Updates from otsaila, 2021 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:40 am on 2021/02/12 Permalink | Reply  

    kaiku 

    1 iz. Ardi esnea biltzeko erabiltzen den zurezko ontzia, euskarri bakarrekoa eta goporra baino handiagoa; ontzi horren edukia. Ik. abatz. Kaikuak urki zurez egiten dira. Kaiku bat esne hartu zuen. 2 adj./iz. Lgart. Ergela, adimen laburrekoa. Ik. kirten 3. Baserritar kaiku pila handia dago gizontxoari begira. Hago isilik, kaikua! Kaiku zaharra! Kaiku handienak ere uler ditzake hitz horiek. 3 iz. Puntuzko euskal jaka urdin edo beltza, artilezkoa, irudi gorriz apaindua eta aurrealdean lokarri borladunez lotzen dena. Ik. mendigoizale 2. 4 iz. Artilezko ehunez eginiko euskal jaka urdin, beltz, zuri, berde edo gorria, kolore bakarrekoa edo bi koloretan laukiak eratuz egina. Ik. lekeitiar 3. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaiku. Etim. De lat. caucum; v. FHV 91.

    1. (V, G, L, AN, B, Sal; SP, Urt IV 30, Lar, Aq 637 (G, AN), H, VocB ), kaiko, kauku (Foix ap. Lh.). Ref.: A; A Morf 149; VocZeg 288; Lh (kaiku); AEF 1955, 49, 189; Iz Als (kaikuba), ArOñ ; Etxba Eib ; CEEN 1971, 352; Izeta BHizt; Elexp Berg. Cuezo, cuenco o tazón grande con asa. “Llegando a donde bebieron la leche le dijo […] que el dicho caicua dejó en una rama” (Zugarramurdi, 1617). LexHNav I 91. “Sorte de vaisseau à lait” SP. “Tarro de ordeñar” Lar. “Cuezo, cuenco o tazón de madera con mango, para recoger la leche, dornazo” A. “Kaikoa, zurgiñarezko edo lurrezko katillu aundi bat bere eldulekutxoaz” Onaind EEs 1930, 202. “Kaiku, esnea jeizterakoan artzeko ontzia (V-gip)” Urkia EEs 1930, 9. Cf. VocNav s.v. caicu.
    Mallubak, porroia, kaikuba, galbaia […]. Mg PAb 135. Kaikua, iragazkia, asuna, apatza. Izt C 224. Eskuan txantxila ta / kaikua buruan. It Fab 39. Burdinazko gatheak emaztek lephotan, / motho gora batzuek kaikuen moldetan. Hb Esk 15. Guk egiten ditugu kaikuak, azpilak, ophorrak eta ophotsak. Dv Lab 321. Esne lodi kaikuan, xingar gerrenean, / gaztenak pinp paderan, arno goporrean! Barb Sup 185. Nihaurek deitzi esneaz / ez dut kaikurik beteko. Etcham 163. Era ortan artzai batzuek ere zurezko kaiku eta apatzetan esnea egosten dute. JMB ELG 44. Artzai-kaikuan esnea bezain / lasa, zabalean, ura. Or Eus 389. Zure semiak kaikuarekin / or dabiz mendi-plazetan. BEnb NereA 212. Urtero bi kaiku, esne apartsuz gainezka, eskeñiko dizkitzut. Ibiñ Virgil 47. Ez bide du, ez, anbertze trago / egiten horrek kaikutik. Mattin in Xa EzinB 87. Amabost litrokoak dira Santestebanek egiten ditun kaiku aundienak. Garm EskL I 100. Bakaiku, kaiku, ez esne t’ez kaiku (G-nav). Inza NaEsZarr 112. Kaiku edo ardi-jeizteko ontziak egiteko. Ostolaiz 27. En DFrec hay 3 ejs. de kaiku.
    v. tbn. Echag 95. Ag AL 60. Muj PAm 74. Y 1934, 93. TAg Uzt 11. EA OlBe 93. JAIraz Bizia 40. Erkiag Arran 56. Kaiko: Gy 316. Contenido de un cuezo. “Kaiku bat gaztanbera” Izeta BHizt. Kaiku bat ezne emanik, mantuarekin estali zuen. Lard 125. Orduantxe zetorren ukullutik kaiku bat esnerekin. Zab Gabon 33s. Kaiko andi bat esne. Ag G 1. Kaiku-bete esne ta olata auek. Ibiñ Virgil 52.

    2. (V, G; H), kaiko (V-gip). Ref.: A; Etxba Eib (kaiko, kaiku); Elexp Berg; Gte Erd 287. “Majadero” A. “Kaiko mosolua, se dice para calificar de estúpido o cosa parecida. Kaiko mosolo galanta zuen senidia” Etxba Eib. “Kaiku galanta zara zu beintzat” Ib. “Ixildu ari kaikuoi alakuoi” Elexp Berg. “Nik eztakit ze kaikua dan ori (G-azp-goi)” Gte Erd 287. Cf. VocNav: “Caicu, despectivo equivalente a tonto, torpe, zote (Valle de Erro)”. Makurtu ezak ire / aizezko burua, / ez dituk agur oiek / iretzat, kaikua! It Fab 123. Demonio kaikuba! Sor Gabon 20. A! Kaiku aundia! Duroz ez, baizik lau kantoiko ontzako zarrez zeok ori betea. Apaol 40. Baserritar kaiku pilla andia dago gizontxoari begira. Ag G 183. Ez uste izan gero, kaiku sortu eta kaiku egon zela bethi. Ox GAlm 1958, 39. Geldirik egongo al zera? Kaiku, kirtena! Alz Burr 16. Aizak, kaiku, berriz ile bat ukitzen ba diok Kattalini xeatuko aut. TP Kattalin 180. Gu gera kaikuak; / auzotar asko diran / bezelakuak. MendaroTx 192. Berriz ere geldi ago, kaiku ori? Zait Sof 167. Kaiku berritsu, txirriporro bat zan aolkari au, oso geldi, oso isil eta oso benazko dago. Amez Hamlet 120s. Kaiku haundienak ere ulertu ditzake euskarazko hitz horiek. PMuj in MEIG I 93. Etzazu negarrik egin, Irene. Kaiku orrek eztu merezi-ta. NEtx LBB 137. Ostalari gaixto ta kaiku bat besterik ez zera zu. Berron Kijote 190. Kaikuak aleenak zuek! Ataño TxanKan 18. Txakur beltz kaiku bat. Zendoia 27. v. tbn. Ezale 1899, 7b. Kk Ab I 25. Mok 14. Or Mi 57. Otx 128. TAg Uzt 163. EA OlBe 23. Anab Poli 41. SM Zirik 41.

    3. “Chaqueta montañera de color generalmente verdinegro y rojinegro. Kaikua, kaletarrak eta mendira joateko bai, baiña basarrittarrak e[z], artillezko jertsiak eta bai” Elexp Berg. Brusak, kaikuak, buruko pañoluak. Anaitasuna 6-9-1967, 7. [Euskera] defenditzeko ez dira naiko / kaiku-txapelak soiñian. Ayesta 91.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. [ontzia]: kotxu Zub.

    izond. [ergela]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., pikabuztan Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cuezo, cuenco de madera para recoger la leche (2) iz. [euskal jaka] kaiku (3) iz./izond. (lgart.) tonto, -a, necio, -a, majadero, -a
    fr (1)  iz. vase en bois (2)  iz./izond. (lgart.) sot, sotte, stupide
    en (1)  iz. a wooden jug used for milk (2)  iz./izond. stupid, silly, foolish
    port (1) iz. tigela de madeira para coletar leite (2) iz/izond. asinino, tonto(a), tolo(a)

    Testuinguruan

    Kaiku handienak ere uler ditzake hitz horiek! (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 11:30 pm on 2021/02/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    keta 

    iz. (1) Ipar. Multzo edo kopuru handia. Ez du ketak egiten nagusigoa. (2) adb. Ipar. Bila. Perla on keta dabilen gizona. Onaren ala berriaren keta doaz euskaldunak itsasoaz haraindira. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Ipar. [bila]: bila, eske, xerka Ipar.

    iz. Ipar. [multzoa]: alde, meta, mordo, multzo, pelotoi, pila, sail, talde, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., aldra Bizk., moltso Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., saldo Ipar./Naf., ate Zub., montoi beh., sarda g.e., tropel zah., murru Ipar. g.e., saihera Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., tegi Bizk. g.e., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (1) adb. (Ipar.) en busca de || (2)  iz. (Zool.) seda, seta, queta || (3) iz. (Ipar.) montón, cantidad; multitud
    fr  iz. (1)  adb. (Ipar.) en recherche de || (2) (Zool.) soie || (3) tas, (familier) vachement de
    en iz. (1)  adb. (Ipar.) en busca de || (2) silk || (3) lot, pile
    port iz. (1) adb. (Ipar.) em busca de || (2)  iz. (Zool.) seda || (3) monte, montão

    Testuinguruan

    Onaren ala berriaren keta doaz euskaldunak itsasoaz haraindira. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:20 pm on 2021/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalostrazpi 

    iz. Eliz atari arkupeduna.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kalostrazpi. (Lc ap. A), kalostra-azpi. “Pórtico” A. Gizoner litake guardiaren egitea, hil herrietan eta kalostra azpian. Elsb Fram 72. Plazaño bat inguratzen dugu kalostrazpiz-kalostrazpi, zabalak hok eta osoki miresgarriak. JE Ber 23. Fraideen egoitza: kalostrazpiari lotua, elizaren sahetsari datxiko halaber. Ib. 23. Ama Birjina Afrikako bat ezarria dugu kalostrazpiko xoko batean. Othoizlari 1962, 401.

    Sinonimoak: iz.

    [kalostrazpi] : kalostrape, klaustro

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Ipar.) claustro
    fr iz. (Ipar.) cloître
    en iz. (Arkit.) cloister
    port iz. (Ipar.) claustro

    Testuinguruan

    Ehun bat metro joan eta kalostrazpi batera iritsi naiz, ederra benetan.

     
  • Maite 10:20 pm on 2021/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kizi 

    iz. Bizk. Apurra, pixka. Esneari koñak kizi bat botatzen zion. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kizi.

    1. (V-m-gip), kixi (V-gip), kiza (V-m). Ref.: A (kizi, kiza); Iz ArOñ (kixi) IzG (euri-); Elexp Berg (kixi). Mota, cosa muy pequeña, pizca. “Kiza, mota, cosa menuda. Ule-kiza bat, una mota de pelo. Euri-kiza, lluvia menuda” A. “Átomo, cosa muy menuda” Ib. “Zer-edo-zer txiki, xe ta mea danean kiza ta kizi dala diogu. Adibidez, ile-kiza, euri-kiza. […] Kizbil itzak kiza-biribila adieraziko du” Zait RIEV 1933, 65. “Euri-kixixa, edur-kixixa diardu, está lloviznando, nevando un poquito” Iz IzG. “Esne basuai koñak kixi bat botatzen zotsan” Elexp Berg. v. gizi. Arratserako euria izango dala, ta euria bere ez euri kizia edo zaramea edo ziriña edo landurra, […] zaparrada ederra baiño. A Ezale 1899, 88a. “Kixirik be ez, ni pizca” Iz ArOñ.
    Pilatosek berak be eskuak garbitu, / itxaropen kizirik etxatzu gelditu. Abeletxe Olerti 1959, 232s.

    2. Átomo (de una molécula). v. 1 kizkin (2). Gorputz-txatalik kozkorrenai kiziak deritxe. GJaur Kimia 40. Kizi guztiak bitariko txatalak daukiez: txatalok kizigun edo protonak eta kiziazal edo elektronak dira. Ib. 41. Gogorrak eta ebaki-ezinak balira, or genituzke kizi edo atomoak. Zait Plat 57. KIXI ETA MIXI. “Dícese del comer nimiedades, del picar nerviosamente. Goiz guztia kixi ta mixi jardun dozu ta oiñ goseik ez” Elexp Berg.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [apurra]: pitin, pixka, birbira Ipar., pilixka Ipar., poxi Ipar., buxi Zub., amiñi Zub./Am., tindi bat Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) cosa menuda, partícula diminuta, pizca, pedacito
    fr iz. petite chose, petite particule, pincement, mors
    en iz. tiny thing, tiny particle, pinch, bit
    port iz. coisa minúscula, partícula minúscula, pinça

    Testuinguruan

    Haizearen txistuarekin batera elur kixmak abiatu ziren, elur kixmez osaturiko haize izoztu hura zuhaitzetako adar biluzietatik zehar igarotzen zen, dena aurrean eraman nahi balu bezala, eta elur kizi lehorrek laster isildu zituzten hiru jainko zalapartatsuak. [Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain (Txalaparta, 2014)]

     
  • Maite 8:44 pm on 2021/01/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaixo 

    interj. Heg. Lgart. Adiskide bati, ikustean egiten zaion diosal hitza. Kaixo, Bruno, zer moduz? Kaixo, aspaldiko! Kaixo, adiskide (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaixo. (V-gip, G), kaisio (V, G), kaixio, kaxo (V). Ref.: A (kaisio); Etxba Eib; Holmer ApuntV; Elexp Berg. “Fórmula de saludo familiar y llano” A. “Kaixo, aspaldiko Bartolo!” Etxba Eib. Cf. AB AmaE 224: On Kaixo jaiotzatik da lotsor, otzana, / eztabaidetarako iñoz gauz ez dana. Cf. tbn. LexBi: “Caisio, exclamación sumamente expresiva del placer que uno siente al encontrarse con alguna persona querida”. Cf. MEIG VII 32: [Orduko jendea] txunditurik geldituko zen, esaterako, entzun izan balu Kaixo! dela nonnahi, nornahirekin erabiltzen den euskal diosala. Kaixio galai ona, nongoa zera? Ur Tob 5, 6. Kaxo, Txomin Urreta, konpañiarekin. Zab Gabon 28. Kaixo Juane! Ola Franziska! –esan zuten osaba illobak. Apaol 32. –Kaisio, Txomin. Ezale 1899, 4a. Kaixo, Peru. Zer dakartzu olako orduetan gurera? Ag G 173. Kaixio, Txantxes, gau-aro ederra dago. Kk Ab I 104. Kaxo, jaunak, ollagorretarako giro ederra. JAIraz Bizia 24. Beso zabalik artuko zaitu / “kaixio, mutil!” esanda. BEnb NereA 262. Kaixo gizon, zer modu? Berron Kijote 187. Kaixo, osaba! Aspaldiko partez, noizbait azaldu al da? Ataño TxanKan 225. Kaixio koinetue / estudiantia / hemen dakat zutzako / urre kalizia. (V-arr) Balad 103. En DFrec hay 5 ejs. de kaixo y 4 de kaxo.
    v. tbn. A Ardi 58. Or Mi 74. MendaroTx 112. Ldi UO 38. Etxde AlosT 62. Alzola Atalak 53. In Uzt LEG I 215. BBarand 166. Kaixio: Enb 176. Eguzk GizAuz 103. JAzpiroz 100. Kaxo: Alz STFer 138. Moc Damu 13. Iraola 134. A Ardi 22. Muj PAm 61. TP Kattalin 180. Lab EEguna 90. ABar Goi 56. TAg Uzt 203. Anab Poli 44. Osk Kurl 206. JAzpiroz 66. Kaisio: A BeinB 41. Anaiari alako “kaixo” otz bat esan eta beietara egin zuan.NEtx LBB 23.

    KAIXO MOTEL. Ya está. “Orrek berea ein du, ta orain kaixo motell!, ése ya ha hecho la suya, y ahora ahí queda eso” Zt (comunicación personal).
    Irakurri, idatzi eta zenbaki batzuk ere tolestatzen ikasi nuan, eta kaixo, motell! AZink 32. Asko moduzko aldagoia sortu ezkero, kaixo, motell! Ib. 36. Koartelera deitu zidaten, eta kaixo, motell! Urrengo egunetik […], instruzioak egiten jarri ninduten. Ib. 109. Apaizen batek burua berotu dio, nunbait, seme-alabak gogo-jardunetara bidaltzea ona dala ta, “kaixo, motel”, neri tokatu. Zendoia 173. Orain olak ere egiten baidituzte birutarekin ere, ta orrekin moldatzen dirade asko. Gañetik itxura emanda, kaixo, motell! Ostolaiz 53. Kapoi pare baten partez bi edo lau, eta porrusalda maiztarrarentzat, eta kaixo, motell! Insausti 61.

    Sinonimoak: interj. Heg. beh.

    [diosal-hitza]: agur, hepa, eup beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interj. (Heg.) (lgart.) ¡hola!
    fr interj. (Heg.) (lgart.) bonjour ! ; salut
    en  interj. (Heg.) hello, hi
    port iinterj. (Heg.) (lgart.) olá, oi, alô

    Testuinguruan

    Kaixo, 2021! #gaurkohitza

     
  • Maite 11:16 pm on 2020/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    kinatu 

    du ad. kinatu, kina/kinatu, kinatzen || Eragin, zirikatu. Ehiztariek txakurrak kinatzen dituzte. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [zirikatu]: akuilatu, haizatu, hots eman, kilikatu, narritatu, tarritatu, tentatu, zirikatu, aholkatu Ipar., huiatu Ipar., kitzikatu Ipar., xaxatu Heg., zitatu Bizk., atitxatu Zub., axekatu g.e., narrikatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. incitar, estimular, azuzar (2) da ad. (Ipar.) despedir mal olor
    fr  du ad. inciter, stimuler, pousser, asticoter
    en du ad. to incite, to encourage
    port du ad. incitar, estimular, atiçar

    Testuinguruan

    Ez da eseri, badakielako, bestela, aulkian luzaz geratzeko tentaldia hasiko zaiola kinatzen. [Ileak uretan, Josu Penades (Alberdania, 2012)]

     
  • Maite 11:04 pm on 2020/12/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    komunztadura 

    iz. Hizkl. Esaldi berean loturik dauden bi hitzen artean gertatzen den kideko morfemen arteko adostasuna. Euskaraz ez dago, inguruko hizkuntzetan bezala, izenaren eta izenondoaren arteko komunztadurarik. Nor, nork eta nori osagaien eta aditz laguntzailearen arteko komunztadura. Numero komunztadura. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    komunztadura. 1. Concordancia gramatical. Berboen konjugazinoak eta hekien ondoko kasuekiko komuntztadurak zein diferentak diren ikhusi duzu, noiz eta ere mintzatu baitgara Eskuararen zuhurtziaz. ES 128. Sintagmok . komunztadura dutelako aditzarekin. PGoen Gram 114.
    v. tbn. EGLU I 39. 2. “Conventio” Sb-Urq.

    Sinonimoak: iz.

    [konmuztadura] : adostasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Hizkl.) concordancia
    fr iz. (Hizkl.) concordance
    en iz. agreement
    port iz. (Hizkl.) concordância

    Testuinguruan

    Aldi hartan, ordea, betiko moduan jokatu bazuen ere, labainketa linguistiko bat izan eta “zure laztanak gozarazi naute dagoeneko” esan zuen, subjektuaren eta aditzaren arteko komunztadura gaizki eginez. [Fikzioaren izterrak, Ur Apalategi (Susa, 2010)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel