hazteri

iz. MED. Sarcoptes scabiei akaroak sortutako dermatosia, kutsagarria eta oso pruriginosoa. Bere ohizko lesioa parasito emeek larruazalean egindako ildoa da, 2-3 mm luze diren bidexka gris meheak, muturretako batean parasitoa dagoen konkortxo bat erakutsiz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[azkura bizia eragiten duen eritasuna]
hatz, sarna Heg., zaragar Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es sarna
fr gale
en scabies

Denak zeuden gainezka eta begi zaildu batek, nirea bezalako batek alegia, bereiz zezakeen, behinolako aurpegi, hazteri eta zauriz jositako azal, hezur, piltzar eta gorputzadar zorrotzen nahaspila askaezin hartan, osagai horiek guztiak konpartimentu bakoitzeko gutxienez bost gorputzi zegozkiela, seiri ere bai behin edo behin. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)