Updates from urtarrila, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:40 pm on 2015/01/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    pixel 

    Ingelesezko ‘picture element’ hitzen laburtzapen fonetikoa, irudi baten ebazpen-mailaren neurria adierazteko erabiltzen dena. Irudi baten elementurik txikiena, indibidualki har daitekeena kolorea edo intentsitatea aplikatzeko edo besteengandik bereizteko hainbat prozeduraren bidez (fotografia, telebista, etab.).  (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Pixel bat (ingelesez, picture element) irudi digital baten unitate txikiena da. Irudi digital hau argazki bat, bideo bat edo grafiko bat izan daiteke. Irudi digital bat handitzerakoan (zoom), irudi hori osatzen duten pixelak ikustea posible da, karratu txikiek osatzen dutela ikus dezakegu. Pixelak ez dira beraien artean ukitzen, irudi batean hala gertatzen dela dirudien arren. Pantaila bateko irudia pixelez osatuta dago, zutabe kopuru (“X”) eta lerro kopuru (“Y”) batez, alegia. Honi, pantaila-bereizmena deitzen zaio. Pixel baten kolorea hiru osagairen konbinazioa da: gorria, berdea eta urdina (RGB).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es píxel, punto
    fr pixel, élément d’image
    en pixel
    port

    Entzun:

    Irudi digital bat handitzerakoan (zoom), irudi hori osatzen duten pixelak ikustea posible da, karratu txikiek osatzen dutela ikus dezakegu. (pixel, Wikipedia)

    16x16ko irudi baten pixelen irudikapena (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    ponpa 

    iz. Fluidoak nonbaitetik jasotzen, erauzten edo konprimatzen dituen makina. • TEKNOL. beroponpa. Ingurune hotz batetik (iturri hotzetik) beroa hartu eta ingurune beroago bati (iturri beroari) beroa ematen dion makina. Berokuntzarako eta eguzkitiko energia eta energia geotermikoa egokiago aprobetxatzeko erabiltzen dira. || huts-ponpa. Hutsa egiteko erabiltzen dena. || injekzio-ponpa. Karburadorerik gabeko eztanda-motoreetan erregaia presiopean zilindroetan sartzeko erabiltzen dena. || ponpa zurgatzaile. Balbuladun pistoi batek atzeraka egitean likidoa presio atmosferikoaren eraginez jasotzen duena. || ponpa helikoidal. Presioa torlojo-formako eragile batez lortzen duena. Emari handietarako erabiltzen dira. || ponpa kalorimetriko. Errekuntza-erreakzioetan xahutzen den beroa neurtzeko erabiltzen den tresna. || ponpa zentrifugo. Karkasa baten barnean biratzen diren palen bidez fluidoaren presioa handiagotzeko balio duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [hotsandia]: zah.arrandia, hotsandi, ospe Ipar., solemnitate Ipar.
    [isurkari bat edo gas bat lekualdatzeko tresna]: uhaga

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Teknol.) bomba (2) pompa, vanidad, grandeza (3) (Mus.) bomba
    fr (Teknol.) pompe
    en pump
    port (1) bomba (2) pompa, suntuosidade, ostentação

    Entzun:

    Google Mapsen bilatu dut tokia smartphonean. Goitik behera paseatu ditut bertako bidexkak. Pantailaren argi ñirñirkaritik babestu naiz, aurpegi lausotutako rosariotar batzuen ondoan, zuhaitz baten azpian. Azaldu nahi izan diet armarriena. Baina irri egin didate niri eta irri egin diete nire herriko politikarien kezkei. Komuneko ponpari tiratu diot. [Tronutik, Anjel Erro (Jira, 2014-12-13)] (Berria.eus)

     
  • Maite 8:27 am on 2014/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    plugin-a 

    Plugin (ingelesez, plug-in -konektatu- addin, add-in, addon edo add-on izenekin ere ezaguna) bat aplikazio (Web nabigatzaile edo eposta bezero bat, adibidez) nagusi (edo ostalari) bati funtzio edo baliagarritasun zehatz bat emateko ordenagailu programa bat da. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [plugin-a] : plugin-a (Euskalterm);  plugin (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es complemento, plug-in
    fr plug-in, plugin, module d’extension, module externe, greffon, plugiciel, add-on, add-in
    en plug-in, add-in /addin, plugin, extension, add-on / addon
    port plugin, módulo de extensão, plug-in, add-in, add-on

    Entzun:

    Euskarazko softwarea deskargatzea: Plugin-ak

    [jatorrizko gunea: euskara.euskadi.net]

    QuarkXPress-erako hitz-zatitzailea
    Elhuyar hiztegiak
    UZEIren sinonimoen hiztegia

    Azken eguneratzea: 2014/11/27

    plugin-a (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:33 am on 2014/11/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    promenatu 

    da ad. (Heg.) Leku batean astiro ibili, ia beti oinez, haizea hartzeko, jostatzeko edo ariketa fisikoa egiteko asmoz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘paseatu’)

    Sinonimoak: iz.
    [paseatu]: paseatu, ostera egin, txango egin, ibili  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pasear
    fr (se) promener
    en (1) to go for a walk, to take a walk (2) to take for a walk, to walk
    port passear

    Entzun:

    Berak zehazten badu gauza bat dela pilariketako hego haizearekin jertsea erantzi behar izatea, eta beste bat, aurten bezala, oporretako pasealekutan promenatzeko jantzi arin eta poz kutsukoak gainetik kendu ezinik ibiltzea, orduan eta gehiago okertzen diote begirada. [Hotza, Idurre Eskisabel (Bira, 2014-10-21 )] (Berria.eus)

    promenatu (PixabayCC, ferobanjo, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 7:39 am on 2014/10/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    pasteka 

    iz. BOT. Angurria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    pasteka, pazteka (T-L). Sandía. Xehatzen tuzu pastekak puxka tikitan eta emaiten ur hotzian. ECocin 50.

    Sinonimoak: iz.
    [angurria] : angurri, sandia (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sandía
    fr pastèque
    en watermelon
    port melancia

    Entzun:

    Mahai gainean dauden pasteka puska gorri biziak jan ditu.

    pasteka (Pixabay, PDPics, CC0 Public Domain )

     
  • Maite 7:44 am on 2014/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    pastiza 

    iz. (Ipar.) Pastela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [pastela] : pastel (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) pastel
    fr (Ipar.) gâteau
    en cake, pastry, pie, pudding
    port bolo

    Entzun:

    Bakoitzak pastiza lodi bat zirudien: azukreztatua eta kremaz betea. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pastiza (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:36 pm on 2014/07/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    pilixka 

    iz. (Ipar) Kopuru txikia, pixka (atzean bat ezartzen zaio askotan). Bertze aldeko jende pilixka batekin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    pilixka.

    Pequeña cantidad. v. pilista.  Jinak ziren bertze aldeko jende pilixka batekin. Herr 4-6-1959, 3.

    Sinonimoak: iz.
    [pixka] : pixka, kopuru txiki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) poco, -a, cantidad pequeña; pedacito, pizca
    fr (Ipar.) une très petite quantité
    en little bit, pinch, small amount
    port (cantidad pequeña o número pequeño) pouco(a)

    Entzun:

    Joanak ziren beste aldeko jende pilixka batekin. [Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua]

    pilixka (dreamstime.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel