erdibide

iz. (Lekutasunezko kasu-atzizkiez bakarrik) Bide edo ibilbide baten erdialdea. • ERDIBIDEAN GERATU, GELDITU. Hasitako zerbait bukatu gabe utzi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskqal hiztegian:

1. Mitad del camino. Azaroak erdibidea egin dizu. Etxde JJ 26. Ta txabolara omen zetorren da, erdi bidean zala, txabolatik esan omen zion. JAzpiroz 22. Erdi bidea egin al degu, nagusi? Ib. 30. Bagoaz erdi bidean aurrera. BBarand 78. Astigarragako Frantzilla jatetxea baño goragotik pasa nintzan, eta ura erdi bidetzat jotzen zan. Albeniz 76. v. tbn. TxGarm BordaB 60. Zendoia 13.

2. “Solución intermedia. Bixak nai dabe beriakin urten, baiña erdibide batera aillegau biako dabe derrior” Elexp Berg. Hor ere erdibidetik, “zubigintzan”, ingelesen compromise-ean, ibili zen Moret, euskararen eta erdararen artean. MEIG VII 119. Ez noa geure burua “butzu ondargabe” horretan murgiltzera, gorputz-zale nahiz soin-zale nahiz erdibideko agertuaz. Ib. 87. Diddote ‘diote’ dela eta idatzi ohi den diote-k baduela, bi bokalen artean, erdibideko hots bat. MEIG VI 127.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (lekuzko kasu-atzizkiez soilik) punto intermedio; punto a medio camino (2) iz. la mitad del camino
fr iz. mi-chemin
en iz. (lekuzko kasu-atzizkiez) halfway, midway; halfway/midway point; intermediate

Rockeroentzako metaleroegiak ginela eta metaleroentzako rockeroegiak. Beti erdibidean bezala egon gara baina niri asko gustatzen zait hori. Eta nahi gabe gertatutako gauza bat da. Gu eszenatokiaren gainean ikusten bagaituzu metaleroak garela nabarituko duzu. Guk metala egin nahi dugu baina musika ezberdin asko entzuten dugu eta horrek eragina izan behar du gure musikan. [“Erdibidean egon gara beti, eta niri asko gustatzen zait hori”, Izkander Fernandezek Eraso! taldeko abeslari eta gitarristari egindako elkarrizketa ( Badok, 2016-04-08

erdibide (FlickrCC, Tambako The Jaguar)