kamuts

izond. 1. Zorroztasunik ez duena. Gezi kamutsak. 2. Adimen-zorroztasunik ez duena. Erantzun zuzena emango luke baita kamutsenak ere. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[zorroztasunik ez duena]
makets, lanputs Ipar., akets g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) romo, -a, despuntado, -a; desafilado, -a, embotado, -a, que no corta (2) necio, -a, tonto, -a, torpe, corto de entendederas (3) (Mat.) [angeluei buruz] obtuso, -a; [triangeluei buruz] obtusángulo
fr (1) émoussé, -ée (2) sot, sotte, niais, -e ; bête (3) (Mat.) obtus, -e
en (1) blunt (2) dull, stupid (3) (Mat.) obtuse

Agureak ezpain meharrak irekirik zituen, hortz gutxi eta kamuts batzuk erakutsiz, hiru eguneko bizarra zeukan; ez zuen asmatzen pilula ahora eramaten. [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Anestesiaren hondar guztiak lehenbailehen bota nahi zituen gorputzetik, iruditzen baitzitzaion gogoa eta adimena, biak, kamuts zituela. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria  (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)