historiko

adj. 1 adj. Historiarena, historiari dagokiona. Denbora historikoak. Eleberri historiko mardula. 2 adj. Zerbaiten historian geroko gordea izatea merezi duena. Garaipen historikoa. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

historiko.

Histórico. Ori Jakintza historikoek agertzera eman digute. Vill Jaink 27. Erri istoriko baten gaba igaro genduan. Gerrika 236. Eliza nasai horrek ez ditu beiratu lehenagokoaren harri eder zaharrak eta ekei historikoak. Larre ArtzainE 222. Eleberri historiko mardula. MEIG III 138.

Beste apustu bat, istorikoa, jokatu zuan Aierbek. Albeniz 238. Jose Aierbe, Ataungoa, korrikalaria, segalaria eta aizkolaria, istorikoa. Ib. 230.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. histórico, -a
fr izond. historique
en (1) izond. [historiari dagokiona] historical (2) izond. [garrantzitsua] historic
port izond. histórico(a)

Hala ere, egun historikoa izan da gaurkoa Athleticentzat. 48.121 ikusle bildu dira San Mamesen, taldea animatzeko. Giro aparta sortu dute harmailetan. Athleticek bere Twitter kontuan adierazi duenez, emakumezkoen futbol partida bakar batek gainditu du munduan gaur San Mamesen bildu den ikusle kopurua. Esaterako, iazko Eurokopako finalean —Alemaniak eta Norvegiak jokatu zuten elkarren aurka— 41.300 ikusle izan ziren. (Berria.eus, 2019-01-30)

historiko (Argazkia: @athletic)