lanbera

iz. (B) Elurbustia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

lanbera. “(V-och-gip), aguanieve, agua que cae de las nubes mezclada con nieve” A.

Sinonimoak: iz.

[lanbera] : (Meteorol.) elurbusti

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. aguanieve
fr iz. neige fondue
en iz. sleet
port iz. granizo;

Testuinguruan

Zirimiria lanbera bihurtu zela nabaritu zuen. #gaurkohitza

Informazio gehigarria:

“Elurraren eta euriaren arteko kategoria baten berri eman beharrean dago: Elur bustia. Aldaera hori euskara batuan dago zabalduen. Aldaerak aldaera, honako terminoak dauzkagu corpusean: elur busti (besteak beste, edur busti,B-Lekeitio: DVEF) / elur busti,behe-nafarrera, lapurtera, erronkariera: DVEF / elurbusti,N-Baztan: Izeta, 1996) elureuri (besteak beste, edur-euri,B-Gernika: DVEF / edurrauri,B-Lemoiz, Orozko: EHHA / edurrauri,B-Mendata: EHHA) elur-ur (besteak beste, edur ur,B-Abadiño: Gaminde & Salterain, 1991 / bizkaiera: DVEF / elur ur, N-Lesaka: DVEF , euri-elur (euriedur,A-Aramaio: EHHA),  gazur (B-Markina: DVEF)eta lanbera (B-Otxandio / G-Arrasate: DVEF). Hiztunaren lehen pertzepzioan elurra “bustita” dagoela edo isurkari batekin nahasten dela dirudi. Horrela, elur bustia terminoa dago, berez, elurra bustita ez balego bezala, hortaz, elurra “busti” egiten da; isurkariarekin, euria edo ura nahastean elkarketa hauek sortzen dira: elur-euri, euri-elur eta elur-ur. Kasu horietan ez dago beste objektu edo gauza batzuekin inolako konparaziorik, ez dago metaforarik. Hiztunak elurra eta euria edo ura ikusten ditu nahasirik. Gazur berbarekin, ostera, metafora oso polita gertatzen da: Bizkaiko Markinako hiztunek elur bustia erortzen ikusten dutenean “esnea gatzatzean eratzen den ur gazia”-rekin alderatzen dute (Harluxet). Izan ere, hori da gazur hitzaren jatorrizko esangura. Azkenik, lanbera berba dugu. La(i)no hitza eta bera atzizkiaz osatuta badirudi ere, ez bide dauka lainoarekin zer ikusirik. Lanbera(tu) aditza ere badago eta esanahi bikoitza du: alde batetik, “elurra bigundu” esan nahi du –horrek badauka loturarik–, eta, bestetik, “hotz handia egiten duenean, aroa epeltzea”.

            “Aurrera eginez, ordu edo egun batzuk igarorik, gehienetan elurra biguntzen hasten da. Egoera hori euskarak, besteak beste, lanberatuaditzaren bitartez azaltzen du. Osagaiei buruz, itxuraz lehenengoa *lanno, eta bigarrena *bera dira. Gogora dezagun Otxandion (Bizkaia) eta Arrasaten (Gipuzkoa) Azkuek (DVEF) lanbera eskuratu zuela elurbustiari irizteko. Bestalde, lanberatu aditzak beste adiera bat ere badauka: aroa epeldu edo hotz handi-handitik epelagora igarotzea. Azkenik, Bergara aldeko hiztegian honako hau jaso zuen Elexpuruk (2004): “Egindako elurra gorpuztu, apur bat trinkotu (Otxandio). Edurre batu eitten da, edurre puxkat lanberatuten asten danien, lanberatu. Edurre eiñ barritten ezileike bolaik eiñ”. Horrela definiturik ez du ematen elurra biguntzen denik, baizik eta behin lurraren gainean egonda, jausi berritan, gogortu edo trinkotu egiten dela”. 

Euskal lexiko etnometeorologikoaren azterketa, Kepa Diegez

Doktore-tesia, hemen eskuragarri: https://addi.ehu.es/handle/10810/53666