kakalarri

iz. (lgart.) Kaka egiteko premia handia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

kakalarri (V-ger-ple-oroz-m-gip-al, G-azp). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.

1. “Necesidad de desocupar el intestino. Nun sosiguz eiñ bada, gauza ederra kakalarrixa; ez bada, munduan olako estuasunik” Etxba Eib. “Diarrea” Elexp Berg.

2. “Inquieto, de poco asiento. También miedoso. Kokoteraiño najaon ume kakalarri onekin. Enitzakek manifestaziñora joango ire moduko kakalarri batekin” Elexp Berg. (Orotariko Euskal Hiztegia)

Sinonimoak: (1) kakagale, kakagura, kakaegile (2) kakapirri, ipurterre, prakerre, zazpiki, zirin, egonezin, urduri, artega, ekurugaitz, nerbioso (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) iz. cagalera; ganas/necesidad de cagar (2) iz./izond. nervioso, -a, impaciente; que se apura fácilmente
fr foire, foirade, envie d’aller à la selle
en the urge to go to the bathroom, the need to defecate

Kakalarri larriak sarri bezala harrapatu zaitu, ordea: aldean paperik ez duzula. [Egonean doazen geziak, Joxerra Garzia (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Izutua Anjelmari izan zen orduan, kakalarri ahotsez oihukatu zuenean: Amona??!! [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)