Updates from apirila, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:22 pm on 2017/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuxin berlindar 

    iz. Autoen abiadura moteltzeko goragunea. (Berria.eus)

    Sinonimoak: iz.
    [Bide-zoruaren luzetarako profilaren aldaketa zakarra, ahurgunea beherantz duena] : sakangune (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cojín berlinés
    fr coussin berlinois
    en Berliner cushion

    Ez gara deus berria asmatzen ari: semaforoak jartzeak beti murrizten ditu istripuak, eta, errepidean kuxin berlindarrak jarrita [autoen abiadura moteltzeko goraguneak], ezbehar asko saihestuko ditugu.  [Autoen gainetik, hiritarren segurtasuna bermatu behar dugu, Armando Cuenca. Iruñeko Udaleko Mugikortasun zinegotzia (Berria, 2017-04-20)]

    kuxin berlindar (Argazkia: circulaseguro, FlickrCC)

     
  • Maite 7:53 pm on 2017/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    kopetilundu 

    ad. kopetilundu, kopetilun/kopetilundu, kopetiluntzen da/du ad. Kopeta ilun ipini edo ipinarazi. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kopetilundu, kopeta ilundu. Entristecerse, preocuparse. Beldur zan zerbait esango ziotela […]. Asi zan kopeta illuntzen. Apaol 82. Erabat kopetillundu zan bentaria. “Amohinóse mucho”. Berron Kijote 191.

    Sinonimoak: ad.

        [haserretu]: beltzuri egin, haserretu, jauzi, koleratu, mokotu, muturtu, muzindu, zapuztu, inkoniatu Ipar., koskatu Ipar., muskertu Ipar., samurtu Ipar., beltzuritu g.e., despitatu zah., hiratu zah., irritu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. fruncir el ceño, arrugar la frente; hacer fruncir el ceño, hacer arrugar la frente
    fr froncer les sourcils
    en knit [sb] brows
    port franzir o cenho

    Erabat kopetilundu zen.

    kopetilundu (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:01 pm on 2017/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    kur-kur 

    onomat. Ipar. Irriaren onomatopeia. Ik. kar-kar. Kur-kur-kur, gidaria ene saihetsean irriz. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [irriaren onomatopeia] : kar-kar (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interj. [algararen onomatopeia] (Ipar.) ¡ja, ja!
    fr interj. [algararen onomatopeia] (Ipar.) (rire) ha ha
    en interj. [algararen onomatopeia] (Ipar.) ha ha

    Kur-kur-kur, gidaria ene saihetsean irriz. (Hiztegi Batua)

    kur-kur (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:48 pm on 2017/04/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    kukutxeztul 

    iz. Med. Kukurruku eztula. Txikitan hil ziren hiru seme-alabak: kukutxeztulaz bat, elgorriaz bigarrena, eta difteriaz hirugarrena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kukutx-eztul. v. kukurukutx-eztul.

    kukurukutx-eztul (Gc, AN-5vill ap. A), kukurutx-eztul, kurkutx-eztul (G-to ap. Iz To), kukutx-eztul (G-to ap. A e Iz To).

    “Tos ferina” A. v. KUKURRUKU-EZTUL. Larogei urtetan ospelak? Oraindik kukurutxeztula ta txitxareak sortuko zaizkitzu. JAIraz Joañixio 151.

    Sinonimoak: iz.

        [kukurruku-eztula]: kukurruku-eztul  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Med.) tos ferina
    fr iz. (Med.) coqueluche
    en iz. whooping cough
    port iz. Med coqueluche

    Ekingo diogu berriz ere kukutxeztularen aurkako txertoa haur guztiei jartzeari, eta atzeraeraginezko izaerarekin. @osakidetzaEJGV

    kukutxeztul (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:40 pm on 2017/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    karatoxaldi 

    iz. 1 iz. Ipar. Orraztaldia. 2 iz. Ipar. Jipoia. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [jipoi] : astinaldi, astindu, astinketa, jipoialdi, mizpira-salda Ipar., panpaldi Ipar., zafraldi Ipar., pasada Heg., zanpaldi Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) cada vez que se almohaza, rasquetea o rasca el pelo de las caballerías (2) iz. (Ipar.) zurra, paliza, tunda, somanta
    fr (jipoi) iz. raclée, volée, coup
    en (jipoi) iz. beating
    port (jipoi) iz. surra, sova

    Sekulako karatoxaldia!

    karatoxaldi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:17 pm on 2017/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    kask 

    onomat. Kolpearen onomatopeia. Harri koskor bat botaz, leihoa kask jo zuen. kask-kask onomat. Atea jotzean ateratzen den hotsaren onomatopeia. Atea kask-kask jo nuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 kask (G-to, S), kaxk, kax, kas, kaisk. Ref.: A; Lrq.

    (Onomat. de un golpe). “Onomat. del encuentro y choque inesperado de dos personas, carros etc.” A. Kask! Arria lurrean zenean puskatu. A. Etxeberri in Onaind MEOE 446. Ostiko bat begitartera kask eman lezoken etsairik azkarrenari. HU Aurp 199. Atz nagosiko oskol edo atzazalaz kaisk estanda eragiñ edo lertu [zorria]. A Ezale 1897, 209b. Kask, uspel bat ederra biltzen zuen kopetan. Barb Sup 41. Makila berezi batekin, kaxk, jotzen du ura. Barb Leg 22. Kask! Firritx! Baratzen gira, iziturik. JE Ber 45. Makhil luze hura hartzen du bi eskuz eta kask! gain-behera Murtutsi. Lf Murtuts 11. Uste gabean kas, Franzisek mai artan utzi zuen erlojua lurrera. Izeta DirG 115. Arri koxkor bat boteaz leioa kax jo zuan. A. Zavala Auspoa 63-64, 34. Bastoiarekin kaxk! jotzen zuan. JAzpiroz 41. Otoitzak ikasteko ta ondo esateko ardurarik artzen etzuanari, kaxk! emango zion zigorrarekin. AZink 31.

    (Onomat. de una acción súbita). Zarana ustu zuenean, kaxk! urren zen arresi batera zapart egin ta burua ostu zuen (B). A EY II 317s. Makilla inguratu zioten zegoan tokira, ta, kask!, kozka egin zion da eutsi. JAzpiroz 139. Txerriari isatsa, kask!, moztu nion. Zendoia 29.

    2 kask (Bera). Neol. creado por Arana Goiri en 1896 (AG 826).

    Nombre de la letra k. v. 1 ka.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es onom. onomatopeya de golpe o choque, toc
    fr (onomatopeya) toc
    en (en puerta) rat-a-tat!, knock, knock!

    Harri koskor bat botaz, leihoa kask jo zuen.   (Hiztegi Batua)

    kask (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:55 pm on 2017/02/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    kako 

    iz. kako 1 iz. Pieza okertua eta, askotan, punta-zorrotza, zerbait zintzilikatzeko, edo zerbaiti eusteko edo heltzeko erabiltzen dena. Kakoan eseki. Harako kako hartatik zintzilika ezazu jaka. Kakoa sartuz, orbela du ateratzen. Bastako kakoak. Olagarroetarako kakoak. Burdin kakoa: burdinazko kakoa. 2 iz. Haga kakoduna, gaztainak eta kidekoak eraisteko erabiltzen dena. 3 iz. Su armetako katua. Fusila jasota, hatza kakoan zuela. 4 (Izenondo gisa). Kakoaren itxurakoa. Aurpegi zurbila, sudur kakoa. || kako-mako Amarruzko itzulinguruak. Gezur zuriz eta kako-mako bihurriz bereganatu zuen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [gantxoa]: kroka, mako, pintza, krako Ipar., arpeu g.e., gantxo g.e.
        [su-armetako atala]: katu
        [parentesia]: pl.mako pl., parentesi pl.
    kako izond.
        [kakoduna]: kakodun, makodun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. gancho; garfio (2) iz. colgador (3) iz. (Arm.) [su-armarena] gatillo (4) iz. (Kir.) [saskibaloian] gancho (5) iz. paréntesis (6) izond. ganchudo, -a, con forma de gancho
    fr (1) iz. crochet, croc (2) iz. [su-armarena] détente (3) iz. [zeinua] parenthèse (4) izond. crochu, -e
    en (1) iz. hook; [fishing, sailing] gaff (2) iz. [su-armarena] trigger (3) iz. [saskibaloian] hook shot

    Paretako kako batean dago zintzilik Maiteak zeraman soinekoa Paul D-k lehenbizikoz ikusi zuenean. [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kako (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel