gehiegikeria

iz.  Gehiegizkoa denaren nolakotasun gaitzesgarria; egokitasuna edo neurritasuna gainditzen duen egitea. Liberalen gehiegikeriak. Neurriz, gehiegikeriarik gabe. Gehiegikeria izugarriak eginez. Esan zituen gehiegikeriengatik. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

gehiegikeria (G-azp ap. Gte Erd).

Exceso, demasía, abuso; extremismo. “Geiegikeri guztiak berdintsu (G-azp)” Gte Erd 226. Geiegikeriak kenduten deutsaz biotzari [bigarren erako erri maitetasunak]. Ag AL 122. Liberalen geiegikeriak. Or SCruz 12. Nere ustezko geiegikeri bakar oriek. Or Mi VI. Geiegikeriak itotzera eta biderako agiriak eta baimenak legez tajutzera. “Abusos”. EAEg 30-10-1936, 173. Garbi idatzi […] geiegikeriraño jo gabe ordea. Etxde AlosT 9s. Lancreko mariskalak Laburdin egin zituen gehiegikeriez. Mde Pr 310. Geiegikeririk eta gutxiegikeririk ez egin, ez gorputz, ezta anima gaietan ere. EgutAr 19-1-1958 (ap. DRA). Neurriratu bearreko geiegikeriak. “Abusos que mejorar”. Berron Kijote 41. Gaurko gehiegikeriek zaharragoren bat izutzen badute. MIH 64.

v. tbn. Zink Crit 65. Ldi IL 35. Zait Sof 81. Etxde AlosT 10. Vill Jaink 164. Erkiag BatB 199.

Exageración (al hablar). Ezartzen zaizkion geiegikerizko aztaz. “Con la misma exageración de los cargos”. Zink Crit 58. Absoluturik ez dagoela esan diteke egiaz: ez dago onetan batere geiegikeriarik. Txill Let 126. Eztut uste batere geiegikeririk diodanik ori esatean. Vill Jaink 16. Esan daiteke gehiegikerietan amildu gabe Donostia izan zela, besteri kendu gabe, eragile nagusi. MEIG IV 128. v. tbn. Anab RIEV 1928, 611. EgutAr 8-5-1958 (ap. DRA). Osk Kurl 81.

Sinonimoak: iz.

    [larregikeria]: larregikeria, larkeria Bizk., neurrigabekeria g.e., esajerazio Heg. beh., desmasia Ipar. g.e., gehiegi Ipar. zah., soberania Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. exceso; exageración; abuso; desmesura; derroche, despilfarro
fr iz. excès, exagération, abus, démesure
en iz. excess; exaggeration
port iz. excesso; exagero

Utz ezazue araua hausten, araua gehiegikeria bihurtu denean; paira ezazue gehiegikeria, arauan sartzen denean. [Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

gehiegikeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)