madarikazio

iz. Madarikatzeko ekintza eta horren ondorioa; madarikatzeko erabiltzen den hitz edo esaldia. Madarikazioak ezarri, egotzi, bota. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[madarizioa, biraoa]
añeneko, birao, juramentu, maldizio Heg., arnegu Ipar., madarizio Ipar., maledikzione Ipar., sakre Ipar., añen Bizk., arao Bizk., arren Bizk. jas., madarikapen g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es maldición
fr malédiction, réprobation
en (1) curse (2) swearword, curse

Odol beltzez beteriko ontzi handi baten gainera utzi zituzten kandelok urtzen eta argizaria tantaz tanta odolarekin nahastu zen, Aboab jaunak trumoi ahotsez, kantuan bezala, madarikazio hitzak jaurti zituen bitartean. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi  (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Hala ere, albisteak hain utzi du harrituta, hainbeste oroitzapen ekarri dizkio gogora, mokadua eta ardoa, dena kontrako eztarritik joan, eta eztulka hasi baita, eta eztulekin batera madarikazio eta hitz ustel batzuk ere atera zaizkio. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)