makilgoxo

iz erregalizaren sustraia, goxoki gisa miazkatzen dena. (Egungo Euskararen Hiztegia)

Makilgoxoa edo erregaliza (Glycyrrhiza glabra) jatorriz Europa hegoaldekoa eta Asiako zenbait tokitakoa den zuhaixka lekaduna da. Euskarazko eta grezierazko hitzak osagai bertsuak ditu: glukurrhiza= rhiza, “sustrai” + glyk, “gozo”.

Haren osagai bereizgarriena glizirrizina da eta azukre asko dauka (glukosa, sakarosa eta abar). Edulkoratzaile modura eta farmazian erabiltzen da, baita gozoki moduan ere. (erregaliza, Wikipedia)

Makilgoxoak: mastekatzeko erroak (Wikipedia, https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Baton_de_reglisse.jpg)

Orotariko Euskal Hiztegian

makilgoxo. “Regaliz de palo (G-bet)” Maite Etxenike (comunicación personal).

Sinonimoak: iz.

[etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. palo dulce, regaliz (de palo)
fr iz. bâton de réglisse
en iz. licorice stick
port iz. pau de alcaçuz

Testuinguruan

Halako batean, lehengusuek kaioletako ziminoentzako gozokiak eta makilgoxoak erosten zituzten bitartean, Txillardegik iturri eder baten alboan uso zuri eta arrosa batzuk ikusi zituen, eta zoragarriak iruditu zitzaizkion. [Txillardegi eta ziminoa, Markos Zapiain, Susa, 2007]