hupa

interj. (Ipar.) 1. Aupa, adore emateko erabiltzen den hitza. Hupa, alegera gaitezen! 2. Haur-hizkeran, eseririk dagoena jasotzeko hitza, aupa. Zatoz ene altzora, hupa, maite, hupa! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: interj. Ipar.
[norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza]
aupa Heg.
[eseririk dagoena zutitzeko hitza]
haur. aupa Heg. haur. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) ¡aúpa! (2) ¡aúpa!
fr houp !, hop là !
en up you get!, get up!; cheer up!; come on!

Hupa, alegera gaitezen!
[Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa]

——————–

Zato nere altzorat hupa, maite, hupa!
Eman ottori pa
Eta dugun aitatto elgarrekin aipa.
Maite begi zabala, dena aita begi,
Zuk bezala zituen bero eta ilun,
Amets gaitzez baitzaukan bihotza betegi.
Hurbil zakizkit, Maite, dutan doi bat entzun
Surik baden zu baitan pil pil ari denik,
Bere amets pindarrik utzi ote dautzun.
Zato nere altzorat, hupa, Maite, hupa!

[Zeru-menditik, Iratzerder (1941-1946)] (Klasikoen Gordailua)