jukutria

iz. Jokaldi makurra, azpijokoz eta norbaiten kaltetan egindako ekintza. Begira jukutria gaizto bat guri egitetik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Ipar.
[jokaldi makurra]
jokaldi, maltzurkeria, txakurkeria (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es traición, jugarreta, engaño, trampa
fr mauvais tour, piège, trahison
en betrayal; (dirty) trick, ruse; deceit, deception

Alferrik da hona nola heldu zen galdetzea.
Gure aurreko maizterrak ahaztu ote zuen deskuidoz edo maleziaz,
leihoak zabalik utzi arau sartu ote zen gu ohartu gabe,
geure disko bilduma gorroto duen bizilagunen jukutria ote den
edo hilean behin ura, gasa, argindarraren kontaduria
aztertzera datorren
langile buzo-urdinarena.

Tigre batekin bizi, Harkaitz Cano (Noticias de Gipuzkoa, 10-08-08)

Punk-rocka industriari ipurdian
ostikada bat emateko jaio zen.
“Anarkia U.K.”-n,
number one zerrendetan.
Atera dezagun dirua kaosetik.
“Me debo ir o quedarme”
Levisentzat.
No more heroes
gezurrik haundiena zen.

Rock & Rollaren industria
Rock & Rollaren jukutria

Rock & Rollaren jukutria, Negu Gorriak