hits

izond. (batez ere Ipar.) 1. Zurbila; bizitasunik ez duena edo agertzen ez duena. Kolore hitsak. Aurpegia hits dute, elea bakan. 2. Goibela, tristea. Gu bizi garen denbora hits honetan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) zurbil, margul, beluri, kolorge, toil, hil, koloregabe, zurpail (2) goibel, triste, betilun, gogoilun, atsekabetsu, nahigabetsu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Pauso batzuk eman zituen aurrera eta orduan beste doinu bat etorri zitzaion belarria, doinu hits malenkoniatsua, entzutera Lituaniako herri eztei-kanta iruditu zitzaiona. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)