-batean bukatu zuen bere kakaranzuloa. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2005), mold.] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    kakaranzulo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:50 pm on 2018/05/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    kamertu 

    ad.  Kamuts bihurtu, zorroztasuna galdu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kamertu. “(L-ain…), mellar, p. ej. el filo de una hacha” A. v. kamustu.

    Sinonimoak: ad.
    [kamertu] : kamustu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. mellar(se), hacer(se) muescas
    fr
    en
    port

    Aizkoaren ahoa kamertu du. (Elhuyar Hiztegia)

    kamertu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:59 pm on 2018/05/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakaztu 

    ad. kakaztu, kakaz/kakaztu, kakazten 1 da/du ad. Beh. Gorotzez bete; guztiz zikindu. Ontzi bat euliek dena kakaztua. 2 da/du ad. Beh. Galarazi, hondarazi, nahasi. Gizalegea ahazturik, bazterrak kakazten. Gizon biraolariak bere burua kakazten du. Kontu horrek guztiok kakaztuko gaitu (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kakaztu (V-ple-oroz-gip; Añ). Ref.: EI 111; Elexp Berg (kakaztu).

    1. Llenar(se) de excrementos; ensuciar, manchar (sentidos prop. y fig.). “Cagado, kakaztua” Añ. “Ciscar” Ib. “Enmierdar. Txibatua zala, etzala, beintzat betiko kakaztuta geratu zan” Elexp Berg. v. kakaztatu, kakalastatu. Onek diraz eulijak / munduan jaijuak / jenero guztija / kakastutekuak. DurPl 81. Justizi orrek egun orretan / ain de burue kakaztu, / ofensa txarrik emon badotsat / egin daitazu parkatu. EusJok II 110. Gizonkeri andia egiten daulako ustez (gizon biraulariak) bere burua kakaztu ta bere ago ta ezpanak zikinkeriz loituten ditu. Eguzk LorIl 212 (ap. DRA). Ibai ta errekak zearo kakaztu ondoren, orain lanik ez dagoala? AZink 141.

    2. (V-ple ap. A). “Echar a perder” A.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (lgart.) llenar(se) de mierda, ensuciar(se) (2) du ad. (lgart.) echar a perder, estropear, embrollar, enredar
    fr (1) da/du ad. salir, souiller d’excréments (2) du ad. gaspiller qqch, abîmer
    en du ad. (lgart.) to spoil, to ruin, to complicate
    port (1) da/du ad. sujar-se (2) estragar

    Hala hitz eginda, ahotan hartzen duten edonor kakazten dute, edonor zikintzen, eta horrek, zergatik den jakin gabe ere, urduri sentiarazten du emakume gaztea. [Fucking artists, Xabier Montoia (Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kakaztu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:21 pm on 2018/04/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakolatu 

    ad. kakolatu, kakola/kakolatu, kakolatzen da/du ad. Okertu, bihurdikatu, itxura kakola eman edo hartu. Nola kakolatu den gure gizona! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kakolatu (H), kakoldu (B ap. Izeta BHizt).

    Curvar(se). “Donner, prendre une forme recourbée, tordue, contourné, contrefaite” H. “Nola kakoldu den gure gizona, arront kakoldue dago” Izeta BHizt. Iduri zaiku noiztenka gurekin batean igitzen direla pareta hil mutu hek, kakolatuz, bihurdikatuz eskuin eta ezker. JE Ber 42. Aski tokitan, ogiak mozten dira bihia arras gogortu delarik, buruxka kakolatzearekin. GAlm 1937, 90 (ap. DRA).

    (Part. en función de adj.). Idor bustika nola ibiliz, buruzka bihitzen da, ba eta ere kakolatu hartatik azkenean hausten. GAlm 1937, 90 (ap. DRA).

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [bihurdikatu]: bihurkatu, bihurrikatu, bihurritu, bihurtu, bihurdikatu Ipar., itzulikatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (Ipar.) torcer(se), curvar(se)
    fr se plier, se courber, se tordre
    en buckle, twist, bend
    port afastar-se, curvar-se

    Nola kakolatu den gure gizona! (Hiztegi Batua)

    kakolatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:58 pm on 2018/04/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalezulo 

    iz. 1 iz. Kale meharra, eta, bereziki, kale itsua. San Karlos eta Ospitale Nagusia bereizten zituen kalezulo batean bizi zen. Kalezulo ilun batean sartu zen. 2 iz. Kalea (baserria-ren aurrez aurre, gehienetan gutxiespen balioarekin). Kalezulotik iheska jaiero haize osasuntsu bila Arratera jo ohi dute eibartar askok. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. callejón; callejón sin salida
    fr iz. impasse, cul-de-sac
    en iz. alley; dead end; cul-de-sac
    port iz. beco; beco sem saída

    Adreiluzko bi espaloi ikaragarri garairen artean sakon zihoan kalezulo xaxtar batean sartu ginen.  [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kalezulo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel