ezgaitu

iz. 1 du ad. Ezgai bihurtu. Arrangurak baino gehiago, amorruak ezgaitu ninduen; amorru biziak, gorrotoak. 2 du ad. Zuz., Admin. Adimen gaitasuna galdu duen adin nagusiko pertsona bat, epai judizial baten bidez, erabakiak hartzeko edo zerbaitetan jarduteko gai ez dela adierazi. Alabak ama ezgaitzea eskatu zion epaileari. 3 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Ezgaituen erabakimena ezgaitze-epaiaren araberakoa izango da. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak

[ezgaitu]: baliogabetu, balioa kendu. Ant. gaitu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. inutilizar, invalidar, incapacitar (2) ad. (Zuz.) [kargu publiko batean aritzeko edo eskubide batzuk izateko] inhabilitar, incapacitar
fr du ad. rendre inutile ; rendre incapable/inhabilité ; rendre inapte
en (1) du ad. to incapacitate, to disable, to make unfit (2) du ad. (Zuz.) to disqualify
port (1) inutilizar, invalidar, incapacitar (2) inabilitar, privar, banir

Bakarrik, ez zenuelako oraindik inor ezagutzen, eta guztiz groggy, jasotako botika-dosi itzelak erabat ezgaitzen zintuelako harremanetarako.  [Hauts haietatik, Unai Villena (Elkar, 2016)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

ezgaitu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)