ibi

iz. 1. Ibaietan, uraren sakontasuna txikia dela eta, oinez igaro daitekeen tokia. 2. Bide publikoan, lokaletan sartu ahal izateko ibilgailuentzat egokitutako espaloi-zatia. • ibi iraunkor. Betiere pasabidea zabalik eduki behar duena, dagokion galtzada-zatian aparkatzea debekatua dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) ibide, ubera (2) itsas behera (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es vado (ibaian); vado (bide publikoan)
fr gué
en ford (ibaikoa); kerb (Br); curb (Am) (espaloikoa)

Egun hartan Oka erreka zeharkatu behar izan zuten, baina ibi eroso bat aurkitu eta zailtasunik batere ez zien eman. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ibi (FlickrCC, Sam Nimitz)