lauskitu

du ad. 1. Eskuen artean marruskatu edo sakatu. Eserita han ari zen, harri bat aulkitako, errape hanpatuak lauskitzen, esne eder aparduna atereaz. 2. Zanpatuz edota presio eginez, zerbaiti ura edo zukua atera. 3. Besarkatu, laztandu. Bere umea lauskitzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[marruskatu]
malaskatu, marruskatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) estrujar, exprimir, apretar (2) abrazar
fr (1) presser (2) aplatir, écraser; aplatir, écraser
en (1) to crumple up, scrunch up (2) to squeeze, hold … tightly

Papera lauskitu eta pilota jakako poltsikoan sartu ondoan, bertze orri bat erauzi nuen koadernotik. “Kristina: Unai arreba Marixaren etxean duzu. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Gorputz osoa lauskitu, eta pilota baten moduan kuzkurtzen naiz, ukabilei begien kontra sakatzen eta “orain zer geratzen zait? ” pentsatzen. [Jaiotze markak, Nancy Huston / Iñigo Errasti (Alberdania, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Bere umea lauskitzen zuen bitartean, hark etxeko txakurrari begiratzen zion.

lauskitu (FlickrCC, Emalaith)