Updates from maiatza, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Inaki Agirre 9:49 pm on 2020/05/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaier 

    iz. (-r- bakunarekin). Ipar. Liburu modura jositako paperezko orri multzoa. Ik. koaderno. Eskuetan dituzten kaierak beltzak dira.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaier. (Chaho, T-L). Cuaderno. Botuen eta instrukzionen kaiera. Revol 91. Hire liburuak, hire kaierak, hire lumak eta hire izkiribiña. Arch Gram 57. Eskuetan zituzten probintzia guzietako kaierak, zoinetan baitziren heiek Versaillarat igorri zituztenen botuak. Elsb Fram 60. Anartean, Kristobal teatroari hurbildu da “kahiera” eta “crayon” handi bat eskuetan. Ox 34. Liburu, kaiereta graionez ari zen lana. Herr 14-11-1963, 3. Joan den astean, kaier bati fidaturik, ezarri ginuen 1842ko urtarrilean hil zela. Lf ELit 185. Baginuen […] apezgaiek “kaier” bat elgarri pasatzen ginuena, bakotxak bere artikulutxoa egin, eta aintzina kurri. Larre ArzatinE 190.

    Sinonimoak: iz.

    iz. Ipar.  [koadernoa]: koaderno Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) cuaderno, cartapacio (2) iz. (Art. Graf.) (Ipar.) cuadernillo
    fr iz. (Ipar.) cahier
    en iz. (Ipar.) notebook
    port caderno

    Testuingurua

    Hartarako baimena emateko, ordea, izena eta ordua kaiertxo batean idatzi zituen lehendabizi: Damian Arruti – 10: 20 h. Letra oker haiek ikusitakoan, aurrez erabaki gabeko keinu batez behatu zion Damianek eskuturrean zeraman ordulariari eta, bai, hamarrak eta hogei ziren, preseski. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005). Orr.: 11 (EPG)] (Erein, 2001)]

     
  • Maite 10:20 pm on 2020/05/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    kutsugabe 

    adj. Kutsurik ez duena. Lili zuri kutsugabeak. Ama guztiz garbia, Ama kutsugabea. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kutsugabe.

    1. (kh- Dv→A), kutsubage. Inmaculado, incontaminado; inocente. “Qui n’a pas de principe contagieux” Dv. Cf. EZ Noel 144: Adamen faltan kutsu gaberik, y Arr GB 52: Gaiztakeriaren kutsugabeak dauden. Itz eta egiteetan garbiak eta kutsu gabeak izateko. KIkG 57. Ama kutsu-gabea. ArgiDL 114. Lili zuri kutsugabeak. TAg Uzt 27. Aur kutsugabeak artu ta aingeruak zeruan ugaltzeko. NEtx Antz 121. Zuzena izaki, errubage ta kutsubage baita, bat-bedera zeatz eta oso dedino. Zait Plat 134 (Sof 139 kutsugabe).

    2. (Tras tema nudo). Que no tiene carácter (de).
    Naiz eraikitzea erlijio kutsuduna edo kutsugabea izan. “Obra de arquitectura civil o religiosa” . EAEg17-12-1936, 566. KUTSUGABEKO. Inmaculado, incontaminado. Ama Birjiñaren sortze kutsu-gabekoa-re. Goñi 63. Gure elea mendietako ur-xirripa kotsu gabeko iturrietan edan dugu. Zub 18. KUTSUGABEZKO. Inmaculado, incontaminado. Deus ere bada ene baitan kutsu gabezkorik. SP Phil ã 2v.

    Sinonimoak

    iz. [kutsugabe]: garbi, orbangabe (Adorez sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es izond. sin mancha; sin contagiar
    • en without stain; without infecting; impeccable, untarnished, unblemished, stainless, unstained
    • fr impeccable; sans infecter
    • port impecável; sem infectar

    Testuinguruan

    Lagun kutsugabeak elkarrekin atera dira. #gaurkohitza

     
  • Maite 7:51 am on 2020/04/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    kokapen 

    iz. Kokatzea; kokalekua. Kokapenari dagokionez, hauxe besterik ez dakigu: garun azalean daudela, itxuraz, oroimenaren alderdi konplexu horiek. Xake jokoan, pieza baten kokapena ez dago pieza horrek lehen izan dituen kokapenekin lotua. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak

    iz. [kokapen]: kokatze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. localización, situación, posición, emplazamiento, ubicación
    • fr iz.  localisation, emplacement, situation, position
    • en iz. location, site, position, situation
    • port iz. localização, situação, posição

    Testuinguruan

    Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek (Berria.eus, 20-04-02)

     
  • Maite 10:01 pm on 2020/04/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    kolpatu 

    ad. kolpatu, kolpa, kolpatzen (Hiztegi batua)

    1 da/du ad. Zauritu. Eroriko handi bat egin zuen eta itsuski kolpatu zen. Ganibet ukaldiz kolpatu zuten. Lagun hurkoa hiltzea, kolpatzea edo jotzea. Begia kolpatu aurretik. Ehiztariak kolpatu baizik ez duen hartzak su gehiagorekin egiten du jauzi, kolpatu duenaren gainera. Gerlan kolpatua. Istripuz kolpatua.

    2 du ad. Irud. Zure amodioak kolpatu nau. Gorputzeko garbitasuna kolpatu ez dutenak. Igande egunaren legea kolpatzen dutenak.

    3 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Auto istripua: bi hil eta hiru kolpatu. Bihotz-erdiragarri da kolpatuak ikustea eta entzutea. Aleman kolpatuz beteak ziren ospitaleak. Haren bihotz kolpatua.

    [Oharra: teklak-eta ez dira kolpatzen].

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    ad. Ipar.  [zauritu]: mankatu, zauritu, kaskatu Ipar., zaurtu Ipar., sakitu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es
    • en
    • fr
    • port i

    Testuinguruan

    Euskal Herria munduan koronabirusak gehien kolpatu dituen herrialdeen artean dago. [Marta Ortega, Goiena.eus (2020-04-01)]

     
  • Maite 11:20 pm on 2020/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    koronabirus 

    Koronabirusa birus espezieen multzo bat da, ugaztunetan eta hegaztietan gaixotasunak sortzen dituena.[1] Besteak beste, gastroenteritisak eragiten dituzte behi eta txerrietan, eta arnas-aparatuko gaixotasunak oiloetan eta gizakietan. Gizakien kasuan, kasu gehienetan gaixotasuna arina izaten da, baina koronabirus gutxi batzuek kasu larriak sor ditzakete eta heriotza eragin. Ez dago koronabirusek sortutako gaixotasunen aurka egiteko txertorik edo droga antibiralik, eta gaixotasuna harrapatu ondoren, ohiko tratamendua sintomak arintzea izan ohi da.

    2020an zazpi koronabirus mota nagusi ezagutzen dira, eta 39 espezie. Horietako hiru birulentzia handiko patogenoak dira.[2] Koronabirusak Orthocoronavirinae azpifamiliako kide dira (Coronaviridae familia, Nidovirales ordena).[3] Koronabirusek bilkin birala, zentzu positibodun hari bakarreko ARN genoma eta simetria helikoidaleko kapsida dute. Haien tamaina genomikoa 26 eta 32 kilobase artekoa da, ARN birusen artean luzeena. Koronabirusen izena “koroa” esan nahi duen latineko corona hitzetik dator; izan ere, birioien itxura, mikroskopio elektronikoarekin behatuta, koroa batena da, birioiak ertzean dituen erraboil itxurako irtenuneen eraginez. (Wikipedia, Koronabirus)

    2020ko urtarrilean, COVID-19 indar handiz zabaldu zen Wuhaneko sorburutik Txinara eta mundu osora, ondorio sanitario, sozial, ekonomiko eta politiko larriak eraginez. Martxoaren 11rako, MOEk pandemia izendatu zuen.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. coronavirus
    • en iz. coronavirus
    • fr iz. coronavirus
    • port iz. coronavírus

    Testuinguruan

    Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. [Berria.eus, 2020-03-30]

     
  • Maite 11:55 pm on 2020/03/19 Permalink | Reply  

    kutsakor 

    iz. Berrogei eguneko bitartea; bereziki, eritasun kutsakorren bat bide duten pertsonei ezartzen zaien bakarraldia, lehen berrogeiren bat egunekoa zena. Laborategia apirilean itxi zuten, eta bertako laurehun langile berrogeialdian jarri zituzten. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    iz. [berrogei eguneko bitartea]: koarentena, berrogeizaro g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es izond. (Med.) contagioso, -a; transmisible, trasmisible
    • en izond. contagious; infectious; transmissible
    • fr izond. contagieux, -euse ; polluant, -e
    • port iz.

    Testuinguruan

    Koronabirusa oso kutsakorra da.

     
  • Maite 11:03 pm on 2020/03/14 Permalink | Reply  

    konfinamendu 

    iz. Zuz. Konfinatzea; horren ondorioa. Atxiloketak, epaiketak, konfinamenduak eta deportazioak. Auzibide bat ireki dute haren aurka, 1993an ezarri zioten konfinamendua hausteagatik. (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es  iz. (Zuz.) confinamiento
    • en iz. confinement
    • fr iz. (domicile) assignation à résidence
    • port iz. confinamento

    Testuinguruan

    Herritarrak konfinamendurako prest gaude.

    Argazkia: gipuzkoa.eus

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel