Updates from azaroa, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:05 pm on 2016/11/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    kargugabetu 

    ad. kargugabetu, kargugabe/kargugabetu, kargugabetzen du ad. Norbait kargutik kendu. Bi buruzagi kargugabetu dituzte, genozidioan parte hartzea egotzita. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. destituir
    fr du ad. destituer, démettre
    en du ad. to dismiss from, to remove from
    port du ad. destituir

    Bere agindua betetzen ez dutenak kargugabetzeko aukera izango du Konstituzionalak [Bere agindua betetzen ez dutenak kargugabetzeko aukera izango du Konstituzionalak, Berria.eus (2016-11-03)]

    kargugabetu (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:24 pm on 2016/10/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    kapare 

    iz. HIST. Nahiz aitoren seme edo alaba izan ez, hainbat pribilegioren jabe zen pertsona librea.
    Foruen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle guztiak kapareak ziren, hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Bestalde, kaparetasuna jaraunspenezkoa zen eta ez erregeak emana. Aipatu herrialdeetan auzotasuna lortu nahi zuten kanpotarrek beren noblezia frogatu behar izaten zuten.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aitoren seme (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. hidalgo, -a
    fr  iz. noble, gentilhomme
    en  iz. gentleman
    port  iz. fidalgo(a)

    -Baina zu, Migel, kapare zara edo? – galdetu nion ironia apurtxo batekin.  [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kapare (Irudia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:30 pm on 2016/07/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakapirri 

      1. iz. (lgart.) Kakeria, beherakoa. 2. izond. (B) Pertsonez mintzatuz, jenio txarrekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian

    kaka-pirri (V-gip).

    1.Diarrea” Elexp Berg.

    2.Inquieto, de poco asiento” Elexp Berg. Cf. LexBi: “Cacapirri, persona de carácter inquieto y de mal genio“.

    Sinonimoak: iz. Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [beherakoa]: beherako, sabeldura, uxara Ipar., pirri-pirri Bizk., sabeleko Bizk., beheitiko Ipar./Naf., tarratario Naf., kakeri beh., goiti-beheitiko g.e., hestereango g.e., hesteriko g.e., kakajario g.e., sabeltasun Ipar. zah.
    kakapirri izond.
        [erretxina]: erretxin, kakerre, sakerre, pirri Bizk., ipurterre beh., triperre beh., prakerre g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (B) (lgart.) diarrea (2) iz./izond. (B) (lgart.) persona de carácter inquieto, de mal genio
    fr (1) diarrhée ; colique (2) izond. pointilleux, -euse ; grincheux, -euse ; irritable
    en (1) diarrhoea (Br); diarrhea (Am); the runs (inf) (2) cantankerous; grouchy
    port (1) diarréia (2) carrancudo(a)

    Jaun kakapirri zahar bat zen, Salford hiria ezagutzen zuen norbaitekin topo egiteko gogoz egoten zena eta eguna Lorategiko banku batetik bestera pasatzen zuena; eta urtebetez edo gehiagoz ezagutzen genuenean, beste agure bakarti bat ezagutu genuen, behin Salforden egondakoa, larunbatetik astelehenera.  [Peter Pan, James Matthew Barrie / Julen Gabiria (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kakapirri (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 7:27 pm on 2016/07/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    kolpista 

     iz. eta izond. Kolpismoari dagokiona; estatukolpe batean parte hartzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. golpista
    fr adj & mÆ’ putschiste
    en adj mf (del golpe de Estado) coup n as adj
    port adj & mƒ Polít golpista

    Baina, egoera kontrolpean dutela dio gobernuak, eta kolpistak menderatu dituztela.  200 hildako baino gehiago eta 2.800 atxilotu utzi ditu Turkiako estatu kolpe saioak, Berria.eus

    kolpista (Irudia: berria.eus)

     
  • Maite 11:20 pm on 2016/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    koska 

    iz. 1. Gainalde batean, eta bereziki ertz batean, dagoen edo egiten den hutsune edo irtengune txikia. Koska batean eseririk. Hormak koskak zituen, oinak ipintzeko. 2. Kopuru bati zenbateko biribila kendu eta gelditzen dena. Hamabi mila pezeta eta koska. 3. Arazo baten eragozpen nagusia. Errudunak salatzea, hor dago koska. 4. Koskada. || koska 2 iz. (Ipar.) Talka. • KOSKAKA. Talkak joaz. Ahariak koskaka ari dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: koska iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [hutsune edo irtengune txikia]: akats, irtengune, mailatu, markets, maspil, uspel, hozka Ipar., maka Ipar., makadura Ipar., mailatune Bizk., goragune g.e., kamer g.e.
    [eragozpena]: iltze, korapilo
    [talka]: Ipar.inpaktu, talka, burata Zub., txoke Heg. beh.
    koska izond. Ipar.
    [burugogorra]: burugogor, buruhandi, egoskor, kaskagogor, lepagogor, muker, setati, setatsu, hisiati Ipar., hisikor Ipar., tematsu Ipar., temati Bizk., temoso beh., burugaizto g.e., burukoi g.e., setoso Gip. beh., buruzkin Ipar. g.e., butoi Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. saliente, resalte; abultamiento, protuberancia (2) iz. entrante, hueco, hendidura; muesca; rebajo (3) iz. [gai, kontu, arazoarena] cuestión, clave, quid (4) iz. mordedura, mordisco (5) iz. trasquiladura, trasquilón (6) iz. (Art. Graf.) sangría (7) iz. (Mus.) traste
    fr (1) iz. saillie ; rebord (2) iz. encoche, rainure (3) iz. hic (4) iz. morsure (5) iz. (Ipar.) fantasque, toqué
    en (1) iz. projection [protuberance] (2) iz. nick, notch, ledge (3) iz. key (point), crux; question, point (4) iz. [koskada] bite

    Sagarrari koska txikiak ematea gustuko zuen.

    koska, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi “koska” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
  • Maite 11:56 pm on 2016/06/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kasaila 

    iz. (Ipar.) Kalapita, iskanbila, sesioa. • KASAILAN. Denak hola baitziren kasailan mintzatzen.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kasaila. v. gasaila.

    gasaila (BN, S; VocBN y Chaho (-alla), H), kasaila (L, BN-mix-lab; H). Ref.: A (gasailla, kasaila); Satr VocP.

    1. “Cris ou paroles insolentes, vives et fortes, de plusieurs personnes parlant ensemble à la fois” VocBN. “Gasaila handitan ziharduten” H. “Riña, gritos o palabras insolentes. Lo pronuncian gasailla a la francesa: gadsailla” A. “Kasaila gorrian ari ziren” Ib. Gazte beroek agurtu dute erakuspen hori oihuz, zalapartaka, yauziz, ostikoka, Waterloo guziak ahantzarazten zituztelarik gasailan. Hb Egia 137. Kanporat khen zatzu munduko kasailak eta bizioen gathaskak. Dv Imit IV 12, 1 (ap. DRA; SP y Ol abarrots, Leon burrunba). Egin ahalak egin beharko, kasaillarik ez dadin sor. Ox 62. Denak hola baitziren / kasailan mintzatzen. Etcham 116. Eta holaxet hasten dire kasailan. Barb Leg 143. 1914-18-ko gerlatik landa Irlandan gertatu ziren nahasmendu eta kasailak ditu gaitzat. Mde Pr 298. Auzi eta gasailak utzirik. Larre ArtainE 29. v. tbn. EskLAlm 1909, 28 y Canc. pop. (ap. DRA).

    “Kasaila (L-ain), gritos de los niños” A.

    2. (S ap. A), gasala (S (Foix) ap. Lh). Aparcería.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [iskanbila]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) griterío, algarabía, alboroto
    fr iz. (Ipar.) querelle, dispute ; chahut, chamaillerie (fam.)
    en iz. shouts, cries
    port iz. gritaria

    Euskal herriko final batetan gainditu zuen kasaila . [JEAN-MIXEL BIDART ZENARI, Fermin, (2001-06-07, 3. orr.)] (Herria, 2001-2005)

    kasaila (Gaurkohitza, CC)

     
  • Maite 7:32 pm on 2016/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kui 

    iz. 1. BOT. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa. Herrestaria edo igokaria da, lore handi eta horiak ditu eta izen bereko fruitua ematen du. Jatorriz amerikarra da eta hainbat barietate bere fruituengatik kultibatzen dira (Cucurbita pepo). 2. BOT. Delako landarearen fruitua, giza elikadurarako, edo maizago, abereak bazkatzeko erabiltzen dena. 3. ZOOL. Ik. akuri. || 2. Ik. sehaska.

    Sinonimoak:iz.

        [akuria]: akuri  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) 1 iz. cobaya, cobayo ➥ akuri (2) iz. (Bot.) Ik. kuia
    fr iz. cobaye
    en iz. guinea pig
    port iz. cobaia

    Kui zuribeltzak maite nituen, arratoi hezien begi tristeak zituztelako. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kui (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel