auskalo

interj. Zerbait jakitea oso zaila edo ezina dela adierazteko hitza (bera bakarrik, erantzunetan erabil daiteke; ondoan galdetzaile bat, edo galdetzaile batez hasitako perpaus txertatua ere har ditzake. Non da Anton? –Auskalo. Auskalo noiz (etorriko den).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: interj.
[batek badaki]
batek badaki Bizk., nork jakin (Adorez eta UZEI Sinonimoen Hiztegiak)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es a saber, quién sabe, vete a saber, cualquiera sabe, Dios sabe
fr va donc savoir !, sait-on jamais !
en God/who knows!, how should I know!, your guess is as good as mine!, it’s anybody’s guess!

Gaur arratsaldean, haize zakar bat atera da zeruaren auskalo zein barrunbetatik, eta gau beltza balitz bezala ilundu du. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Utzi egin ninan, edo berak ni, auskalo, badakin nola diren bikote kontu horiek… [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)