idazkariorde

iz. Idazkariaren ordekoa edo laguntzailea. Idazkariordearen ardurapeko zereginak. Italiako Atzerri idazkariordea. (Hiztegi Batua)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. subsecretario, -a; vicesecretario, -a
fr iz. secrétaire adjoint, sous-secrétaire
en iz. (asistente) deputy secretary; (ministro) undersecretary
port iz. subsecretário, -a; vice-secretário, -a

Ustelkeria trama bat aurkezten duen heinean, aktore talde zabal batek parte hartu du. Protagonistaren rola, baina, Antonio de la Torrek antzeztu du. Manuel da bera, autonomia erkidego bateko idazkariordea. Inguruko kideek bezala, goi mailako bizimodua darama, eta politikagintzan karrera oparoa egiteko asmoa du. Une batean, baina, bere izena ustelkeria trama bati lotuta agertuko da hedabideetan. Bere alderdiak eta ustez lagun zituen horiek bazter uzten dutela ikustean, erori behar badu ez dela bera bakarrik eroriko erabakiko du. Etsi-etsian aurrera egin nahian jardungo du une horretatik aurrera.  [Ustelen erresumari argazkia, Ainhoa Sarasola (Berria.eus, 2018)]

idazkariorde (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)