xaribari

iz. 1. (pl.) Ahozko euskal literaturaren tradiziozko herriantzerki mota, Zuberoan egiten dena. 2. Zarata, zaratotsa. Salbatore eguerdian, euri eta haize-zirimola izugarri batek inarrosi gaitu. Deabruen xaribaria izan dugu instant batez.

Xaribaria Europa osoan zehar zabalduriko tradizio zahar batean oinarritua dago eta hainbat izen hartzen ditu herrialdearen arabera; esate baterako, “tarivari” da Proventzan eta “esquellotada” Katalunian.
Pertzak eta zartaginak atabal hartuta, halako habarrots alaia egin ohi zen ezkongaien arteko desberdintasuna aitzakia hartuta, adina zela, edo bietakoren bat alarguna, edo dirua… Azken finean, trufazko azalez, xaribaria ez da herriaren bizimodu arruntetik edo ohituretatik urruntzen direnek ordaindu beharreko zerga baino. Haiei buruzko kritika festa-girokoa zen, ironiaz beteriko txantxa. Oso pieza gutxi gorde dira, Elizak eta agintariek, herriak gehiegikeriak egiten zituela iritzirik, debekatu egin baitzituzten. Balio literario handirik ez badute ere, interes berezikoak dira ohitura zaharrak, herri-hizkera, esaerak eta garaiko herri-morala ezagutzeko. Hiru eratakoak ezagutzen dira: xaribari serenatak ilunabarrean egiten dira eta “galarrots” eta “zintzarrots” izenez ere ezagunak dira; xaribari paradak egunez antzezten dira eta “asto-lasterrak”, “tobera-mustrak” ere esaten zaie; azkenik, xaribari farzak ditugu. Hauek ohiturazko komediatxoak dira eta lehenengo zatian gertakariei ematen zaie garrantzia eta bigarrenean errudunen zigorra antzezten da. George Hérelle-k aztertu zituen lehenik xaribariak, eta Patri Urkizuk ezagutarazi ditu, hainbat testu argitaratuz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: [zalaparta, zarata] ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, errieta, errietaldi, etiketa, iskanbila, istilu, lipizta, liskar, liskarraldi, liskarreria, mokoka, mokokaldi, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., kalapita Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., demanda Heg. beh., sesio G-N beh., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., kimera g.e., zirriparra g.e., debadio Ipar. g.e., haparka Ipar. g.e., atralaka Bizk. g.e., despita Gip. g.e., ahaka zah., ateleka zah., biahore Ipar. zah., disputa Ipar. zah., bilaka Zub. zah.
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) nombre dado a una forma de teatro popular perteneciente a la tradición oral de la literatura del País Vasco (2) bullicio, alboroto
fr (2) tapage, vacarme, désordre, tumulte, éclat
en (2) din, hubbub; fuss; [hirikoa] bustle; [pozez] merriment; [metalarena] clash; [talka egitean] clatter, crash

Halako batean, ordea, kanpaiak entzun ditu, gazte xaribari zaleen zalapartaren gainetik. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)