erdieroale
adj./iz. Fis. Gaiez mintzatuz, eroankortasun elektrikoa eroaleenaren eta isolatzaileenaren artekoa duena, eta, eroaleei ez bezala, handitzen zaiona tenperatura igo ahala. Ik. eroale; isolatzaile. Erresistentzia elektrikoa minimoa da metaletan, handia erdieroaleetan eta infinitua isolatzaileetan. (Hiztegi Batua)
Wikipedian
Erdieroalea eroankortasun elektrikoa tenperaturaren arabera aldatzen duen substantzia kristalinoa da. Giro-tenperaturan ez dira ez eroale ez isolatzaileak. Tenperatura zero absoluturantz hurbilduz gero isolatzaileak dira. Tenperatura altuetan berriz, eroale onak izatera hel daitezke.
Material erdieroaleek eroaletasun balio ertainak izan ohi dituzte, 10-6-104 (Ω.m)-1 tartekoak. Badaude, berez, erdieroale diren elementuak, hala nola, taula periodikoko 4 taldea osatzen dutenak (Ti, Zr eta Hf), Si eta Ge-arekin batera. Dena den, bi elementu desberdinez osatutako erdieroaleak ere ezagutzen dira, taula periodikoko 12 eta 16 edota 13 eta 15 taldeetako elementuen konbinazioz osatutakoak, adibidez, CdS, CdSe, GaN, AlAs, InP…
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz./izond. (Elektr.) semiconductor, -a
fr iz./izond. semi-conducteur
en iz./izond. semiconductor, solid-statek
port iz./izond. semicondutor
Testuinguruan
Erdieroale faltagatik, urriaren 25ean eta 29an produkzioa etengo du VWek. [Joxerra Senar, berria.eus (2021-10-20)]
Reply