Updates from iraila, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:03 am on 2015/09/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    plama 

    iz. Orrialdea.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    plama (SP (in m.), Urt IV 462, H), palma, plamu (Ht VocGr, Lecl, Arch VocGr, H).

    Página. “Page” Ht VocGr 395. Othoiztea zein baitago hurren plaman etziñik. EZ Man II 4. Liburu bat, plama eta iskiribu gutitan hanbat arrozoin eder eta autoritate halto, teologiaren mamia hitz gutiz eta laburtzki aditzera emaiten darozkiguna. ES 145s. Bakharren eta haiñitzen diferenzia, plamu 7. Ht Gram 508 (índice). Ehün urthetako gizonen izanetzaz papel plama bat ezin bethe ziala. Egiat 190. Jesu Kristoren bihotz sakratuaren liburuan, 280 plaman. JesBih 463. Liburu hekietarik edozein horri edo plama irakurtzekotan. Dv LEd VI. Ikhusiko dugu bertze palman nola gerthatu zen erran dugun gauza izigarri hori. Egunaria 1857 (ap. DRA). Ikus zazu yusa segidako palmetan. ECocin 14. Herria-ren 587 lumeroko aurren plamatik. Arti Tobera 262. Plama horretan bertan hau irakur daiteke. MEIG VIII 37. Hemen duzue gure gizonak 17gn. plaman dioena. Ib. 29. En DFrec hay 1 ej. septentrional de plama. v. tbn. MarIl XX. Gy 343. Hb Egia 157. Lander RIEV 1908, 622. Lf ELit 122. Plamu: Arch Fab 314.

     (Ht VocGr, H), plamea (det., Lar, H). “Feuille de papier” Ht VocGr 365. “Hoja de papel” Lar. Iskribatzen dik, ezti-eztia, paper plama eder batean. Elzb PAd 79.

     “Feuillet d’un livre” Dv.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [orrialdea]: orrialde, orrika g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) plana, folio, hoja, lámina; página
    fr iz. (Ipar.) page, feuille
    en iz. page, sheet, leaf
    port iz. (de libro, de cuaderno) folha

    Entzun:

    Plama horretan bertan hau irakur daiteke. MEIG VIII 37. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Eta, halarik ere, Nafarroa Garaiko mapari behatzen badiozu, ez duzu Urbiainik edirenen, baina badago bai Urbiainik: ene bihotzean dago, ene ariman, eta, ondorez, ene arimako mapetarik batean aurkitu ahal izanen duzu, orri eta plama hauetan barrena, zeren Joanes Etxegoienen lumatik sortu baitzen Urbiain, Urbiainek Joanes Etxegoien sor zezan amoreakatik, benturaz… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    plama (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:54 pm on 2015/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    purrust 

    iz. Irria, iseka. || Purrust egin. Purrust eginez erantzun dit petral horrek.  (Lur Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: iz. g.e.

        [irria]: algara, barre, barre-antz, iji eta aja, iji-aja, ijiji-ajaja, irri, karkaila Ipar., karkara Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak): es (1) iz. burla, mofa (2) onom. onomatopeya del derrame de granos o de líquidos fr (mofa) moquerie ƒ en taunt, jibe; mockery n port chacota ƒ, zombaria ƒ Entzun:

    Purrust eginez erantzun dit petral horrek.  (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

     

    purrust (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:51 am on 2015/08/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    puzgarri 

    izond. Putz daitekeena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    puzgarri. (Usado en la expr. aho-puzgarri ‘pretencioso’). Ta garaikundea nola iritxi zanez, antustez ez dizut yalgi-nai ao-puzgarri. Zait Sof 139. Neurriak artu bage, eder zitzazikion orrelako esakera ao-puzgarriak. Ib. 33.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. inflable, hinchable
    fr gonflable
    en inflatable
    port  inflável

    Entzun:

    Plastikozko krokodilo itxurako piszina puzgarri bat atera zuen bertatik eta lurrean destolestu zuen. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    puzgarri (FlickrCC, Prinsotel Hotels)

     
  • Maite 8:28 am on 2015/08/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    pipermin 

    iz. Piper gorri mehe luzea da, oso mina.[1]. Solanaceae familiako eta Capsicum generoko zenbait kide izendatzeko erabiltzen dute izena, batez ere Capsicum anuum. Gaztelaniaz guindilla eta ingelesez Chili pepper diete. Ameriketan jatorria dute.[2] baina kolondar trukaketaren ondorioz mundu osora zabaldu da. (Wikipedia)

    Orotariko Euskal hiztegian

    pipermin (Vc, Gc, AN ap. A; Lar, Añ, Hb ap. Lh, Lcq 124, Zam Voc), piparmiñ (V-gip ap. Elexp Berg, s.v. pipar).

    1. “Pimentón, piper miña, pipergorria” Lar (v. tbn. Añ). “Guindilla, pimiento picante” A. Ahul… salda, biper-minak hori ez badu ontzen. GH 1926, 326. Medikuek ostera pipermiña lakoxe arrazpiaz esan eutson […]. Kk Ab II 9. Txatxaliñ pipermiña baiño estuago edo beruago ibiliarren be, lirin-laranka kantetan beti Lorentzo. Alzola Atalak 57. Afari atsegiña, pipar miña larregi, arean. Erkiag BatB 167.

     Piper miñ utsa jaten dutela dirudite. Urruz Iru ziri 122. Ama biotzekoa! / zuk zeustan esaten / ez inos ikasteko / piper mina iaten: / zuk irakatsi zeustan / dotrina santua. Azc PB 357.

    Apainduririk eztuala nai / baña bai ondo jaztia, / piper miña da onentzaz iñor / apaiñago ikustia. Urruz Zer 77.

    2. Malicia; gracia. Piparmiña zeramakien, berriz, aren ateraldiak. TAg Uzt 237. Zentza gaitezen, ta neurtu ditzagun gure aserre, pipermin eta mingañak. NEtx EG 1958, 206. Egundoko zaputzak eta pipermiñak izaten omen zituzten. Ib. 206. Errupiño Pipermiñ deituten eutsen or-an-emen guztiak. Ta euki be gero baeukon piper-miñik naiko gure Errupiñok. Bilbao IpuiB 93. [Euskal-ipuiak eta bertsoak] biak ere umore bera azaltzen dute; berdin-berdiñak dituzte beren grazia, pipermiña, eztena, ziria. In MEIG III 109.

    3. (Adj.). De mal genio. “Gizon pipermina (B)” Gte Erd 212 (junto a petral, zakar, zaputz, etc., de otras zonas) .  –Piper miñ ao… –Ta i berritsu. ABar Goi 56. Zakurren ipurtzora [sic] bidaliko luke pozik atso piper miña. Eston Iz 67. Alako gertakizuneri tabernari geienak ez detse kasurik eiten, baña, Mari Piparmin-ek (izena ondo ipiñi zetsen piparmin utsa zalako) ara nun […]. SM Zirik 49. An kamionik ez zala ikusi nuan ikaratuta. Nere “txoper-piper”-ek (ura bai “piper min”), ordua baño len alde egin zuan toki artatik. Anab Aprika 69.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Bot.) guindilla {Capsicum annuum} (2) genio picante.
    fr piment rouge
    en chilli (pepper)
    port pimenta muito ardida

    Entzun:

    Zer pipermin klase jan ote zuen Perrettek? [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Anak eginen zion elkarrizketa gezaz harata, aise ere pipermin biziagoko erreportaiaren soslaiak marrazten hasi zitzaizkidan buru barnean. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pipermin (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:28 am on 2015/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    plazabaratze 

    iz. Plaza lorategia.  (Nola erran, frantses-euskara hiztegi elektronikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [plazabaratze] : plaza lorategi (Nola erran hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Nola erran, Collins eta Word Reference hiztegiak):

    es m (jardinillo) plaza ajardinada
    fr square
    en (petit jardin public) park, public garden
    Entzun:

    Mendeburu honen ospatzeko, kontzertu batzuk Albeniz plazabaratzean eskainiko dira:
    pour célébrer ce centenaire, des concerts seront offerts au square Albeniz
    (Nola erran, frantses-euskara hiztegi elektronikoa)

    plazabaratze (Argazkia: Aitor Argotek bidalia)

     
  • Maite 8:58 am on 2015/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    pingback 

    Webgune baten egileak norbaitek bere artikulu baterako lotura bat jartzen duenean ohartarazteko balio duen sistema da. Honi esker, bere artikuluetarako loturak nortzuk jartzen dituzten jakitea errazten da. WordPress bezalako blogak argitaratzeko sistema batzuek automatikoki onartzen dituzte pingback ohartarazpenak. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pingback
    fr pingback
    en pingback
    port pingback

    Entzun:

    Pingback batetik iritsi nintzen bere blogera. Harrezkero, argitaratzen duen oro irakurtzen dut.

     

    pingback (Infografia: abdiseno.com)

     
  • Maite 10:32 pm on 2015/07/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    podcast 

    Web-jario edo sindikazio-sistema baten bidez multimedia-fitxategiak (audioak, bideoak) banatzeko sistema. Erabiltzaileak fitxategi horiek jasoko ditu, eta nahi duenean erreproduzitzeko aukera izango du.

    Wikipedian

    Podcast bat RSS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Hitzak jatorri ingelesa dauka, iPod eta broadcast terminoen batura da.

    Halako indarra hartu du podcastak —eta horrek zerikusia du Interneten banda zabalera handitzearekin—, zeren New Oxford American Dictionaryk 2005. urteko hitz izendatu baitzuen. Kazetariez gain zaletu asko ere badago podcast-a egiten, gustoko duten gairen baten gainean informatu edo musika kaleratu asmoz. Beste batzuek, berriz, nahiago dute edukia landu, gai baten inguruan zenbaitetan, elkarrizketak eskainita edo grabazioak.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es podcast
    fr podcast; baladodiffusion
    en podcast
    port podcast

    Entzun:

    Korrika egitera ateratzen naizenean, podcastak entzutea oso gustuko dut.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel