Updates from otsaila, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:40 pm on 2017/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    plegu 

    iz. 1 iz. Batez ere Ipar. Tolesa. Atorra zuria, hamabi plegu xeherekin. Oihal bat lau plegutan ezarri. 2 iz. Irud. Bihotzen plegu gordeak ditu argi ikusten. Gure alkate jauna bi plegu egina, arrunt konkortua dugu. 3 iz. Erditik tolesturiko orriek osatzen duten multzoa, liburuxka baten itxura duena. Liburuen ordez, plegu solteak eta eskuizkribuak ibiltzen ziren eskuz esku. 4 iz. Batez ere Ipar. Ohitura. Uzten ez baduzu hartu duzun plegu hori. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [tolesa]: aloz, izur, toles, tolestura, izurdura Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [tolestura] (batez ere Ipar.) pliegue, doblez; arruga (2) iz. [ohitura] (batez ere Ipar.) hábito, costumbre
    fr (1) iz. [tolestura] (batez ere Ipar.) pli, ride (2) iz. [ohitura] (batez ere Ipar.) habitude, coutume
    en (1) iz. [tolestura] fold; pleat; crease (2) iz. [ohitura] habit, custom
    port (1) iz. prega, dobra (2) iz. hábito, costume

    Urtarrilaren amaieran egin zen publiko Bizkaiko Batzar Nagusietako lan saioak, argitalpenak eta bestelako dokumentuak transkribatzeko zerbitzuaren lizitazio-iragarkia eta baldintzetako batek arreta deitu du: testuen itzulpena bizkaieraz egin dadila agintzen du baldintza teknikoen pleguak. [Bizkaiko Batzar Nagusien aktak bizkaieraz itzuli beharko ditu zerbitzua eskuratu nahi duen enpresak, Argia.eus (2017ko otsailaren 17an)]

    plegu

     
  • Maite 11:31 pm on 2017/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    pan 

    onomat. Tiro baten edo eztanda baten onomatopeia. Ik. pun. Pan-pan!, lau tiro eman eta seko utzi zuten.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pan.

    1. (Onomat. de tiro o estallido). Horra non duzun [zozoa] aihen batean, edo mahats hesolaren gainean. Pan!… Lurrean da lehena. Eskual 10-9-1909, 2. Emazteak xirio benedikatua piztearekin du ortziak zapart egin, pan-pan, bi aldiz. Eskual 20-6-1913, 2. Alegia eta harma, luze luzea, bi besoak aintzin emaiten ditu […], eta […] gogoz eta ahoz, tiroa emaiten dio: Pan! Pan! Barb Sup 29. Pan-pan! lau tiro eman eta seko utzi zuten. Ugalde Iltz 59. Hamabortz jende pan-pan-pan lurrean betikotz etzanak, […] hiltzalea bera pan-pan-pan hila. SoEg Herr 18-8-1966, 1. Itsas aatea jeiki, / ari ere pan-pan! Zendoia 105. Itxaperuak pan-pan / goian leertzean. Ib. 152.

    2. (Onomat. de golpe). Eta jo ezker, jo eskuin, pan! pan! eskuz, jatsaz eta erkatzaz. Barb Sup 98.

    (Onomat. de golpes en la puerta). Etxen sartu zare ba? Pan, pan! Hela! Nor da hor? HU Zez 33. Eta atheari panpaka hasten: Pan, pan, pan! Barb Sup 38.

    Sinonimoa: pun (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ¡buuum! (onom. estallido fuerte), ¡bang!; ¡pam, pam! (disparo de pistola); ¡toc, toc!; ¡tras, tras!,¡pon, pon! (golpe en la puerta)
    fr (noise)[of gun, firework, explosion] détonation; [of door] claquement
    en bang, pow (disparo de pistola) ; knock knock (golpe en la puerta)

    Pan, pan! Hela! Nor da hor? HU Zez 33.  (Orotariko Euskal Hiztegian)

    pan (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:18 pm on 2017/01/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    pipertu 

    da/du ad. Lgart. Haserretu. Pixka bat pipertua erantzun zidan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hizkuntza

    pipertu.

    1. “Pimentar, dar, guisar con pimienta” Lar DVC 279. Cf. gatz-pipertu. Filma hortan eskandala-biltzaleen lan tzarra erakutsia da bere beltzenean […]. Nahi izan dute seguraz saltsa bipertu beharien hunkitzeko. Herr 24-3-1960, 4. Bazkari luze on bat ugazabaz jatean, / piperturik geienak arpegi azalean, / urteten dira loka. AB Olerk 555.

    2. (L, BN, S), pipartu (V-gip). Ref.: Lh; Lrq (phipertu); Elexp Berg (pipartu). “S’énerver” Lrq. “Devenir vif, nerveux, inquiet” Lh. “Poner(se) de mal genio. Ziero pipartuta jartzen da Realak galtzen dabenian” Elexp Berg. Seme maiteari begiak boteaz, ausarta eman naiaz, susmo txarrean, aiene mintsuan, zitala, errea, pipertua. Ag G 100. Sarjentoa ta bere mendekoak pipertuta zeuden. NEtx Antz 141. Madarikatu ori! –dio Ganbak erdi-pipertuta– katu-ama umeekin baño amorratuago jarki zaiguk. Ib. 146. Usoa geiegi pipertzen ari zala. Eston Iz 67. Pixka bat pipertua erantzun zautan. Larz GH 1974, 365. Zartzean batzuak ainbeste pipertzen baidira. Ataño TxanKan 125.

    3. Hacer novillos. “Eskola pipertü dü (S), […] uts asko egiten du eskolan (G-azp)” Gte Erd 106.

    Sinonimoak: iz.
    [pipertu] : haserretu, erresumindu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. irritar(se)
    fr da/du ad. (s’)irriter ; devenir vif, -vive
    en (1) du ad. to irritate (2) da ad. to become irritated, to be in bad temper
    port irritar-se

    Nartzisismo pipertuarekin imajinatzen ditut Albert Rivera eta beretarrak, tripak jaten, latza behar baitu eguneroko eszenak: Rajoy beren arteko akordioaren puntuak bereak balira bezala erabiltzen, Gargantuarena egiten interesatzen zaiona soilik irentsiz, protagonismo guztia bereganatzen. Ondo merezia dute Riveratarrek: fidatzeagatik. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pipertu (Gaurko hitza, Dominu Publikoa)

     
  • Maite 10:07 pm on 2017/01/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    poxi 

    iz. Ipar. Apurra, zati guztiz txikia. Ik. pitin. Ez dute jaten egunean eguneko poxia baizik. Bere ontasun poxia ere herriko beharrentzat utzi zuen. Ez zuten jateko poxirik. || poxi bat Ipar. Apur bat. Sainduaren bizar handiak poxi bat min egiten zidan. Aldian poxi bat. Gatz poxi batekin. Euskara poxi bat ikasteko. Eskola poxi bat baduzu? Irabazi poxi bat egin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pilixka. Pequeña cantidad. v. pilista. Jinak ziren bertze aldeko jende pilixka batekin. Herr 4-6-1959, 3.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [ahamena]: ahamen, ahokada, otamen, mokadu Heg., kopau Bizk., ahutzeta g.e., ahotara Ipar. g.e.
        [zati guztiz txikia]: pitin, pixka, birbira Ipar., pilixka Ipar., kizi Bizk., buxi Zub., amiñi Zub./Am., tindi bat Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) tajada, pedazo, pizca (2) izond. (Ipar.) querido, -a, amado, -a
    fr (1) iz. (Ipar.) (sarritan ondoan bat duela) un peu, petit morceau ; pincée (2) izond. (Ipar.) bien-aimé, -ée ; chéri, -e
    en iz. (sarritan ondoan bat duela) a bit, a little (bit)
    port (1) iz. (Ipar.) talhada, fatia, pitada, ponta (2) izond. (Ipar.) querido, -a, amado, -a

    Tom eta Jess pozik daude euskara poxi bat ikasi dutelako.

    poxi (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:49 pm on 2016/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    puzgo 

    iz. (B) Gorputzaren edozein aldetan ager daitekeen handitua. Ubeldura eta puzgo nabaria zituen kopetean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    puzgo. “(V-ger), hinchazón. Ausitutxuago daukazu gaur matraillea: atzo bildurtu zeikean bat, ain zeukan puzgo andia!” A.

    Sinonimoak: iz.
    [puzgo] : hantura, handitu, handitsu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) hinchazón
    fr (blessure) bosse
    en swelling
    port inchaço, inchação

    Ubeldura eta puzgo nabaria zituen begian.

    puzgo (Argazkia: youtube.com)

     
  • Maite 8:28 pm on 2016/12/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    protokolo 

    1 iz. Zeremonietan begiratu behar diren arauen multzoa. Japoniako Inperioko protokolo zaharrak agindu bezala, enperadoreagana “durduzaz eta dardaraz” zuzendu behar zuten mendeko guztiek. 2 iz. Medikuntzan, zientzietan eta kidekoetan, saiakera bat gauzatzeko jarraibideak. Protokolo bat idatzi zuten denen artean, gaitza agertzen den lekuetan berehala indarrean jartzeko. 3 iz. Nazioarteko biltzar baten erabakien agiria edo agiri multzoa. Kyotoko Protokoloa 1997an izenpetu zen Kyoton, gas toxikoen igorpena murrizteko. 4 iz. Notarioak gordetzen dituen jatorrizko agiri eta eskrituren multzo ordenatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)iz. [hainbat ekitaldi publikotan jarraitzen diren arau formalen multzoa] protocolo (2) iz. [jardute-plana] protocolo (3) iz. (Inform.) protocolo (4) iz. (Zuz.) [akta diplomatikoak] protocolo (5) iz. (Zuz.) [eskritura, dokumentu notariala] protocolo
    fr iz. protocole
    en iz. protocol
    port iz. protocolo

    Aurkeztu dute Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. 185 neurri zehaztu dituzte eskubideak ziurta daitezen. Hizkuntzen arteko berdintasuna helburutzat jarrita, hura lehenesteko politikak eskatu dituzte.  [Hizkuntza gutxituen lehentasuna eskatu dute protokoloan, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2016-12-17)]

    protokolo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:26 pm on 2016/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    pirpira 

    iz. 1. (L) Irrika; emozioa. 2. Ik. pilpira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || iz. Marmarra, xuxurla. Ik. firfira. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    [dardara] : dardara, ikara. 
    [zirrara]: hunkipen, zirrara, antsia

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es movimiento suave (Elhuyar Hiztegia) || emoción profunda, ansiedad (Labayru)
    fr mouvement en douceur || impression, sensation, émotion, secousse, commotion
    en smooth movement || emotion, excitement, sensation, impression

    Gizonek, aldendu ahala, atzean utzi zituzten lertxun dardartien pirpira eta haien baitako txori ilunen iskanbila. [Orbanak, Pello Lizarralde (Erein, 2012)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Zuhaitz-hostoen pirpira biguna.  (Elhuyar Hiztegia)

    pirpira (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel