huntz

iz. BOT. Araliazeoen familiako landare igokari eta hosto iraunkorra. Hosto larrukara, pedunkuludun eta osoak, eta zuhaitz, horma, etab.etan gora igotzeko balio duten sustrai arrotzak ditu. Arrunta da Euskal Herriko bi isurialdeetan (Hedera helix).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[xira]
xira, huntzorri, huntz-hosto (Adorez eta UZEI  sinonimoen hiztegiak)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es hiedra (Hedera helix)
fr lierre
en ivy

Ez zait hura baino leku egokiagorik -politagorik- bururatu une horretan; memorian iltzatuta daramadan patioko iturri malapartatu horretatik ahalik eta gehien urruntzea izan da, ziurrenik, nire asmo kasik inkontzientea. Gogoan dut huntzak estaltzen duela parke ondoko horma altua, eta gustuko dut huntzaren berde iluna. [Etorkizuna, Iban Zaldua (Alberdania, 2005) Orr.: 17] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

huntza (FlickrCC, splityarn)