Updates from abendua, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:04 am on 2015/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    promes 

    iz. Gerora zerbait egingo dela aginduz ematen den hitza; fededunak Jainkoari edo santuren bati zerbait egin edo beteko duela agindutakoa. Promes egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [agintzaria]: agindu, agintzari, agintza Ipar., aginde zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es promesa
    fr promesse
    en promise
    port promessa

    Entzun:

    Txosten horrek, esaterako, gero beteko ez diren hamaika promes baino eragin handiagoa izan lezake boto-emaileen artean.  [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    promes (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:44 pm on 2015/12/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    pantaila 

    iz. 1. Argi-izpiak, haizea, beroa, erradiazioa, etab. pasatzen ez uzteko jarritako oztopoa. Argiaren kasuan, normalean argi-iturri baten inguruan jarritako tamaina desberdineko xaflez osatuta dago, zeintzuk argia norabide batean zuzentzen baitute. 2. Zerbait ezkutatzen duen objektua edo pertsona. 3. Hodi katodikoetan, irudia proiektatzen den gainazala. Telebista-pantaila. 4. Filmak, diapositibak, etab. bertan proiektatzeko erabiltzen den gainazal zuria. • kristal likidozko pantaila.INFORM. Argirik igortzen ez duen pantaila-mota. Bi elektrodo gardenen tartean kokatutako likido anisotropoa daukan gelaxka batek osatzen du pantailaren puntu bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [pantaila] : monitore (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pantalla
    fr écran
    en screen
    port tela

    Entzun:

    Mahai gainean zenbait paper, eta aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa, telebista-aparatu bat bezain handi, erredakzioan nuena baino lau aldiz potentzia handiagokoa. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pantaila (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 9:17 pm on 2015/12/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    putar 

    iz. Ostikoa. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 putar (VocBN > A; Dv). Coz. “Ruade de bêtes chevalines ou asine” VocBN. Zaldiaren laster eta putarrak orduan! JE Bur 20. Jakina dugu odola ahotraka igortzerainokoan bere indar guziak etzituela, gau batez, Italian, sobera ukan, lo zagolarik ere bere baitan sendi zuen lohiaren bentzutzeko. Etsaiaren azken putarrak? Ardoy SFran 306.

    2 putar. 1. “Putesco” Lar. 2. “Qui fréquente les femmes débauchées, etc.” H.

    3 putar.Puto, cabrón. I aiz putarra, i. Gizon artean, norbait kalifikatzeko ia bakarrik, eta doinu ia ‘kariñosoan’” Elexp Berg

    Sinonimoak: iz.
    [astoarena…] : ostiko  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) coz [del caballo, el burro]
    fr iz. (de animal) ruade
    en iz. (de animal: patada) kick
    port iz. coice

    Entzun:

    Ganbeluak eta kabalak putarka ari ziren eta hauts gorria harrotzen zuten. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    putar (Creative Commons Attribution 4.0 International License, http://www.tOrange.us)

     
  • Maite 11:40 am on 2015/11/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    pozkida 

    iz. Poza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pozkida (Lar, H), bozkida.

    Consuelo” Lar. Bizitz-izpiritualean guziak eztirela iragaten dastair-eztitan, bozkida sentsukarazkotan, amodio gozotan, gantzudura zerutarretan. “Consolations sensibles”. Birjin 111. Jakingabier jakintzia, flakier indarra, erier osagarria, antsiatier pozkida. Egiat 211. Agur zeruko eguzki / pozkidaz betia. ArgiDL 166. Emeki-emeki, bere mixerien pozkida billakatuz, elizara bero-bearrez urbiltzen asi zan. Etxde JJ 221. Bere buruko adats guriak aitagiarrebaren bular gaiñean kokaturik pozkida egarriz. Ib. 163.

    (Gc ap. A; Lar, Izt 9v, H). “Complacencia” Lar. “Alegría, contento” A. Irurak erbitara / irten omen ziran, / ugari billatzeko / pozkida bizian. Izt Po 61. Ezkondurik daude gaur / pozkida betean. Ib. 86. Baldin itzaiak diruaren otsa zirrin zarran eragiten bazion zizkuari, pozkida betean sagardoz aserik guztiak jarriko ziran dantzari. Izt C 179. España guztiaren pozkida beterako. Ib. 464. Aú dá nere Seme amatuá, nor-baitan ditután nere pozkida guziak (Mt 17, 5). BOEanm 1311. Matsaren emakaia / pozkida osua. JanEd II 10. Arin ta pozkidaz beterik biurtu zan beartsu ura bere errira. Zab Gabon 80. Amatasunezko pozkida santuak. Otag EE 1881b, 111. Ango arpegi alaien begiratze pozkidaz betea. JBDei 1919, 246. Onela mintzo banatzaizu pozkida pizkat ematearren da. Lab EEguna 114. A, ze pozkida orduan! SMitx Aranz 224.

    Au da pozkida-leku, emen da pakea jabe. Gazt MusIx 109.

    Sinonimoak: iz. jas.

        [kontsolazioa]: kontsolamendu Ipar., kontsolazio Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gozo, contento; alegría
    fr plaisir, joie
    en joy, enjoyment
    port gozo, prazer, satisfação

    Entzun:

    Poza eta pozkida zeriola etorri zen Santxo bere etxera; urrutitik antzeman zion bere emazteak, eta galdezka hasi zitzaion berehala. [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pozkida (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:56 pm on 2015/10/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    piltxikatu 

    du ad. (B) Imurtxi egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

        [atximurkatu]: atximur egin, atximurka egin, atximurkatu, imurtxi egin, zimiko egin, zimikatu Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (B) pellizcar (2) comer a bocados
    fr pincer
    en to pinch
    port beliscar

    Entzun:

    Gizonak gogoz piltxikatu zuen.

    piltxikatu (Argazkia: Habla signada)

     
  • Maite 11:41 pm on 2015/10/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    pitxinbaba 

    Tabakoa edo bestelako substantziaren bat erretzeko tresna. Tabakoa ontziantzeko txiki batean jartzen da, eta bertatik ateratzen den hodi batetik kea zurgatzen da (ahoratu aurretik iragazki batetik iragaten da).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘pipa’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pitxinbaba (Lar, H). “Pipa de fumar” Lar.

    Sinonimoak: iz.
    [pitxinbaba] : pipa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pipa
    fr pipe à fumer
    en pipe [for smoking]
    port cachimbo

    Entzun:

    Aitonak pitxinbaba ahoratu eta kea biriketaratu zuen.

    pitxinbaba (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:38 pm on 2015/10/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    pasahitz 

    Pasahitza (ingelesez, password) baliabide baterako sarbidea kontrolatzeko balio duen karaktere-kate sekretua da. Orokorrean software baliabide baterako sarrera babesteko ezartzen da pasahitza. Pasahitza sistema horretan sartu behar denak bakarrik jakin behar du eta beste pertsona guztientzat sekretua izan behar du. Gehienetan erabiltzaile izen batekin lotuta egoten da pasahitza eta biak idatzi behar izaten dira.  (Jarraitu irakurtzen Wikipedian)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es contraseña
    fr signe de reconnaissance
    en password
    port senha

    Entzun:

    Ateko giltzekin batera, ordenagailuen pasahitzak eta posta elektronikorako helbideak eman zizkiguten. [Nevadako egunak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pasahitz (pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel