malenkonia

iz. 1. Tristura zehazgabea. 2. PSIKIAT. Depresio sakoneko egoera, psikosi maniako-depresiboko faseetako bat dena. Tristura, ezkortasuna, errudun edo doilor delako sentimendua eta gaixoa bere burua salatzera eramaten duten deliriozko ideiak dira bere ezaugarriak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. jas.
[kadentasuna]
goibeldura, histasun, iluntasun, itun, melankolia, tristezia, tristura, histura Ipar., ilundura Ipar., itzaltasun Bizk., goibeltasun jas., ituntasun jas., kaden jas., kadentasun jas., damorri g.e., tristetasun (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es melancolía, tristeza
fr mélancolie, tristesse
en melancholy

Malenkonia satorra bezain itsu da, dagoeneko ez den denbora baten eraiki ezinak bazkatzen du, eta ezari emana baino areagoko eremu ezdeus bat eraikitzen du bihotzean, bertako bazter ilunenak bihurturik hutsunearen satalur. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)