zarrasta

iz. Ipar. Urradura, urratua. Aita baten edo ama baten galtzea, zer zarrasta bihotzean! (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zarrasta (G-nav, AN, L, BN, S; Dv, H), sarrasta (L, BN, S), dzarrasta (A). Ref.: A; Lh (sarrasta).

1. Desgarradura. “Déchirure” Dv. “Zarrasta bat egin dut aldagarrian” H. “Dzarraska [sic, por dzarrasta (cf. el orden alfabético)], desgarradura” A.

(L-ain ap. A; Dv, Lander ap. DRA), zarrazta, sarrasta. (Fig.). “Bihotzeko zarrasta se dit de la vive douleur qu’éprouve le cÅ“ur par le fait d’une mauvaise nouvelle, d’une vue déchirante. On dit aussi: bihotzak zarrasta bat egin zion aditzean berri hori” Dv. Cf. infra (5). Maitatu lagun guziek adio erratea, / bihotzean zarrazta handi ondikoz egitea. Hb Esk 19. Bihotzak halarik ere zarrasta bat egin zerautan, Anamakiatik urrhuntzerat nindohala orhoituz. Prop 1907, 217. Zer bihotzeko zarrasta. ‘Émotion subite et profonde’. Lander Eusk 1926 (II), 63. Ez dakit zerendako izan duzun bihotz sarrasta hori. Gazte julio 1957, 7 (ap. DRA). Aita baten edo ama baten galtzea, zer zarrazta bihotzean! Herr 10-9-1959, 2.

(VocBN, Dv, H). “Bruit qu’un drap ou une toile fait entendre lorsqu’on le déchire” VocBN.

(H, A), tzarrasta (S ap. Lrq). Arañazo, rasguño. “Gerezi gainetik erortzean, larruan egin dutan zarrasta gogorra” H. “Écorchure” Lrq. Izerditan biak, bainan, bethi berdin trenpuan; eta lehenbiziko zarrasta edo aztaparkatzerik arinena elgarri oraino egitekoa! Barb Sup 184. Zarrazta egitera etorritako pizti edo zakurren oñatzik ere etzan ageri. Zait Sof 168.

2. (B ap. A), zarrazta. “Chaparrón. Uri-zarrasta bat egin baleza errauts unen lekutzeko!” A. Bestarik ederrena lurrean emateko aski da gauza guti: uri zarrazta bat bera. Herr 12-5-1960, 2.

3. “(L-ain), salpicadura” A. “Sarrasta (L, BN, S), […] jet de liquide” Lh.

4. Grieta de luz. Ximixta-zarrasta bat orduan nere buru-muñetan. Zilatu dut azkenekotz mihi-gaixtoa nor den. JE Ber 70. Bet-betan, huna barneko ilunbeen erditik argi-zarrazta bat. GH 1971, 309.

5. Corte, golpe que hiende. Euskaldun kementsua ta Don Kijote ospetsua ezpatak gora, burni-utsik, utzi genituan, asarretu bi zarrasta jotzeko tankeran. “Dos fendientes” (Quijote IX). Anab RIEV 1928, 608 (AIr ib. 598, Or RIEV 1929, 6 ukaldi, Ldi ib. 207 zartateko).

Zirrin eta koxk, zarrazta, kantu, / pixtiak egon arren lo, / esna ditute [segariak]. Or Eus 298.

6. Impresión. “Zarrazta, impresión. Zarrazta bihotzean” Or Eusk 1926 (3-4), 44. Cf. supra (1). Gauzki lauaz eta lauezaz betsarean zarrasta berdiña eragiteko arauak bai-dirala. “Para producir en la retina la misma impresión”. Zink Crit 28. Nork adierazi, une arek Balendinen biozpeari eragin zion zarrazta zorrotza. Azpikoaz gain irauli zion asarreak barrunbea. TAg Uzt 166. Leendik oitua zegon Balendin ikusle askoen aurrean jokatzen; baña, egia esan, etzuan egundo biotzean nabari araingo zarrazta zorrotzik. Ib. 228. Erri andi artako iakintza zarrak biotz-zarrasta onik egin zion Platoni. Zait Plat 13.

Sinonimoak:iz. Ipar.

    [urradura]: urradura, urrakada, urratu, urrako Ipar., zarrastada g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Ipar.) desgarro, rasgadura
fr iz. (Ipar.) incision, cassure, déchirure
en iz. tear, rip
port  rasgamento, rasgadura

Bihotzak zarrasta egin zion. (Elhuyar hiztegia)

zarrasta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)