infernuratu

da/du ad. infernuratu, infernura/infernuratu, infernuratzen || Infernura joan edo eraman; infernura kondenatu. Zerua galdu eta infernuratzen banaiz, zer izango da nitaz? Bere harrokeria handiak infernuratu zuen Satan. Infernuratuz gero, ez da bekaturik barkatzen.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ifernuratu (Lar, H; -ra SP, Dv), infiernuratu. Ir al infierno, condenarse. “Ifernuratzea, aller en enfer. […] Infernurako naiz, j’irai en enfer” SP. “Infernar” Lar. “Hil bezain sarri ifernurako da gaixtagina” Dv. “Aller, aboutir en enfer” H. Tr. Lo únicos ejs. claros de part. infernuratu son los de Añibarro, Jauregui y Arrue. En los primeros testimonios parece predominar el part. ifernura. Ifernuras gero ezta bekaturik barkatzen. Ber Doc 124v. Ifernuratzea. (tít). EZ Man I 93. Orduan hek guztiak ifernura ziren. Ax 141 (V 93). Baldinba ez ahal naiz hunengatik, […] hunein erraxki egin dudanagatik ifernurako? Ib. 57 (V 37). Kita bekhatua, beraz, / ez ifernuratzeko. Arg DevB 17. Zerua galdu ta infernuratzen banaz, zer izango da nizaz? Cb Eg II 22 (Dv LEd 53 ifernuratzen). Orduan bere lotsaz gorde zitubezala pekatubak, ta infernura biar ebeela Jangoikuak osatu ezpalitu. Mg CO 202. Aitortu zion bere agintari edo buru zuanari, nola betiko infernura zan. AA III 289. Zeure nai izatez edo zeure erruz infernuratu zindezke beti betiko. Jauregui 239. Bere serbitzuan iraun duenetako iñor sekulan gurekiñ infernuratu eztala. Arr May 161. Andre Mariaren serbitzari bat inpernuratzea ezin diteken gauza da. MAtx Gazt 99. (Aux. trans.).Llevar al infierno. “Ifernurako zaitut, je vous envoyerai en enfer” SP. “Jeter, mener en enfer” H. Deabruak berak bere ez eban egin obrazko pekaturik zeruan, ezpada pensamentuz ta gogoz. Onek infernuratu eban. Añ MisE 153. [Jangoikuaren legiak] infiernuratutzen ditu / orrelakuak denak. Yanzi 102.

Sinonimoak: ad.

[damnatu]: kondenatu, damnatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da/du ad. (Erl.) condenar(se), ir al infierno
fr da/du ad. se damner
en da/du ad. be condemned, be damned
port da/du vpr (Rel) ir para o inferno

Testuinguruan

Bere harrokeria handiak infernuratu zuen Satan. (Hiztegi batua)